|
Bizitza pilpirak HIRE ADIN GORDINEAN Hire aurpegi alaia Hire abots kantaria Hire bertso dantzaria Herri hontako bazter-ingurtietan Hire so garbi sarkorra Hire irri sano lasaia Hire esku-aire trebea Nola musean nola lanean Hire aurpegi kezkatia Ixil eta zimur Lagunen berriak jakitean Hire so eroria Ilun eta triste Lagunen heriotzak jakitean Itzulika eta itzulika Gela batelik bestera Sukar eta minbera Klandestinoko egun haietan ... Leihotik so Eta begira Ixil eta pentsati Leiholik han-harat Eguzkiari Ilargiari Lanoeri Goizetik arratseraino Eta gauean oraino Goibel eta triste Askatasunari Maitasunari Herriari Deika Eta ezinean Itzulika eta itzulika Gela batetik bestera Klandestinoko egun haietan ... Hire lagunekin Joan hintzelarik Hire lagunekin Mendiruntz Abiatu hintzelarik Negu hartako Arrasteri batez Bestaldi arte Erran ondoan Abiatu hintzelarik Hire begi bustiak Bideskan urruntzean Mendiruntz Klandestinoko arrasteri hartan ... Ez huen mundua harrotu nahi Ez huen mundua menperatu nahi Ez huen mundua zapaldu nahi Xoilki Askatasun handi baten gutizia Maitasun sakon baten desira Herri puskatu, menperatu Eta zapaldu honentzat Amodioz Ez huen beste ametsik. Beste asmo eta xederik Xoilki Eguzkiaren dirdaia Ilargiaren hezea Lanoen bustia Herri ebaki, xurgatu Eta zigortu honentzat Iraultzan Ez huen beste askatasunik Ez hien beste maitasunik Ez huen beste herritasunik ... Hire lagunekin Harrapatu hindutelarik Hire lagunekin Nonbaiteko kale ertzean Tirokatu hindutelarik Otsaila hartako Egun batez Kartzelaratu hindutelarik Hire begi hantuak Kartzela zuloan Tortutatu eta Beren errabian Erhaili hindutelarik Hire askatasunean Hire maitasunean Hire Herritasunean Gorputzeraino Otsaila hartako kolpean ... Hire adin gordinean Herriak amultsuki eta Kexu Bildu hinduen kartsuki eta Odoleraino nigarrez Hire Herri hezgaitzak Ehortzi hinduen Askatasunaren eta Maitasunaren Lurrean Eta biziko hintzen ... Gure askatasunean Gure maitasunean Gure Herritasunean Gure adin gordinean
Bizitza pilpirak |