|
Bizitza pilpirak ITXAROPENA Itxaropena ... Itxaropena ... Ez dut nahi Ene itxaropenak Uka Edo Arbuia dezan Aldamenean Ene lagunak daraman burruka: Bere kexuakin Bere hasarreekin Bere garrasiekin Gaua eta eguna Ilargia eta eguzkia ... Delakotz! Ene lagunak daraman burruka: Bere goseetan Bere egarrietan Bere nekaldietan Ogia eta arnoa Irria eta kantua ... Delakotz! Ene lagunak daraman burruka: Bere herrikideentzat Bere familiakoentzat Bere adiskideentzat Barkapena eta zuzentasuna Zoriona eta maitasuna ... Delakotz! Ene lagunak daraman burruka Espero dut Egunero Bizia Dakarkigulakotz... Itxaropena ... Itxaropena ... Lur busti epelean hozitu hazia Lanbroetan jeiki den eguzki flakoa Ihintzean pizkortu goizeko lilia Hautsaren pean gorde itxindu bizia... Itxaropena ... Itxaropena ... Herriz-herri dabilen oihartzun alaia Lanera doatzinen urrats harrabotsa Pesta egunetako giro dantzaria Gauaren zaindari den Ama baten soa ... Itxaropena ... Itxaropena ... Gizon-emakumeen lokarri estuak Gaurkotik geroari begi irekiak Giza iraultzarako esku trebatuak Mundu berri bateko bihotz askatuak... Aldameneko Ene lagunaren Itxaropena Espero dut Bizia Dakarkigulakotz! Loiola, 1979ko abendoaren 27-28an
Bizitza pilpirak |