|
Bizitza pilpirak ETA ERRESISTENTZIA HERRI BAT ERAIKI DUGU Gisa hortako tituluarekin arriskua baduguu Manex Erdozaintzi-Etxart poetaren ikuspegi murritz baten eskaintzeko, poetaren lana soilik politikaren alorrean kokatzeko edo poetaren ideia faltsuaren emaiteko. Manex Erdozaintzi-Etxart hori guzia baino gehiagoko norbait zen.Plaza gizona zela erraitten baldin bada hemen egiatik hurbiltzen gara erantsiz franxiskotar apeza izanez igandez-igande lekuan lekuko erretorra ordezkatzean okupatzen zuen prediku alkiko plaza gizona zela. Neologismo bat asmatu beharrean gaude Manex Erdozaintzi-Etxarten eginbidearen agertzeko: gizon po-elitikoa zen, poesia uztartzen baitzuen herri politikazko hellburuekin. Bilduma honetan aurkitzen diren hiru textoak, orain arte, HERRI HONEN ERRAIETAN olerkia salbu, sekulan ez dira publikatuak, hau da publiko eginak izan. Hiru idazkinak ibai berdinaren une desberdinak baizik ez dira: 1974ko HERRI HONEN ERRAIETAN deritzanean poeta ohartzen da zapalkuntzak nola jendeen bihotzak, gogoak, gorputzak purruskatzen dituen; bigarrenean, NAFARROARI POEMA IREKIA 1977koa da eta poetak HERRI HONEN ERRAIetarik askatu jendeentzat ahalezko llurraldea bilatzen duu eta1981ko BIZITZA PILPIRAK olerkian 1977ko pasarte zenbait nahitara errepikatuz, Herri Berriaren bizirik iraunarazteko premiatsuak diren elkartasun, adiskidetasun, iraganarekiko lotura eta geroarekilako konfidantxa aipatzen dizkigu poetak, halaz egoerari buruzko ulertze orokorra papereratuz. Manex Erdozaintzi-Etxart duela hamar urte itzali zen Tolosan 49 urtetan. 11934ko uztailaren 15ean sortu zen Ibarlan eta bizitza guuzian, fedean bezala ekimen publikoetan, erakutsi zuen poetaren tokia pairatzen duen Herri xehearen aldamenean dagola hain zuzen ere. Hitz hauek ez dut nahi akademikoak izan ditezen izkribatzen du poesia batean. Ez zen Manex Erdozaintzi-Etxart akademiak eta unibertsitateak eman gerizapean idazten zuena, bai ordea aterbe ofizialik gabe ari zen poeta bat, mututasduna lege moldean hedatzen duen zapalkuntza larriagatik irauten duen herri erralarendako erresistentzia herri bat eraikitzearren Domintxaine/Domintxine gainetik miresten ahal den Garazi aldeko mendi lerroen presenziaz betezen da Manex Erdozaintzi-Etxarten poesigintza, mendi lerro urdin urrunek poetaren urratsak zilegitzen bailituan. Mendi lerroen betikotasunean bermatzen da poetaren funtsa, hau da herri ixilaraziaren, gosetuaren eta menperatuaren era eta edukin askotako bozeramaile izaitea. Oraiko poea eta idazle frangorentzat aberri bakarra hizkuntza baldin bada, hein batetan urrezko exilio baten moldean entelegatzen den aberria egia erran, Ibarlako frantxiskotar fraile laborari semearen aberria hizkuntzaren bidez konkistatzekoa zen lurrezko zinezko eremua zen. Solasen lasaitasun bukoliko itxurazkoak eskaeraren bortiza gordetzen du gaurrkoan irakur ditzakegun olerkiean. Erdozaintzi-Etxartek natura ekilearen kontenplaziotik, natura lur eta jendez osoua delarik, ateratzen duen mito poetikoiak erresiustentzia usnatzen du, mota orotako askapen desira isladatuz nolazpait. Mundu zaharraren puskazeko gutiziak Ibarlako idazlearen obra gaurk jotzen du eta biharko altxor gisa zaintzen. Herriaren oinarria den mitoa eraiki nahi duenak, eta Manex Erdozaintzi-Etxarek ez zuen besterik egin bere bizitza poetiko laburrean, inguruaren sendipen fisikoa jasan behar du, bai inplikazio ea baiu mintzaira aldetik. Ostiraleko Donapauleko merkatuan erabiltzen zen/den euskararen oihartzunak ekartzen dizkigute orrialdeek, garaian garaiko mintza-moldeen lekukotasuna lumaperatzen duelkarik poeak. Ordea, Manex Erdozaintzi-Etxarten olerkien gaiak eta hitzak ez dira Amikuze-Ostibarre xokoetara mugatzen, poetak lurraldetasunaren ideia zabalagoa dauka eta EUSKADI deitzen eta amesten den gune idekiagora bideratzen da hiru olerkietan zehar. Aitortzekoa da, Doonapauleko frantxiskanoen komentua beti geratu dela Euskal Herriaren ixtorioa zilatu duten mugimendu hainitzen kurutzabidean eta Manex Erdozaintzi-Etxart itsaso hortan murgiltzen zela barnez-barne. Mitoaren edukina ez da bakarrik Euskadi berriaren Historia baizik eta herri langilearena. Hona nola azaltzen zuen Manexek bere pentsamenduaren hildoa: Eta nere problema larriena izan zen zein alderdi aukeratuko nuen? Zalantzarik gabe aukeratu nuen sortzeak emana zautan alderdia: jende langilearen alderdia, herri zapaldu honen alderdia. Konturatu ere nintzen Ebanjelioa Pobreen giza lurrean jaio zela eta Pobreen giza lurraren mintzairan hitzeratu. Nere fraide bizitza kontzientzi hartze honekin hasi nuen ber pentsatzen eta berriro eraikitzen. Manex Erdozaintzi-Etxarten poesia berdinki sustraituko duen fedezko akta. Halarik ere, Manex Erdozaintzi-Exartek nola sakontzen zuen herri langilearen konzeptua agertzen ahal dugu, herria laborari eta arzain xoilek moldatzen zutela uste zuen/duen euskal munduaren iritziaren kontra, Manexen gostuko langilea hitzak baserritarrak ea fabriketan izerdia galtzen zutenak biltzen zituen. Konzeptu aski harrigarria eta berria -hein batetan okerkiak 1970-1980 urteetan zehar idatziak baitira- iduritzen zaigu eta horregatik azpimarratzen dugu. Hildo beretik, olerki batean, Manex Erdozaintzik Eytxamendik bezala funtsean, oroitarazten digu Donapaleu aldea inharrosi zuen Biarritz Shoes lantegiaren zerratzearen gertakaria. Ez da estonagarri beraz, Manex Erdozaintzi-Etxarten olerki bakar zenbai iparraldeko kantariek plazarik plaza zabaltzeko ukan duten jeinu berezia, herri langile larrutuaren bihotzen sustatzeko eta piskolatzeko. Peio eta Pantxoak musikatu zuten otoitz moduan idatzi Sinesten dut hura eta Bizitza Pilpirakeko texto batetan oinarritzen da Guk taldeko soinulariek moldatu Mendiruntz delakoa. Ahoz-aho dabiltza orain aire horiek, ordea, gehienek jakin arren iparraldean herri poeta kulto bat bizi eta hil zela duela hamar urte, indar guti eginik izan da Manex Erdozaintzi-Etxarten obraren publikatzeko, gizon xume bezain argiaren lekukotasuna ahanzmenaren aztaparretarik elkitzeko. Gaur agertzen den bilduma hau ondarrean argitalpen eta azterte sail luzeago baten hasiera baino ez dela espero dugu. Amets egiten duzu poesiaren atabala ritmoaren eraginez Amikuze honetan berean lumlaren zorrotzak ilusitu idazleak sortu dira, eta Manex Erdozaintzi-Etxarten heredentzia apurra urrunago eramaiten saiatzeaz gain poetaren lanetan nabarmendu norantza zenbait sakontzen dituzte egungo egunean. Bilduma hontako eta Hinki Hankako olerkiak idazle-hazi pikor gazteen hazkurri gisa izkribatuak zirela ematen du gaur, poetak bide bazterrean zedarri poe-litiko kulturalak banatu balitu bezala, mitoaren ontzen jarraituko zukeen belaunaldi berriaren jeikitzearen haiduru. Manex Erdozaintzi-Etxartek sua zeukan bihozean, amoltsutasuna eta xumettasuna ezpainetan eta zeraman suaz erre gogo zuen duintasuna/dignitatea herriari galerazten zion zapalkuntzaren sistema. Maule 1994ko apirilean Itxaro Borda
Bizitza pilpirak |