|
Bizitza pilpirak MIKELEK ERRAN ZIGUN... 1 Bai gertatu zen: Gure Herri hau madarikatu zutenen Indarkiak sartu zirela Alde guzietatik alde guzietara Aldian aldiko bihurrikeria, Azpikeria eta debrukeria guzien Hitzarmenarekin, diruarekin, harmekin Ibili zirela Herri honen lurretan Ontasunak zangopilatzen, xurgatzen, xahutzen ... Plantatu zirela Herri hontako eremuetan Jendeak berexten, zapaltzen, desterratzen ... Saiatu zirela Herri honen gogo-bihotzetan Bertako kultura ereduak Mespretxatzen, puskatzen, hondatzen... Espainoleriaren Frantsesiaren Eredu liluragarriak Enganagarriak sartu ziren Urtetik urtera: Handiak eta ttipiak Aberatsak eta pobreak Manatariak eta morroiak Alfabetatuak eta analfabetoak Zakitenak eta ez zakitenak ... Herri zapartatu bat utzi ziguten Gure Herri han madarikatu zutenek! 2 Gure etsaiak Gure kanpoko etsaiak Espainol eta Frantsesak Gure Herri barruko etsaiak Espainol eta Frantsesen Morroi esku-makilak Gure Herri hau Madarikatu zutenak Gure kanpo-barneko etsaiak Gure etsaiak izaten Iraunen dute zerbait gisaz: Portaera hau Salatu behar dugu Urbi et Orbi! Bi ukaiak Bata besteari lotuak Bi zangoak Bata besteari estekatuak: Holako moldeetan idatzia digu Gure Herri langile honek Bere erresistentziaren historia! 3 Hitzok ez dut nahi Akademikoak izan ditezen Dena itzuli-mitzuli Hitzok ez dut nahi Jende handiek errekupera ditzazten ... Hitzok nahi ditut Irakur eta konpreni erretxak Ene Herri langilearen Tripatik eta odoletik Ateraiak direlakotz Hitzok nahi ditut Zorrotzak Harri Kozkorrak Bezal-bezalakoak Ene Herri langilearen Karriketan eta ostatuetan Bilduak dituztalakotz Hitzok nahi ditut. Gure sentimenaren Erraile Gure ikus-pentsamoldeen Aitorle Hitzok nahi ditut Gure karriketan eta ostatuetan Beren bizitza segitzeko ... Hitzok erabiltzen ditut Eta nahi ditut zaindu Gure herri langilearen hitzak Direlakotz! 4 Mikel ixildu zenean Oihartzunak zekarkigun Gure odol kexuaren Garrasia!
Bizitza pilpirak |