|
Bizitza pilpirak GUTIZIA Gau bilduan Nigar bat ixuri nuen Izen baten gainean ... Bizitzaren adin borobilduan: Akidura eta higadura Joaten zaizkidan urteen nostalgia Urrunean galtzen diren oroitzapen higatuak Bizitzaren adin borobildua! Gau bilduan Nigar bat ixuri nuen Izen baten gainean ... Nigar bat Tristeziaz betea Oroitzapen higatun nigarra! Mendi tontorrak lerro-lerro Mendi tontorrak beren ospean Goiz hontan miretsi ditut Berriro Jeikitzean Mendi tontorrak lerro-lerro Mendi tontorrak beren hedaduran Goiz hontan argitu ditu Eguzkiak Eta miretsi ditut Berriro ... Gauaren betean Nigar bat ixuri nuen Izen baten gainean ... Bizitzaren bihotz borobilduan: Zauridura eta haustura Joaten zaizkidan lagunen nostalgia Urrunean erortzen diren amets deseginak Bizitzaren bihotz borobildua! Gau bilduan Nigar bat ixuri nuen Izen baten gainean ... Nigar bat Nostalgiaz betea Amets deseginen nigarra! Izen ahantziak lerro-lerro Izen ahantziak beren bizitasunean Goiz hontan gogoratu zaizkit Berriro Atzartzean Izen ahantziak lerro-lerro Izen ahantziak beren saminean Goiz hontan piztu dizkit Suak Eta gogoratu zaizkit Berriro ... Gauaren suan Nigar bat ixuri nuelakotz Zure izenagatik ... Nigar bat Epelduraz betea Izen gogoratuen nigarra! Bizitzaren gutizia borobilduan: Hats eta izerdi Heltzen zaizkidan eleen murmurika Urrunean ageri diren begi bustiak Bizitzaren gutizia borobildua! Nonbaiteko Elearen hitzak Soaren dirdirak Musuaren beroak Soinaren mugimenduak Itsasoarekin Haizearekin ... Bizitzaren gutizia borobilduan Igurikatzen ditut Zure izenaren harainditik ... Zure izenaren honaindian Nigar bat ixuri nuelakotz Gutizia berrien nigarra! 1980ko abenduaren 30ean.
Bizitza pilpirak |