|
Bizitza pilpirak AMAREN SABELEAN Urrunetik Gero-ta hurbilago Herabe, arin, doi-doi Soinu firrinda bat Hauteman zuen haurrak Amaren sabelean ... Uren higiduran Gero-ta sakonago Gora, apal, ozen Ots firrinda lasterra Hautematen zuen haurrak Amaren sabelean ... Jauzi, irri, zalaparta, istorio-misterio, oihu, Intziri, kalapita, maitasun: Familiako batzarrea zen-eta ... Burrunba, hixtu, sakre, Solas, tratu-misterio, desafio, Erasia, arralleria, elkartasun: Asteko merkatu eguna zen-eta ... Urrats, joko, musika, Dantza, amodio-misterio, besarkada, Kantu, irrintzin, adiskidetasun: Herriko besta zela-eta ... Ama bazabilen Batetik bestera Etxetik merkatura Lerden eta bipil Merkatutik plazara Airos eta alai Ama bazabilen Euskara lepotik Haurra sabelean ... Gero-ta zaluago Xotil, kartsu, erne Sentitu zuen haurrak Euskararen zirrara Amaren ezpainetan ... Gero-ta biziago arretaz, xuxen Berexi zuen haurrak Euskararen elea Amaren bihotzean ... Sortu zeneko Haurra bazabilen Batetik bestera Onakotik merkatura Lerden eta bipil Merkatutik plazara Airos eta alai Haurra bazabilen Euskara lepotik Amaren altzoan ...
Bizitza pilpirak |