|
BERTSO BERRIYAK MILLA ZORTZIRREUN LAROGEI TA AMABOSTGARREN URTIAN ILBELTZAREN OGEYIAN JARRIYAK
Franzisko Arzak
Izketako bire bat
jarritzera nua,
len ere ez det izango
estrañekua,
zein da bertsolariyen
gañetikakua?
Juan Jose Udarregi
Artikulakua,
nere amigua,
kantari fijua,
euskaldun klarua,
pare gabekua,
gustora bizitzeko
etzan jaiua.
Deklaraziyo eder bat
biar nuke egin,
nola ibili ziran
oiek Azpeitin,
Bernardo, Errotariya,
Juan Jose, elkarrekin,
inkomodatu ziran
premiyuarekin,
Pello diruakin
soziyokuakin,
ez dudarik egin
nai duenak jakin,
gizonak garbiyago
ezin itzegin.
Bernardo, ari zera
disimulatutzen,
igualian etzala
konformatutzen,
ortaraño elkarrekin
ziñaten ibiltzen,
len ez al dakizute
premiyorik artzen?
baita ere partitzen,
elkar estimatzen,
ala da tokatzen,
oraiñ berriz galtzen,
inozentiak orla
dira engañatzen.
Konformatuak ziran
ustez elkarrekin,
gizarte eder bat biar
zutela egin,
errenkurarik gabe
zenduten itzegin,
irurak izateko
premiyua berdin,
oiek ondo jakin
zarrari zer egin,
gauza gutxirekin
oinbeste utsegin!
ez metitzia obe
orlakuakin.
Juan Jose Azpeitiyan
Bernardoren galde,
ezagun zan zeuzkala
lagunak maite,
biyotz amablekua
izandu da fuerte,
besterik ere ala
desiatzen luke,
orrenbeste neke,
zentimorik gabe,
gizartia noble
egin bazan obe,
berak ere zerebait
esango luke.
Pelloren desaidiak
gero atzetikan,
Udarregi, zer berri
Azpeititikan?
nai dituen pikardiyak
aldamenetikan,
ark ez du aditu nai
arrazoi txarrikan,
gaizki egiñatikan,
egon ixilikan,
ezpazan dirurikan
trago bat berenikan,
Juan Josek etzuen egingo
orlakorikan.
Bernardok ere pronto
zeukan maratilla,
«denbora onian zatoz
premiyo billa!».
ezta izanda ere
irurogei milla,
lenbailen eskuak eman
ura dek mutilla,
bere ustez abilla,
ala izan dedilla,
gero egin partilla,
juntatu kuadrilla,
gizon oien gustua
kunpli dedilla.
Orlako parajietan
aurren dabillena,
askotan ateratzen
da ongiyena,
Pellok kariñua izan
diruarengana,
argatikan juan zan
alkatiagana,
ateria plana,
nola egin lana,
emateko dana,
soziyuan zana,
ori izango zan an
pasatu zana.
Itzak atera ditue
Azpeitiko urriak,
zer kontatua dauka
beintzat jendiak,
utsa izan balira
ezaguerik gabiak,
irurak korrituak
lagun amantiak,
ur illen kolpiak
ez dira obiak,
jeniyo klasiak,
diruaren gosiak,
beti muturra luze
lotsagabiak.
Orra pasarizua
kantuz deklaratu,
ondo egindakua
gaizki pagatu,
Pello, etzaitezela
geiegi estutu,
mingaiñ ederrarekin
mundua adoratu,
ezpañak dantzatu,
burua kantsatu,
gauza onak gustatu,
aurrian prestatu,
lenago ez dakinak
nola ezagutu?
Nola aritzen ote dan
zenbait bertsolari,
sekulako arrituta
egoten naiz ni,
gizonak esatia
gezurra orren garbi,
Juan Josek soziyuan
etzuela nai jarri,
galdetu berari,
guraso zar orri,
izketa oien berri
badaki ederki,
ez diye billatuko
mantxikan ari.
Arbi-loriak laister
azalduko dia,
oiek beren denboran
etortzen dia,
obra onak al bada
egin biar dia,
penetan pasa gabe
eternidadia,
gorrotidadia
etsaien katia,
Juangoiko maitia,
aingeruz betia,
kunpli zagun beraren
borondatia.
Mundu zorua onek
engañatzen gaitu,
orain bizi geranak
lautatik iru,
gurasorikan gaizki
tratatzen badegu,
atal-buruan kana
etorriko zaigu,
ez gaude seguru,
txanda laister degu,
denak il biagu
urte gutxi barru,
nork bere erasua
pasa biagu.
Diferentiak gera
munduan dianak,
lenago illak eta
bizi geranak,
lasaikerira asko
gaude emenak,
emakumiak sobra,
endemas gizonak,
oiturazko lanak
ezan izan onak,
kentzen ditu danak
aitzurra ta palak,
ez dirade ageri
lenago juanak.
Zerbait merezi luke
nere txarkeriyak
lan ontara obligatu
ez nau premiyak,
Bernardo atera bitza
danen azkarriyak,
lenak ere ez dira
ain farragarriyak,
memori argiyak,
sentidu garbiyak,
ederki jarriyak,
elkarren berriyak,
ofiziyo ori du
bertsolariyak.
Orra amasei bertso
euskera ederrian,
iñor bada konturik
jakin nayian,
Patxiku Marik jarriyak
publikamentian,
ez juzgorikan egin
besteren gañian,
galdetu juatian,
Altzako partian,
bizi naiz pakian
Galantaenian,
gure Jaungoiko Jaunak
nai duen artian.
|