|
BERTSO BERRIAK
JOSE AGUSTIN ERRIKOTXIAK JARRIAK
Bertso bi paratzeko
beatzi puntuban
Errikotxiak dago
pentsamentuban,
Jaungoikuak naukala
entendimentuban,
iñor ez det para nai
nik deskontentuban,
obedimentuban,
dedan talentuban,
ez dakit kantuban,
esplikamentuban,
zenbaitek bezelako
fundamentuban.
Aurten bertsolariyak
orgulloso daude,
elkarri mokadurik
barkatu gabe,
Pello Errota eta
Bernardo Errekalde,
Udarregiri kantak
ipiñitzen trebe,
bañan au alare
bere itzen jabe,
arrituta gaude,
ari da dotore,
oraiñ artian dabil
beti bitore.
Urtia franko dauka
orrek bizkarrian,
irurogei ta amar
noski urrian,
oraindikan mingaña
dauka indarrian,
kantatutzen du guztiz
boza ederrian,
gu orren aurrian
erdi bildurrian
puntu baldarrian
itxura txarrian,
laister konpontzen gaitu
bere zarrian.
Bernardo Errekalde
ta Pello Errota
biyak bertsuak jartzen
jaun onen kontra,
kontestatuko diye,
ez diyo inporta,
atxurrerako baño
obia dago ta,
badaduka nota,
mingaña sano ta
guztiyari buelta
beriala bota,
Jainkuak ortarako
egiña da ta.
Enpeñatutzen dira
munduban legia
elkarri billatutzen
eldu-bidia,
guztiyak dadukate
abillidadia,
baiñan bitorioso
beti aguria,
Juan Jose guria
kantari trebia,
deskuido gabia,
predikadoria,
guardatu zaiogun
bere onoria.
Azpeitiyan kantatzen
irurak izanak,
frantzesak premiyua
ziran emanak,
Pellok eta Bernardok
arrankatu danak,
geroztikan badira
emen zer esanak,
artako daguanak
eskribitu planak,
Juan Joseren famak
ez daude juanak,
zer abillidadia
austen duanak!
Premiyua emana
omen zan Pellori,
pixka bat partitzeko
beste biyari,
duro batzuek eman
Jose Bernardori,
biyak utsikan utzi
zuten Udarregi,
tristeza ugari
gizagajuari,
ez dala ongi ori
gauzak badiruri,
bañan ez naiz geiago
esaten ari.
Asitzerako itza
zirala emanak
berdin partitutzeko
artzen ziranak,
ala dira izketak
Udarregirenak,
gero aditu ditut
beste oriyenak,
diferente danak,
juzgatutzen lanak,
faltak besterenak,
bentajak berenak,
zer sinistu biar du
ez dakiyenak?
Eziñ geiegi sartu
ni besteren kausan,
orren gañian ez det
nai ezer esan,
irurak portatubak
kantatutzen plazan,
bañon Pello bitore
juzgatu omen zan,
jaun ori grandezan,
bestiak bajezan,
Juan Jose tristezan,
milagrua etzan,
oien konpontziyua
ez dakit zer zan.
Igualdadia zuen
nunbait esperatzen,
utsikan etorri zan
desesperatzen,
argatik ekin ziyon
bertsuak paratzen,
orduko asuntuaz
zerbait deklaratzen
ez da ikaratzen
edo apuratzen,
au ez det dudatzen,
bestiak progatzen,
berriz ere jartzeko
dago zoratzen.
Lenbizi jarri zizkan
Pellori bertsuak,
ark ere errespuesta
kuriyosuak,
bañan orrentzako ez
alain gustosuak,
iruritu zitzaizkan
gezurti osuak,
urrengo mazuak
ez oso gozuak,
sustanziosuak,
Bernardo jasuak,
berritu zizkalako
bere kasuak.
Bernardo beriala
kontestatzen asi,
egun asko baño len
ziran ikusi,
despreziyorik ez du
jaun orrek merezi,
sentidubak natural
ditu adierazi,
zertan galerazi?
pozikan erosi,
kontubak ikasi,
ez daude itxusi,
Juan Jose ixildu balitz
ori nagusi.
Juan Joseri etzaizka
beretzat gustatu,
errespuestak ditu
laister prestatu,
arrazoia nork duen
guk nola juzgatu?
batenarekiñ ere
eziñ satisfatu,
elkar maljistatu
edo molestatu,
sakia errestatu,
zorrotz kontestatu,
bata bestien tatxak
manifestatu.
Egondu naiz guztiyen
planari begira,
oraindikan bentajan
Udarregi da,
beste oriyek ere
mutxatxuak dira,
bistara azaldutzen
besteren erida,
orien arira
elkarri pelira
egoki salira
Juan Josek segira,
gero ta ederraguak
jartzen ari da.
Gizapire eskasa
nunbait iruritu,
bere larrubak eziñ
diyo kabitu,
iñork errespuestak
parako balitu,
biziya duen arte
au zeñek gelditu?
aurrera abitu,
asmuak baditu,
ez da oso nagitu,
pozikan segitu,
oraindikan ez diye
nai obeditu.
Orra probintziako
iru bertsolari,
Pello eta Bernardo
ta Udarregi,
elkar inkomodatzen
gezur edo egi,
enpeñatutzen dira
kasikan geiegi,
desonra ugari
bata bestiari,
gaizki dala ori
iruritzen guri,
pakia gauza ederra
egin baledi.
Juan Bautista Gaztelu
orra laugarrena,
iñork inkurriyorik
ez du orrena,
natural juntatuta
labak elkarrena,
pakian kantatzia
gauzik ederrena,
nerau bostgarrena,
iñun dan txarrena,
asteko aurrena,
bestiak urrena,
pozik emango diyet
gonbite bana.
Gaztelu ere dago
kantari bikaña,
nun nai luzitutzen du
onenak aña,
memori argiya du,
abilla mingaña,
errespetokua ta
ongi itzegiña,
eztarri klariña
izugarri fiña,
gizon atsegiña
Jainkuak egiña,
kasikan guztiyari
da eragiña.
Pentsatu det gauza oiek
paperan jartzia,
mesere dedalako
eskolatzia,
ez da ongi besteren
kasuan sartzia,
bañan ez nuke naiko
penarik artzia,
inkomodatzia,
edo apuratzia,
guk ez da kintzia
milagro galtzia,
nola ez dakigula
deskuidatzia.
Kanturako beti det
nik afiziyua,
bañan eziñ ikasi
ofiziyua,
ez det egin gustoko
esplikaziyua,
jendiak ariko du
erletaziyua,
aztu leziyua,
perjuiziyua,
atrasaziyua,
aren pasiyua,
au da Errikotxiaren
konfesiyua.
Ogei ta bat bertsotan
ni errematera,
etzeguen premirik
alde batera,
jenero abetatik
badabill aukera,
aurten aña sekulan
azaldu ote da?
nik nere tankera
naiz gaizki atera,
txit merke papera
nua ematera,
gusto dubena betor
eramatera.
|
|