www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895). Auspoa, 1963

 

aurrekoa hurrengoa

ZIZURKILLEN 1894GARREN URTIAN
BERNARDO OTAÑOK
JARRIAK BERE ARTIAN

 

                Jose Bernardo Otaño

 

Usurbil aldetikan

ditut notiziyak,

neretzako dirade

sobra gaziyak,

Juan Jose Udarregik

biraldu-aziyak,

pazientziyan nago

Jaunari graziyak,

gure nobleziyak

ala mereziyak,

kontu itxusiyak

dauzkat ikusiyak,

nola ongi bukatu

gaizki asiyak?

 

Biartu zeradenez

zuk ezeren faltik

beñere eztezu izan

Errekaldetik,

Pellorekin badezu,

konpon zaitez ortik,

zertan mintzatu zera

Bernardorengatik?

ai zera gogotik,

guztiyen gañetik,

ez dizula inportik,

ori zere autik,

askoz ederrago zan

aldamenetik.

 

Iru gizon kantari

Azpeitiko plazan,

gu ikustiagatik

amaika bazan,

zenbaiten mingañian

premiyua dantzan,

Udarregi zeguan

ustez segurantzan,

esateko trazan

ala ezagun zan,

Pello're arrantzan,

ni're esperantzan,

justu itzegingo det

an zer pasa zan.

 

Kotxian zan Juan Jose

Azpeitiyan sartu,

ia Bernardo nun zan

zuban galdetu,

kasinuan nintzala

ara zan agertu,

«premiyuaz zer berri?»

ninduban tentatu,

makiña bat kontu

genduban tratatu,

bera apartatu,

zitzaion saltatu

berdiñian etzala

ura kontentu.

 

Pello arrimatu zan

berriz neregana,

au da lendabiziko

esan zirana:

«Deskuiduan erortzen

bada guregana,

partituko al degu

biyok erdibana?»

Udarregik jana

zeukan ango lana,

guri pixka bana,

au zan aren plana,

orra egiyaz esan

gertatu zana.

 

Propiyo Azpeitira

egiñ giñan juan,

jakiñik premiyo bat

nola zeguan,

Udarregi ta Pello

neronen onduan,

egun ura oraindik

dadukat goguan,

Juan Josek orduan

itzegin bazuan

alako kasuan

konfiantza osuan,

guk bezela igual

izango zuan.

 

Gizonikan onena

askotan txartzera,

Udarregi geiegi

mintzatzen zera,

zere lagun aundiya

zatoz mantxatzera,

ortatikan obeki

irtengo etzera,

al balitz zartzera

erronkak atzera,

ez iñor galtzera,

baizik laguntzera,

begiratubaz zeñek

bere etxera.

 

Ekiteko diyozu

gogotik lanari,

zertara ote dijua

arrazoi ori?

ortarako zanikan

Juan Jose Udarregi

ez niyon sinistuko

munduban iñori,

bajeza ubari

bere lagunari,

Jose Bernardori,

ez gustatzen neri,

prenda artzen pakian

daguanari.

 

Ongi partituko zan

ango urre pilla,

eduki izan bazendu

mingaiñ ixilla,

batzuek etorriko

ziran Usurbilla,

nola Astiasura

ala Zizurkilla,

zu zaude mutilla

ez oso umilla,

eiñ dala tortilla,

au zure kartilla,

garai onian zatoz

premiyo billa.

 

Oraiñ beste bat arte,

Juan Jose, ariyo,

etzait gustatzen albait

berri-jariyo

alde ziñala uste

eta kontrariyo,

askotatik gutxiri

gustatutzen zaio,

beti zaitut iyo,

zeren nintzan piyo,

ala du baliyo,

gaur nago seriyo,

kontu txarrak atera

diran meriyo.

 

Ni onetara nintzan

bestek biartuta,

egon zaitezte biyok

ezagututa,

gizon zital samarrak

giñaden bilduta

geroztikan bizi naiz

oso damututa,

daukat pentsatuta

danok juntatuta

bertso onak bota

ez alkarren kontra,

agur, Udarregi ta

Pello Errota.

 

aurrekoa hurrengoa