|
AZPEITIKO PREMIYUENGATIK (1)
Dozenatxo bat bertso
bear ditut bota,
jendiak jakin dezan
nik daukan nota,
obeak asko dira,
ez naiz orren kontra,
baño itzegin nai det
sasoian nago ta,
or dabil marroka,
al dana zurrupa,
iya jo du arroka,
ori da erropa,
alabatzera nua
Pello Errota.
Pello, gaizki zabiltzala
aditu det oso,
enteratua nago
au dala kaso,
zuek agure zar bat
egiteko falso,
zeok aundiyaguak
zerate akaso,
premiyua jaso,
polsan sartu preso,
partitzeko manso
denak bertan gozo,
gizonak ez dik bear
pantasioso.
Juan Jose testigua
du errotaria,
izketako lanian
zer dotoria!
iñon pare gabeko
predikadoria,
konfesiyuan ere
badu poderia,
bajatzen ari'a,
juan zaio edadia,
iya erori'a
zeruko gloria,
Azpeitiko apaizen
diretoria.
Beti keñuka zaude
loruaren gisa,
esanaz nagusitzen
zerala aixa,
ori da jaiotzetik
eldu zaizun gaitza,
nere lañuak dakar
zuretzat ekaitza,
zuk dezula giltza
erronkaz zabiltza,
nai badezu mintza,
orain da agintza,
ez nago ukatzeko
nik nere itza.
Zu ziñala onena
Donostiyan uste,
amaika duro eder
eman dituzte,
ez daukazu arturik
beste orrenbeste,
alperrik juango zera
berriz ara eske,
or zabiltza triste,
erronka ta naste,
tabernan jai t'aste
ikusten zaituzte,
obiak bagaude gaur
zenbait gazte.
Pello, jokatu dezu
amaika apostu,
kulpa zerorrek eta
zertan zapuztu?
bertsoetako lanak
badu franko kostu,
ontan ezin liteke
iñor aberastu,
zabiltzate justu,
ez iñori ostu,
partitzia aztu,
lotsa asko eztu,
gizon gezurtiyari
mingaña moztu.
Bera baño oberik
ez dala iñun jaio,
tabernaren batian
ixuri zaio,
izan ere egin du
amaika ensaio,
beste bi Goierriar
arturik soziyo,
gogotik da piyo,
gora nai du iyo,
au dala meriyo
jendia seriyo,
orgullo geiegiak
ez du baliyo.
Zuk badakizu joaten
besteren etxera,
pakian daudenak
endreatzera,
norbaitek ordaintzeko
beldurtzen etzera,
Juan Joxek ixilik
dirua artzera,
gizona zartzera
tristura sortzera
odolak aultzera,
franko bajatzera,
zedorrek len bezela
kapaz al zera?
Pello bertsolariya
oso dotoria,
Juan Jose Ugarte berriz
askoz obia,
bein batian Tolosan
oien umoria!
konportaren gañetik
pasa zan baria,
deus ezta guria,
aik dute ploria,
naiz juan edaria
biba aguria!
Errekalden daukate
diretoria.
Dibersiyo polit bat
obe degu pasa,
ala ematen diyot
nik nere traza,
taberna-zokuetan
or zabiltza lasa,
guregatik esanaz
ez gerala gauza,
kulpa banu utsa,
zer ote da kausa?
giza-lege motza,
ez gera orren lotsa,
eskojitu lezake
nai duen plaza.
Pello bertsolariya
guztizko pijua,
ez dauka semia're
nolanaikua,
gaztia dalarikan
sona aundikua,
aitak berriz diruri
kasik Jaungoikua,
gizona bapua,
eztago plakua,
izdun galakua,
pare gabekua,
orain Amerikara
omen dijua.
Pello, bertso oriyek
zuretzako dira,
probintziyan egingo
dutenak jira,
gustoz egon ditezke
batzuek begira,
orain sendatuko da
zarraren erida,
jar zazu segira,
artuaz medira,
egin eskojira
nai dezun tokira,
etzaitezela izan
nere kupira.
|
|