|
BERTSO BERRIAK ORDAÑETAN JARRIAK
Pello Errota
Bertsuak ipintzera
nua ni besteri,
lenago bestek ori
egin dit neri,
ortan saiatu dana
Juan Jose Udarregi,
orain ari dana da
Pello Errotari, itz egin alkarri,
arrazoiak garbi,
ez gezurrik jarri
mundu parragarri,
zer zeran ikusiko
zaitugu sarri.
Milla zortzireun da
laroi ta amairuan,
Agorran amar egun
zituen orduan,
Azpeitian bertsuetan
jokatu genduan,
ia premiyua nork
ateratzen zuan,
plazan tableruan,
egun argi klaruan,
jende asko zeguan
an erreparuan,
orduko apustuba
galdu zenduan.
Premiyua jarriya
zuen an batentzat,
ori jakiña dago
onenarentzat,
Udarregik desiatzen
zuena beretzat,
baña portunatuba
dago Pellorentzat,
an zeuden juezak
ez oso aldrebesak,
neurtutzeko gauzak
jo naube obetzat,
pena ori daukazula
iduritzen zat.
Apustuba jokatuta
urrengo goizian
notiziak aguro
zabaldu zian,
Gazetan ere baita
igual La Vozian,
nola premio oiek
Pellorentzat zian,
Juan Jose atzian
gelditu da utsian,
estadu motzian,
nere paltak etzian,
zuk ere izango dezu
irabaztian.
Agorraren amarrian
Azpeitiko plazan,
gutxienian bost milla
persona bazan,
gu ikustiagatik
kantuzko alegrantzan,
gero kontatutzeko
ederrena nor zan,
Udarregi an zan,
zerbaiten esperantzan,
utsik atera zan,
nere kulpa etzan,
buruba makurtuta
etxera juan zan.
Premiyu orretan zu
ezpaziña izan,
Bernardo ta neretzat
bentajago zan,
pesta ederragua
askoz egingo zan,
gurekin diferentzirik
aterako etzan,
gizon au sortu zan
ta plazan sartu zan,
gitxi portatu zan
orduko izkuntzan,
zer langille zeguan
ezagutu zan.
Azpeitiyan sartu ziñan
Nikolasenian,
jarri nitzaizun zere
aldamenian,
keja batzuk kontatzen
asi ziñanian,
ustez itzegin nizun
gizatasunian,
al zana onian,
nere alegiñian,
lagundu nayian,
al nuen gayian,
aztu gabia daukat
zer esan zirian.
«Alkar ez degu galduko»
bertan niyon esan,
errespuesta ederra
nigana etzan,
«iya naita ere ura
galtzen errez al zan»,
berak pentsatzen zuen
obia ote zan,
alako grandezan
nigandik juan zan,
Pello asarre zan,
orra itzegin zer zan,
lan orregatik ori
utsik irten zan.
Diruba ekarri zuen
frantzes famatubak,
juzkalariyak berak
zeuzkan autubak,
ondo neurtu zitzatela
gure talentubak,
zeñek lan egin zuen
daude akordatubak,
urre sillatubak
neri entregatubak,
nik ditut artubak
ta poltsan sartubak,
bentaja egin dit neri
an portatubak.
Pelloren konzientziak
ez daduka arrik,
Juan Joseri eginda
aziyo txarrik,
jokatzerako zerbait
ark itzegin balit,
pozik emango niyon
piska bat bederik,
gaizki neregatik
itzegin atzetik,
ez dauka arturik
ark nere urrerik,
zergatik ez diyodan
nik orri zorrik.
Zure arrazoi batzuek
etzaizkit gustatu,
nere kontra zerade
manifestatu,
gezur asko esan dezu,
gutxi sinistatu,
nerekin etziñaden
iñun ajustatu,
kotxe ta ostatu
dezula gastatu,
dirurik ez artu,
etzaude kontentu,
abisatu zizunari
orain eskatu.
Abisatu zizun ori
ez dago pobria,
guk aña izango du
zillar da urria,
bestela ez dakit baña
mingañez noblia,
besterenetik konpritu
nai luke ordia,
premiyo neria
ez dala zuria,
sinistia obia,
nik det poderia,
gordetzia libre du
zeñek beria.
Judasen ofiziorik
sekula ez det izan
munduban oraindaño
nere bizitzan,
pentsatzen det zerorri
ala ote zabiltzan,
gizonak endredatzen
utsaren peskisan,
ez bazendun esan,
zuretzat obe zan,
or zaude bajezan
ango interesan,
nik zuzen segitzen det
dedan pobrezan.
Gezurrarekin artu
dituzu neurriyak,
kanpora zabalduaz
etxeko berriyak,
nik esango dizkitzut
egiyak garbiyak,
nun nai ondo ematen du
gauza ondo jarriyak,
Bernardok erdiyak
ango urre gorriyak
ditu ekarriyak,
berdiñ giñan biyak,
ez du zure
lotsarik errotariyak.
Sekulan ez det egiñ
biar ez dan lanik,
zuk bestek ez dit esan
lotsik ez dedanik,
kulparik izan banu
nik ez neukan penik,
nik ez nuen lagunari
partitzeko ordenik,
olako gizonik
mundu ontan zanik!
ez dago euskaldunik
orla jardun danik,
zuk aurrian aña lotsa
atzian det nik.
Partitzeko ordena dala
Udarregik esan du,
gezur kontari dabil
au munduz mundu,
nik premiyua atera
sufritu ezin du,
pentsatutzen jartzian
ernegatutzen du,
pena aundia artzen du,
berak ezagun du,
neri ezin kendu,
biyotzetik min du,
zuretzat ere bazan
egiñ bazendu.
Usurbillen izan nitzan
iri-apustuban,
Udarregi jaun au're
portunatu an,
egun guztiyan alkar
ikusi ezkenduban,
nigana allegatu zan
gaubaz beranduban,
ni nitzan lekuban
sartu ostatuban,
asi giñan kantuban
biyok lau puntuban,
ordukuaz al zaure
sentimentuban?
Bajatu zeradela
diyozu zardadez,
neroni're aurrera
nua edadez,
berroi ta amairu urte
nik egoarri-gaubez,
bautismoa emango'izut
ala dan edo ez,
nere kalidadez
nabill giza-legez,
gaitzikan esan ez
nik uste dedanez,
ez nabill arrotuta
gaztetasunez.
Ara bertso berriyak
Don Jose Alkañi,
Pello Errotakuak
dizka ipiñi,
aurretik ori bera
egin neroni,
buelta ematia
zitzaidan komeni,
bizirik banaiz ni,
osasunaz ongi,
oinbeste armoni
ez geigo ibilli,
orra errespuestak
ikasi ongi.
|
|