www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895). Auspoa, 1963

 

aurrekoa hurrengoa

BERTSO BERRIAK

 

                Udarregi

 

Notiziya berri bat

Astiasutikan,

Konportako errota

orretatikan,

Pello aita semiak

biyen partetikan,

beti arrazoi txarra

oien tartetikan,

ai dira goitikan,

Udarregi betikan,

kantuzko platikan

nor bere aotikan,

Juan Joseri zer diyo

oiengatikan?

 

Konprendituba dago

oriyen enbita,

gizon zarrarentzako

ai zer konbita!

Pelloren seme orrek

sarrera polita,

zer esperatutzen du

orrela ibillita?

semia ta aita,

nagusitza naita,

ez da konbeni ta

Juan Joseren gaita,

oriyengatik gutxi

kejatzen baita.

 

Nagusitza gustatzen

Astiasuarrari,

bajezak eman naia

gizon zarrari,

asko sufritu biar

persona txarrari,

ondo esklabotu da

Juan Jose Udarregi,

mutill eder ori

zer ote da ari?

ziplua ugari,

zer biar dit neri?

kontuba duenarekiñ

mintzatu bedi.

 

Migel, zer kontu dezu

Juan Joserekiñ?

okasiyua ematen

al dezu ekiñ?

askotan tokatu naiz

zure aitarekiñ,

oraindaño ez da izan

okerrik gurekiñ,

oraiñ e ez nerekiñ,

baizikan orrekiñ

ori dago zikiñ,

nai badezu jakiñ,

bistara azalduko da

denborarekiñ.

 

Juan Jose ibiltzen zan

lagunakiñ prestu,

bakoitzari beria

emanik justu,

iñori pegatziak

Pello oi du poztu,

ala ere nere gisa

ez da aberastu,

binajerak ustu,

naiz erdi berdoztu,

artutzeko estu,

ematia aztu,

egiñ zuen okerrik

aitortzen eztu.

 

Semia brokal bota,

kapitana bera,

gu txoruak bagiña

abilla zera, badakigu nola dan

oien ibillera,

zer jeniyo dituzten

dakigula gera,

oien etorrera

artu nai karrera,

eiñ dute sarrera

gezurrez aurrera,

fandangora zatozte

leku txarrera.

 

Oraindaño izan gera

oiek beziñ fiñak,

tiratu egiten gaitu

nor bere griñak,

billatuko ditugu

aziyo samiñak,

egiten badirade

ondo esamiñak,

gizon atsegiñak

daude utsegiñak

gaizki itzegiñak

obra txarra egiñak,

edukatu gabeko

buru ariñak.

 

Semiak adiña kulpa

badu gurasuak,

eman dizka eskola

kuriosuak,

orren izketak daude

gogotan jasuak,

mudatuko dirade

oraingo pausuak,

ai oiek kasuak,

modu penosuak,

gizon gustosuak,

despreziosuak,

jakinduri gutxiko

orgullosuak.

 

Oien itzegitiak

nabarmenak daude,

konprenditzen degunak

arritzen gaude,

zerbait pensatuko da

kalma ez badaude,

arruak asentatzeko

leku onak badaude,

dana libertade,

gaizki esaten trebe,

errespetoz obe,

berak jaun da jabe

persona onak mendratzen

kulparik gabe.

 

Udarregiren kontra

ogei bertso berri,

ordañak esperatu

litzake sarri,

tripak asko biar da

patrikadan urri,

paperak artu eta

plazetara korri,

bertso txarrak jarri,

ondo iritzi orri,

biyak erriz erri

or dabiltza larri,

pariente guziyen

desonragarri.

 

Udarregi ari dala

mamiyak urritzen,

nere bajezak dira

irakurritzen,

uste ez dala dira

gaitzak etorritzen,

gizona bajatzia

ni ez nau arritzen,

urtiak korritzen,

ajiak berritzen,

diyot igarritzen,

zeiñ ez da jarritzen,

Pello ere ari da

begi gorritzen.

 

Amima erratuba da

gauza penosua,

jarri dirate onra

peligrosua,

ori esatia ere

etzan prezisua,

Migel Elizegi da

despreziosua,

ez itxurosua,

zer da gurasua?

bera burlosua,

gizon gustosua,

errespeto gutxiko

orgullosua.

 

Oraiñ ogei bat urte

Udarregi zarrak

junturak ez zituen

oso miarrak,

zartu ta ajiatu

masaillak igarrak,

sujetatutzen gaitu

guztiyok biarrak,

burla eta farrak

Astiasuarrak,

lagun bi bakarrak,

Elizegitarrak,

oietatik maiz datoz

arrazoi txarrak.

 

Bizkarrian badauzkat

makiña bat urte,

irurogei ta zazpi

ez dira aparte,

nere eskastasuna

publikatu dute,

naizen baño eskasago

juzgatutzen naute,

oiek baliente,

daude korriente,

sobresaliente,

burla egiñ dirate,

ez egon banintz sano

sufiziente.

 

Desafiyo txiki bat

dizutet botako,

ez bazazue konbeni

ez da inportako,

bakoitzak bere obra

paperan jartzeko,

eskribiente bana

biagu ezartzeko,

gero irakurtzeko,

dituzte neurtuko,

bazaute artako

diruba ekartzeko,

zuen kontrariyua

ez da faltako.

 

Oietatik asi zan

enredua sortzen,

egiñ ditugun obrak

dituzte neurtzen,

lenguak baño oberik

ez badute jartzen,

ez dute izango lanik

jokorikan artzen,

ari gera zartzen,

maleziyan sartzen,

jeniyuak txartzen,

gutxi naiz bildurtzen,

ez dira atrebituko

nigana etortzen.

 

Ez da prezisamente

jokatzeko plaza,

sekretuan broma bat

diteke pasa,

bakoitzak bere obra

egiñgo du lasa,

paperan ezagun da

ona ta eskasa,

emango da traza,

txarrenak pobreza,

onenak grandeza,

konprenditu beza,

orduban jakiñgo da

zein dan jueza.

 

Gizon aundi oieri

diyegu itzegiñ,

dakidan aldetatik

ez det utsegiñ,

guztiyak sufritutzen

ez dago atsegiñ

denboraz korralera

biaiet otsegiñ,

piska bat atzegiñ,

deskansatu nadiñ,

oiek ankak ariñ,

burla ta aldegiñ,

disponituba nago

laister zer egiñ.

 

Gaizki itzegiñ dedala

iñork badu ira,

noiznai tribunalera

egiñgo da jira,

arrazoiak emanaz

elkarri begira,

an indartsuak ere

sujetatzen dira,

artu egiz segira,

badago eskogira,

beiñ jakiñ sikira,

ez izan kupira,

jeka dana mugitu

nai dan tokira.

 

Orra bertso berriak

aita semientzat,

mereziak dirala

iruritzen zat,

lenago berak jarri

Udarregirentzat,

ara errespuesta

nik berriz oientzat,

bajezak neretzat,

gizon zarrarentzat,

Juan Joserentzat,

erronkak beretzat,

sermoia emen dago

nai duenentzat.

 

aurrekoa hurrengoa