www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895). Auspoa, 1963

 

aurrekoa hurrengoa

BERTSO BERRIYAK

 

                Udarregi

 

Kargu egiñ biaiot

Pello Errotari,

zergatikan dabillen

gezur kontari,

desonratu nai luke

Juan Jose Udarregi,

ez dit mantxa aundirik

billatuko neri,

nik asko berari,

badauzka ugari,

ez da ondo ari,

zer mutilla ori

propina partitzeko

ez daukanari.

 

Pellok itzegiten du

gogor ta torpezan,

neri ezer emateko

etzaiola esan,

ez adituta ere

gustokua izan,

konprendituko zuen

artzeko izan bazan,

bera dago kausan,

ez dago pobrezan,

sartu da interesan,

bota du grandezan,

gezurra nai dubenak

sinistu dezan.

 

Gizon orrek eman du

asko esperientzi,

nai dubena esan da egiñ

dauka lizentzi,

urretan omen dauka

asko abundantzi,

lasai egiñ dezake

mantendu ta jantzi,

ematiari utzi,

artutziari eutsi,

dauka lotsa gutxi,

ortzak erakutsi,

onekiñ biar degu

bost pazientzi.

 

Orren despreziyuak

ez daude aztuta,

arro dabill orgulloz

aberastuta,

Juan Jose dagualako

burutik nastuta,

ori iñoiz bezela

zurrutak poztuta,

tragua ustuta,

mokua zorroztuta,

kopeta belztuta,

erdi berdoztuta,

lotsak ematen dizkit

berak ez du ta.

 

Tokatu balitz neri

premiyua ematia,

Pellok esperatuko

zuben partia,

orri gustatzen zaio

aurrian jartia,

ez artu ta saltoka

igesi juatia,

ez da inozentia,

maleziz betia,

agintzen dezentia,

zer aiudantia,

orrek kendutzeko du

borondatia.

 

Falso testimoniyua

modu orretan sortzen,

kartigatu dezagun

ez da bildurtzen,

zuk deretxo gabiak

badakizu artzen,

ezpañak igurtzita

patrikadan sartzen,

or zabiltza urtzen

onradubak neurtzen,

ez badezu aitortzen

asiko naiz txartzen,

ez dezu zere onra

asko edertzen.

 

Azpeityan izanak

gera elkarrekiñ,

pazientziya asko

biar da orrekiñ,

beste lagun bat ere

bazuen berekiñ,

biziro portatubak

ez dira nerekiñ,

bagendu zerekiñ

pakia gurekiñ

zeiñ gabiltzan zikiñ

nai duenak jakiñ,

biar dan lekutikan

lanari ekiñ.

 

Orrelako modurik

iñon egundaño

ez degu obserbatu

guk oraindaño,

neretzat izandu da

franko desengaño,

kotxian juan nintzan

Azpeitiaraño,

iyo ari goraño,

nork daki noraño,

itzegiten laño

Pello ta Otaño,

asiera obia

despeida baño.

 

Azpeitiyan utziya

zuten urre pilla,

ostatura juan ziran

kanbiyo billa,

amar ta amabi duro

zan biyen partilla,

Juan Jose gabetanik

eiñ zuten tortilla,

ni oso umilla,

ez neguen abilla,

korputza debilla,

aprobetxa nadilla,

itxuben aurrerako

ai zer kuadrilla!

 

Pello Donostiara

etzaituzte deitu,

nork bere oñaziak

pasa biaitu,

emengo publikuak

umillak nai ditu,

zu guztion buruba

txokuan gelditu,

gu biartu gaitu,

sinple iruditu,

ez naiz atrebitu,

zuri bentak aitu,

orgullo geiegiyak

ortara zaitu.

 

Asko egoten gera

dirubak poztubak,

bertsolariyak gutxi

aberastubak,

korritz'ez degulako

gu gaude moztubak,

urtiak juan eta

odolak oztubak,

eite'ira gastubak,

ez daude aztubak,

ordena estubak,

izketa justubak,

Donostiyan nai dira

gizon prestubak.

 

Egiyaz enpliatu

dauzkazun indarrak,

utzi zitalkerizko

esan biarrak,

zu zerala mediyo

sortu ziran gerrak,

ez dizkidazu egiñ

aziyo ederrak,

ez izan zabarrak,

Gipuzkoatarrak,

desaide ta farrak,

zure sake txarrak

errestatuko ditu

Udarregi zarrak.

 

aurrekoa hurrengoa