www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895). Auspoa, 1963

 

aurrekoa hurrengoa

BERTSO BERRIAK

 

                Udarregi

 

Azpeitiko juntaera

izan zala kaso,

iru gizon gabiltza

txit orgulloso,

Juan Jose Udarregik

eiñgo diye kaso,

ez bazaio aztutzen

bertsuetan oso,

nago animoso,

ari naiz eroso,

oraindik airoso

ez desprezioso,

guztiyok nai genduke

biktorioso.

 

Premiyua izan zan

Pellori eroriya,

oraiñ disputa eta

fanfarreriya,

farra eragitekotan

ango komeriya,

gizon formalarentzat

aldrebeskeriya,

ez da enbusteriya,

gauza agiriya,

Pello errotariya

onroso ariya,

obratik juzgatzen da

bertsolariya.

 

Peligrosuak dira

plazako neurriak,

sentidubak ez daude

irakurriyak,

zenbaitek kantatze'itu

bertso zar berriyak,

oso zarrak igual

len berak jarriyak,

mingañez larriyak,

talentuz urriyak,

lagun galgarriyak,

gaude igarriyak,

oiek dirade gauzak

penagarriyak.

 

Guk premiyo aundirik

ez degu gozatzen,

banua gramatika

errepasatzen, zenbait malezioso

gaitz da atrasatzen,

zertako ari gera

mingañak luzatzen?

ona errekusatzen

ez al da usatzen,

askotan da pasatzen,

ez dute eskusatzen,

ez du enpeño onak

gutxi kausatzen.

 

Miñberatzen asi da

Errekalde ori,

oñazia sentitzen,

ala dirudi,

lenago eman dizka

bedorrek besteri,

dakiyala ari da,

txorua ez da ori,

or dauka Elizegi,

zer biar dit neri?

Juan Jose Udarregi

apenas dan ari

ez diran gauzak esaten

projimuari.

 

Pellori kargu eiteko

bota du bertsua,

nik ere pronto daukat

erresponsua,

zartubagatik ez dago

Juan Jose mansua,

oraiñdaño ez det izan

jeniyo falsua,

kontrako sensua,

izan naiz zintzua,

eiñ zuten etxua

bide gabetxua,

egiyak esateko

det deretxua.

 

Azpeitiko erriyan

eman ziran itzak,

kunplitu izan balira

neretzat ditxak,

esan aisa egiñ ziran,

kunplitutzen gaitzak,

jeniyo bana degu

persona bakoitzak,

orain dira tatxak,

bistan daude mantxak,

esamiña egiñ zak,

baldiñ baderitzak,

gezurrak publikatzen

ez gatxebiltzak.

 

Nigana etorri zan

zure albistia,

ez nintzan atrebitu

en blanco uztia,

nik ere desiatzen

ori ikustia,

uztargilla zarra ta

Kamiyo bestia,

eskasak eztia,

eiñ zan ajustia,

kantatzeko ustia,

despeida tristia,

posible ez da guztiyak

erakustia.

 

Esperantza aundiyak

Bernardo guriak,

lenago baginduben

amistadiak,

irurok egiteko

igualdadiak,

biotzez maleziya

itzez bondadiak,

kejatzen neriak

geiena beriak

pegatzeko idiak

len adiskidiak,

oiek ez dira gizonen

onra-bidiak.

 

Don Agustin Jauregui

erretore jaunak

iruroi eman zizkun

bere ordenak,

aren aurrian giñan

itz oiek emanak,

errespetatutzeko

gogorra ez danak,

baiezko afanak,

gero ziran lanak,

mudatu egiñ planak,

oientzat urre danak,

kaskuari atzegiñ

utsikan zanak.

 

Bertsuetako lana

nolabait egiñ zan,

Bernardo barrena ta

Pello ere juan zan,

neretzat abisorik

iñondikan etzan,

berri onik etzala

klaro ezagun zan,

bera jetxi nintzan,

plazan an zebiltzan,

Otaño ere an zan

diru esperantzan,

begiyak argi zeuden

Juan Jose nun zan.

 

Premiyua eman baliyote

agure zarrari,

etzan orrela ibilliko

pareja ori,

itzegiñgo ziyoten

batak bestiari,

«gure amigua da

Juan Jose Udarregi»,

segitu berari,

aitzakiya ugari,

begiratu obrari,

ederra diruri,

iñor txoro egiten

zertako ari?

 

Plazan nola zebiltzan

nituben ikusi,

piska bat arrimatzen

nintzaien asi,

uste det zebiltzala

enemigo igesi,

eskubakiñ eldu ta

eziñ geldi-erazi,

indarrez nagusi,

premiyo ta guzi,

oiek anbat grazi,

ez nunbait merezi,

len baño pobriago

ez gera bizi.

 

Partilla artu zuben

bakoitzak beria,

korrituban jarriko

zuten neria,

«al dana arrankatu»

zenbaiten legia,

neretzat ez da ona,

oientzat obia,

ni gizon pobria,

kuadrilla trebia,

premiyo grabia,

izan du jabia,

ni errekusatuba

parte gabia.

 

Nere arrunkarikan

ez du iñork aditu,

ori esan dubenak

berak baditu,

Alkaiñi zertan eman

milla deskreditu,

biar ez diran gauzak

egiñ ez baditu?

gaizki iruditu,

baju suzeditu,

eziñ det segitu,

niyen obeditu,

zaute, denborak matsak

elduko ditu.

 

Ezagutu ditugu

oriyen ametsak,

ederki publikatu

dira promesak,

berak erretiratu

ziran interesak,

oientzat premiyua,

neretzat bajezak,

aziyo eskasak,

bistan dauden gauzak,

egongo dira pozak,

ala dira trazak,

kargubak artuko'itu

goiko Juezak.

 

Ez dirade portatu

jaun oiek nerekiñ,

izan zan premiyua

artu berekiñ,

ez dute asko gastatu

Juan Joserekiñ,

goiko Juez aundiyak

danak berak jakiñ,

ari kontuz ekiñ,

zeiñ gabiltzan zikiñ,

testigubak berekiñ,

bildur naiz arekiñ

ez dala engañatuko

gezurrarekiñ.

 

Publikatu egiñ da

asunto guziya,

pensamentu orretan

etzan asiya,

madrera juan eta

daukat ikusiya,

zakubaren muturra

ez egon josiya,

nago ikasiya,

ona edo itxusiya,

oien kutiziya

zer zan notiziya,

Manueltxok egiñgo

du justiziya.

 

Postura oriyetan

ez dago gauza onik,

Bernardo, ez al dakizu

kulpa dezunik?

bertsolarietatik

orlako personik

ez nuben sinistuko

azalduko zanik,

dollorrak izanik,

ez leialtasunik,

izketa zuzenik

badaukat esanik,

uste nuben zirala

beste gizonik.

 

aurrekoa hurrengoa