|
MIEL ANTON PELLOREN SEMEAREN BERTSOAK
Bertso berri batzuek
nai nituzke para,
autan artzen dedala
Usurbildarra,
ori Juan Jose Alkain da
Udarregi zarra,
berak obligatuta
gerade ontara,
orrek daukan gala
eragin nei parra,
beti seta txarra,
ari da egiñala,
apustu egingo nuke
aspertzen dala.
Nik zer esaten dedan
jar zaitez aditzen,
ia arrazoiakin
zeiñ ote gabiltzen,
kulpa gabe ari zera
nere aita mendratzen,
ixilik egotia eztit
barrenak agintzen,
zu gezur kontatzen,
publikuan kantatzen,
baztarrak tentatzen,
nik ala pentsatzen,
bueltak aditu gabe
etzera libratzen.
Nere aitai jartzeiozu
ez dubela lotsik,
sekula eztizu egin
biar ez dan gauzik,
premiyua eman ziyoten,
arek artu pozik,
zu gauza etziñala ta
gelditua utsik,
ezin bete polsik,
ez bukatzen salsik,
gizonaren trazik
ez daukazu kasik,
orrelakuak eztu
merezi galtzik.
Juan Jose, ari zera
zu gezur kontari,
gizon txarrak segitzen
dio setari,
burla egin nai diozu
zuk nere aitari,
mokua zorroztu dala
Pello Errotari,
okeletan lori
ote dago ori,
ez iruitzen neri,
burla egin nai besteri,
ta berak anima
erratuba diruri.
Arpegiyaren ordez
esanaz mokua,
ez da gero pixtiya
Pello Errotakua,
bere jaiotzaz ori
Astiasukua,
San Pedroren elizan
bataitutakua,
zure dibujua
ez dago bapua,
mami gabekua,
aula ta plakua,
ia atera zazu
erretratua.
Edozeiñ gauza esanaz
zu aua betian,
zabiltzala uste det
zere kaltian,
parapetorik gabe
ai zera atakian,
erretiratu biarko
dezu nekian,
Pello orain artian
bere parajian
bizi da pakian,
......................
lotsa galdurik ezta
gure tartian.
Aditu itzazu ondo
nik esandakuak,
obra onak badituzue
lenagokuak,
ez dira egokiak
oraindañokuak,
esplikatuko ditu
Miel Errotakuak,
zure antzekuak
gañerontzekuak
klase batekuak,
lasai perpetuak,
zuek zerate lotsa
galdutakuak.
Gure tartian ezta
lotsa galdurikan,
ez gabiltza kreditua
eziñ bildurikan,
egia esateko
ez du bildurrikan,
aditu biaidazu
buelta ederrikan,
Pelloren fabrikan
ezta okerrikan
izan oraindikan,
ona besterikan,
ezta oraindik sobratu
gure puskarikan.
Berriz modu orretan
aritzen bazera,
aundiguak entzunda
geldiko zera,
itzegin zazu formal
biar dan klasera,
beste gañerakuan
gizona etzera,
zitalen antzera
Pello burlatzera,
saiatutzen zera
konduta galtzera,
begira zazu ondo
zere etxera.
Premiyua batentzat
zan anuntziyuan,
errenditu biar du
kondiziyuan,
letra oiek etziraden
jarri traiziyuan,
ondo kunplitu zuten
obligaziyuan,
zabiltza sesiyuan,
etziñan zoziyuan
ango funtziyuan
oien portziyuan,
noizbait sartuko zera
juiziyuan.
Despreziatu dezu
nere aita dotore,
«Pellok gizatasunik
ez du batere»,
gizonak au esatia
akordatuta're!
aurten gelditu dala
Donostira gabe,
zu al zera jabe?
ala baziña obe,
esango'izut au're:
bajuxio zaude,
zu aña gizon bada
noranaiko're.
Zer esanik eztaukat
Donostiarrentzat,
berak ere apenas
dute onentzat,
oaindaño ondo konpondu
dirade beintzat,
aurrera ere ala
iruditutzen zat,
Juan Joseren salsak
ain dira eskasak,
or zabiltza pozak
galtzen konfiantzak,
eskarmentatzen ere
ez gaude errazak.
........................
........................
........................
........................
bide gabe zabiltza
sututzen sasiyak,
ontaratu nau zure
atrebientziyak,
kontu itxusiyak,
ortikan asiyak,
ortzak erakutsiyak,
eman gabe utziyak,
tarte ortan dituzu
oiek guziyak.
Zure armoni txarrak
jarri nau koleran,
argatikan asi naiz
kantari prueban,
gaitzik ez aditu nai
aita nola deran,
berak ipiñik nago
zituben aukeran,
esan da euskeran,
zein arrazoiz geran,
begira paperan
gezurrik ote dan,
pentsatu zuretzako
zenbat kalte dan.
........................
........................
........................
........................
........................
........................
len zuen onoria
geiena urritu,
aukerak baditu
nai badu segitu,
bestela gelditu,
berak disponitu,
gusto duben aldera
erresolbitu.
|
|