www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895). Auspoa, 1963

 

aurrekoa hurrengoa

BERTSO BERRIYAK
ANTIGUATAR BATEK JARRIYAK

 

Kantuz artu nai luke

askok onoria,

Udarregi, oixen da

bakardadia;

zuregatik mintzatzen

ari da jendia,

etzerade izandu

enredatzallia,

plazetan noblia,

zenbait baño obia,

memori trebia,

gezurrik gabia,

egia esatia

da askoz obia.

 

Ikusten izan zanak

esan ziran neri,

Azpeitin nola ziran

iru koplari;

Bernardo Otaño ta

Pedro Elicegui,

eta irugarrena

Juan Jose Alkaiñ ori,

premiyua erori

irutatik biri,

utsik bakar ori,

zeiñ da Udarregi,

projimua maitatzeko

lan txarra da ori.

 

Ni iñor izendatzen

ez nitzaden ari,

gañetik ez bazuten

bertsorik jarri;

gaztiak serbizio

persona zarrari,

zenbat dan parajian

errespetua urri,

edukatu ongi,

burla gabe orri,

gizon bakarrari,

ez gustatzen neri,

nor bere petxubetan

eskuak jarri.

 

Pedroren seme ori

ez da ondo ari,

bertso berriak jartzen

gizon zarrari;

len ere kontrariuak

badauzka ugari,

goitik sentitzen ditut

zipla bat edo bi,

ez dizu ezer zuri,

baizikan aitari,

konpon bitez ongi,

ez kaso egin orri,

begiratu zaiogun

nork beriari.

 

Pedro, Juan Jose ori

deskantsuan zeguan,

irukiagatikan

zerbait goguan,

bein batez Usurbillen

tentatu zenduan,

ea Azpeitiyatik

zer berri zituan,

desaire moduan,

lenguak goguan,

arrazoi galduan

itz egin zenduan,

zertan burla ori egin

ari onduan?

 

Ori da aintzakotzat

iñor ez artzia,

ez eta projimua

maitatutzia;

tokatzen ez bazitzaion

plaza artan sartzia, zertako ametitu

kantuz aritzia?

nork bere etxia

gobernatutzia

askozaz obia,

ez burla egitia,

edozeñek pena du

apartatzia.

 

Juan Josek pentsa zuben

Azpeitira juatia,

onratutziagatik

gizon-artia;

gaxo pasatu zuben

iya iya urtia,

etzan milagro orri

zerbait ematia,

len lagun maitia,

oso amantia,

orain apartia,

zer gizon-artia!

ezagutua dago

borondatia.

 

Gizon prestua izan da

Juan Jose Udarregi,

ez diyo gauz aundirik

egiñ iñori;

ez bazuten tentatu

Usurbillen ori,

agiyan ez zezaken

bertsorikan jarri,

burla egiñ ugari,

ixill zegoanari,

zeñek eta nori,

zertan orla ari?

nork berak dauzkan tatxak

eman besteri!

 

Alkarrekin demandan

ai ori graziya!

gizon baten kulpa da

dana guztiya;

ustez izanagatik

kantuz nagusiya,

beti ez dezu egingo

nai dezun guziya,

sutu da sasiya,

ez da oraiñ asiya,

badu maleziya

al duen guziya,

Juan Jose, artu zazu

pazientziya.

 

Juan Jose, lana orri

ez egiñ kasorik,

ortik ez datorkizu

gauza erosorik;

gabiltza iñoren ona

eziñ supriturik,

alkar eziñ ikusi

bista degularik,

orrelako lanik

mundu ontan zanik

uste ez nuben nik,

ez dago gauz onik,

zuk ere izan dezu

lagun zuzenik.

 

Lenago elkarrekin

zan amistadia,

zeñek pentsatu zuben

gauz au egitia?

beti ez da iguala

gorputz-aldartia,

gaztetan izandu du

osasun fuertia,

debil egotia

berak du kaltia,

urtiak juatia,

ori da suertia,

Juan Jose deskantsuan

bizi zaitia.

 

Antiguatar batek

orra kantak jarri,

nik txinistatzen dizkat

Juan Jose orri;

sekulan asentorik

ez du erabilli,

orren berri badakit

iñork beziñ ongi,

itz egiten garbi

izan izan da ari,

gauzak badiruri,

begira obrari,

zuria egiya da

biba Udarregi!

 

aurrekoa hurrengoa