|
BERTSO BERRIAK
Udarregi
Azpeitira dirate
bertsuetara deitu,
gizon balientia
naute eskojitu,
buelta bat egitia
nuen disponitu,
ay! pensamentu oiek
artu ez banitu,
gutxi suponitu,
ez gera unitu,
utsik naiz gelditu,
talentubak aitu,
enfermedade txarrak
bajatu gaitu.
D'Abbadi jaun ori
frantzesa da berez,
ni berriz española
pobria nerez,
premiyuak partitzen
ditu kantidadez,
Azpeitira juan nitzan
bizirik dolorez,
bajuba kolorez,
eskasa balorez,
Pello degu juez
nombratuba legez,
ni utsik geldituba
portatu gabez.
Premiyua eman zioten
Pello Errotari,
ez dan gauzik esaten
ez gerade ari,
zerbait luzatutzeko
bere lagunari,
Juan Jose Alkain edo
Jose Bernardori,
gezurra ugari
sakatu dit neri,
triste Udarregi,
deskubritu bedi,
asko partitu gabe
juana da ori.
Orduban Azpeitiyan
zan alkate jaunak
partitu omen zizkan
bere ordenak,
ango tribunal edo
komisiyo onak,
artako nonbratuta
zeuzkaten gizonak,
guztizko personak,
ala dira sonak,
pruebak emanak,
orren faltak danak,
edozeiñ gauza libre
lotsatze'ez danak.
Erriko alkatiak
itz oiek esan-da,
errespetatu gabe
zertako juan da?
tribunala ere berriz
artarako zan da,
orrek guziyai alde
listua izanda,
berak artu prenda,
publikora erten da,
sufritutzen lan da,
txarra da demanda,
etzaizkiyo urritu
neri emanda.
Alkatiak jarriya
zan kondiziyua,
lagunairi egiteko
partiziyua,
eman biar danian
txarra zoziyua,
bota ta kunplitzen da
obligaziyua,
orren aziyua
ai zer leziyua!
dala traiziyua,
konparaziyua:
Judasek izan zuen
ofiziyua.
Giza-arte txarrera
ez nitzan etorri,
bolsan diruba ondotxo
ez banu jarri,
D'Abbadik premiyua
eman arren orri,
etziyon zentimorik
Alkaiñi ekarri,
artutzeko larri,
berak gorde sarri,
artu eta korri,
izan banintz urri,
ibilli bear nuen
desonragarri.
Kantidade guziya
jaso du urretan,
eun franko justu dira
lege zarretan,
ez gerade metitu
enplio txarretan,
propinak partitzeko
kale baztarretan,
nago bildurretan,
ori indarretan,
ez dala zorretan
dabil gezurretan,
aberastu biar du
modu orretan.
Premio ori artu ez,
galanki gastatu,
sentidubak nai ditut
manifestatu,
Pelloren aziyuak
etzaizkit gustatu,
bost duro utzi ditut
kotxe ta ostatu,
zertako estutu?
ez gera ajustatu,
gezurra prestatu,
diruba arrastatu,
konzientziya ondo
errejistatu.
Azpeitira juan nitzan
ni zori gaitzian,
gizon onratu batek
deitu baitzian,
batzuetan oñez ta
bestian kotxian,
zorrikan utzi gabe
sartu naiz etxian,
gizona zartzian
premiyua atzian,
au gogoratzian
pena biotzian,
lasaituko gerade
kobratutzian.
Usurbillen dema bat
aurten da jokatu,
an elkar billatzia
zaigu tokatu,
askoz naiago nuen
ez banu topatu,
gezurrak esan eta
egiyak ukatu,
saltsa eziñ bukatu,
izketan nekatu,
kasik da pekatu,
eziñ debekatu,
ojala ez bagendun
itzik trukatu.
Fundamena izan zan
Pelloren aotikan,
«zer notizi nituben
Azpeititikan»,
nik pakia desio
nere partetikan,
asko kejatu gabe
asi zan platikan,
illiak zutikan,
bere gramatikan,
oso gogotikan,
sendo politikan,
orri ajola diyo
guregatikan.
Orduko itzakgatik
egiñ diyot kaso,
errespeto piska bat
biagu preziso,
nai dubena esatia
ez baita alkaso,
bere mantxak bota nai
zizkiran akaso,
kopak sarri jaso,
zurrut kurioso,
jarri animoso,
ni ez nago gozo,
zergatik juzgatu nau
gezurti oso.
Astiasuko erriko
Don Pedro Elicegui,
gezurrez dabillela
Juan Joseri,
ez diyo begiratzen
zenbaitek ezeri,
prestubak insultatzen
gizona ez ari,
tentatu zat neri,
Alkain Udarregi,
egiyaz da ari,
publikatu bedi,
ez berak dauzkan tatxak
bota besteri.
Pello desafioka
aspaldi asiya,
zertan egingo zaio
menospreziya?
ori da gazterikan
ondo ikasiya,
berak markatu zuen
probintzi guziya,
etzan itxusiya,
daukat ikusiya,
onrak mereziya,
izan du graziya,
amaika duro eder
irabaziya.
Oso trebia dago
kantuzko lanian,
orrelako gutxi da
gaurko egunian,
gogor egiten niyon
gazte giñanian,
obeditu diyogu
etsi degunian,
sasoia juanian,
baju gaudenian,
orgullo onian,
farra aldamenian,
Juan Jose Udarregi
galdu danian.
Lau probintzi oietan
ori da jueza,
talentuba duenak
biar grandeza,
beti artako dago
estu eta presa,
kantuz etxeratzen du
zenbait interesa,
jan da edan lasa,
egun onak pasa,
ez dago eskasa,
eman diyot traza,
titulo eder ori
konserba beza.
Oraiñ ogei bat urte
nintzan indarrian,
tabernan bezelaxe
ote-larrian,
Pellorekin ere bai
patxara ederrian,
allegatu ezkero
egiñ biarrian,
teatro zarrian,
ez leku txarrian,
jende asko urrian,
naiko bildurrian,
beti etzan atsegiñ
nere aurrian.
Nik orduban banuen
gizon baten lana,
berak ere badaki
ona nintzana,
sarritan juntatutzen
giñan elkargana,
juzgatzen zuten zeiñ zan
baliente zana,
bazuen afana,
klarua kanpana,
berekiñ daukana,
ni denbora juana,
ezagututzen gaitu
baju gaudena.
Gu gera bertsuetan
aspaldi asiyak,
aitu dira kantuzko
irabaziyak,
makiña bat funtziyo
gaude ikusiyak,
broma ederrak pasa bai
Jaunari graziyak,
lanian eziyak,
nekoso biziyak,
indar eskasiyak,
modu itxusiyak,
zartzak azaltzen ditu
aje guziyak.
Onrak merezi ditu
Azpeitiko erriyak
igual ango jende
maitagarriyak,
premiyuak ziraden
ara etorriyak,
D'Abbadi jaun orrek
kotxez ekarriyak,
zer urre gorriak!
gu diruz urriyak,
bajutxo jarriyak,
gaude igarriyak,
orra Udarregi zarrak
bertso berriyak.
|
|