www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dialogoak
Voltoire
1620

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: L'Interprect ou traduction du françois, espagnol et basque, Voltoire. A. Rovyer, 1620

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sulaza
Merkatarien Kuritzaleen eta mandatarienzat

Kap 6.

 

        M. Agur mandatari.

        C. Iainkoak mantena saitzala.

        M. Noitz ethorri zara?

        C. Bart harratzien berandu asko.

        M. Sendorik ethorri zara?

        C. Bideak aski traballaturik eta hautsirik.

        M. Badazu gutunik enetzat?

        C. Hara zer igorzen darotzun andrea hañisetan ikozi muzu egiten darantzularik.

        M. Ungi dago.

        C. Desiratzen du hañis zure ikustea.

        M. Iainkoak otoitzten du hori sarri gerta dadillela; bada berze gutonik enetzat?

        C. Badut berze bi paket ene maletan zein utzi baitut ene ostatuan.

        M. Non duzu ostatua eta non aurkitoko zaitute senbatean tatsatu dire?

        C. Ikusiko da gañeko eskripturan.

        M. Mandatari onak meresi du ongi rekonpesatu izaitea.

        M. Postean ethorri zara.

        C. Kurreruen nauziarekin ethorri nais.

        M. Noitz handik partitu ziñen?

        C. Badu zortzi egun inguruan.

        M. Zerari dire adiskidiak.

        C. Batzuek usasona dute eta goranzi kastigatzen derautzote.

        M. Iainkoak duzula grazia zarri ikusteko, egia da pierrez hil dela?

        C. Iainkoa plazer izatu du haren retiratzea.

        M. Erradazu zerbait berririk.

        C. Urrak korritzen du personak minzo dire eta aisia suflatzen du.

        M. Esezazula ziñetz mundo gostia, ezen gezurra erraten du nori minzatu ziñen ene ahaidetarik partitu ziñenean.

        C. Minzatu nais zure aitari aitasori osabari anaiari uasemiari, gison giñerebari kusiñari koñatari suiari illobari aitabixiri eta zure ahaide guziei.

        M. Egunen zare oraño hemen denbora hañitz.

        C. Deliberatu ddut ioatera larunbatean iainkoak nahi badu entretzatzen banaute.

        M. Oñez ala zamaz ala itsazoz ala leihorez zoaz?

        C. Ezin suportasaket abres ioatea.

        M. Enbarka zaite aiziago ioanen zara.

        C. Barkan edo onzian enbarkatzen dena estu beti denbura nahi duen bezala.

        M. Minzatoko nais saitzue partitu baño lehen.

        C. Plazer baduzu deuzik alde hartarik ni nais zure zerbitzeko.

        M. Otoi egiten derautzut ene letrak segurki helitzazun inportanei askoak dira.

        C. Estuzula hartas ansia bañan ekhar dietzaduzu ahalik lasterrena.

        M. Iadanik eskribatuak dire estute deus faltarik gañatik eskribatzea baizen.

        C. Horra aistorrak zerratzeko eta kaxatatzeko.

        M. Zenbat daduka hillunek?

        C. Guk dugu ene ustez askena.

        M. Orroit zaite simoni erraitera ihardets badiezedan maizago egin duen baño lehen denburan.

        C. Estut faltatuko gisonaren fedez.

        M. Nois esperanza duzu etorzeko?

        C. Sei asteren barrenean.

        M. Baduzu konpañarik.

        C. Hobea da bakarrik konpaña gaistuarekin baño.

        M. Iainkoak begira zaitzala eta gida.

        C. Manatzen derautazu berze gauzarik.

        M. Iainkoak dizula biajia una egiteko eta bihorzeko grazia.

        C. Gure Iauna dela eta dagoela zurekin.

 

aurrekoa hurrengoa