www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau Erakasle Euskalduna
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE XVI.

Jangoikoaren Legeko
bostgarren mandamentuaren gañean

 

Non occides.

 

        G. Zeren gañean izango da gaurko erakastea?

        E. Jangoikoaren Legeko bostgarren mandamentuaren gañean, zeñek dion, ez iñor iltzea.

        G. Ori da burua alperrik nekatzea, zeren gure artean ez dago batere iñor ilduenik, ez degu ere uste orrelako bekaturik egingo degula.

        E. Aditzen ematen dezu doktriña gutxi baño ez dakizula, azaletik baizik begiratzen ez diezula itz oei, ez dezu iñor illko. Agindu itz laburreko au zabaltzen da gauza askotara. Badu animak ere bere bizitza korputzak bezela, ta onek baño obea. Ala bada eragozten dira mandamentu onetan lagunari egiten zaizkan bidegabe, ta kalteak korputz ta animan. Debekatzen dira bada auzi txatar, ta bendekukoak, gorroto biotz gaiztokoak, kolpeak ematea eskubide gabe, auzka ta makillaka egitea, gaitza biotzez opa edo nai izatea, iñoren egiazko kalte edo gaitzean borondatez poza artzea; bada gauza guzi oek prestatzen dituzte bideak eriotzarako.

        G. Zenbat gisara egiten zaio kalte proximo, edo lagun urkoari?

        E. Iru gisara, itzez, gogoz ta obraz edo egite txaarren batekin.

        G. Nola itzez?

        Egozten zaizkonean maldizio edo madarikazioren batzuek, nola dan esatea, illko al aiz, egun on bat ekusiko ez al dek; deabruak eramango al au. Onen gañean itz egin degu bigarren mandamentuan. Oro bat honra edo izen ona galtzen zaionean murmurazioen bidez. Onen gañean itz egingo degu zortzigarren mandamentuaren esplikazio edo azalduran. Mingaña da kalterik geienak guzira egiten dituena. Ona zer dion Espiritu Santuak: Azotearen zanbro, eratzi, ta eritzeak dakar odola, baña mingañaren zauri ta eritasunak, ausiko ditu ezurrak. Flagelli plaga livorem facit, plaga autem linguae comminuet ossa; au da, galeraziko ditu korputz ta animako sendotasun ta indarrak. Eta beste leku batean, Bizitza ta eriotza mingañaren eskuan daude. Ezpatak baño geiago galdu ditu mingaiñ gaiztoak. Gaitzari obeto igarten dioe medikoak pulsutik baño mingañetik. Nondik igarri obeto zer dagoan gure biotzean itzetatik baño? Gezur andi asmatuak, deklarazio gaizki emanak eraman dituzte asko eriotzara, bizi bear zutenak; ta atera eriotzatik, ill bear zuteenak.

        G. Baña zer du zer ikusi gogoz lagunari gaitza nai izateak onen eriotzarekin?

        E. Eranzungo dizu San Juan Ebanjelistak itz oekin: Bere Anajeari (guziok egiten gaitu anaje edo auride) gorroto benetakoa diona, eriotzgiña da. Homicida est. Ematen dio eriotza biotzean.

        G. Zenbat modura utsegiten da obraz mandamentu onen kontra?

        E. Egiñaz, ta ez egiñaz. Egiñaz, kolpetzen, mankatzen, heritzen, ta iltzen danean. Ez egiñaz, laguntzen ezpazaio zer jan emanaz, jan ezarekin lagunak ill bear duenean. Sinon pavisti, occidisti. Mantedu ezpadituzu, ill dituzu, dio San Anbrosiok.

        G. Eta jotzea, banatzea, auzka egin edo burrukatzea alkarrekin eragotzia dago?

        E. Eskua duenak, nola diran gurasoak, ta maisuak jo dezaketez seme ta ikaslaak bear danean, ta bear dan bezela. Baña bestelako aserre joak, ta kolpeak eragozten dizkiguz Jangozioak. Mutiltxoak egiten dituzten auzka edo burrukak geienez ez dira bekatu mortalak, gaitz andirik egiteko gogorik izan ez oi dutelako, benetan aserratzen diranean ere. Baña guraso ta maisuak kastigatu bear dituzte mutil burrukariak, bada bestela irtengo dute gerora ere gaiztagilla batzuek. Txikitan artzen diran oiturak, jarraitu oi dute geienez gero ere. Ez da berdin erabaki bear andi, edo nagusien kolpetze, ta burrukeen gañean. Oen gorroto ta aserrea, beintzat ordu aietan, oi da benetako ta astuna; jartzen dira laguna mankatzeko, edo bera mankatua izateko peligro ezagutuan; baita aurrera gorrotoak irautekoan ere; ematen dute ejenplo gaiztoa, ta askotan gertatzen da bi asitzea burruka, ta gerora egitea amar edo geiagok, batzuek bataren bando, ta besteak bigarrenaren alde irten oi duteelako. Berriz makillaka aserrekoak, nork nai daki, dirala bekatu astunak, ta eriotza bideak. Ortik gero kerellak, gastuak, etxeak galtzeak, seniden arteko naigabeak, ta zenbat beste ondoren txaar? Badituzu mutil ta gizon ez gutxi, biotzez beti daudenak prest iñork biderik ematen badie, burrukatzeko ta makillari eskuak egozteko. Nik pakean largako diot, esan oi dute, baña ez diot nik oñik atzeratuko tentatzen banau iñork. Zer esango lukee, nigatik iges egingo banu aupadatu, edo desapiatu ezkero? Koldar, billau, biotzgabe beldurti bat naizala, gorua erabiltzeko obea, gizartean agertzeko baño. Baña nongo eskolan ikasi dute doktriña au? Jesu Kristorenean, edo Luziferrenean? Infernukoak dira dabiltzanak beti alkarri gaizki egiten edo alkarren gorrotoan. Betiko bekatu mortalean daude Aita Santu Erromakoak ere absolbitu ezin dezakezala alako biotzeko prestamentuan daudenak, gaitz egiteko gaitz egiten dionari, banatzeko banatu nai duena, ta gaizto batzuek esan ez deken koldar, billau bat dala, aldegin nai ez dutenak tentatzen dituztenean. Burla egingo didate oña atzeratzen badet. Nork ordea? Anima gabeko gizaseme gaiztoak, ta ez gizon zenzun oneko, ta kristautasuna zer dan dakitenak. Galduko det nere izen ona. Zein da izen ona? Besteak baño makillakari sendoagoa zerala? Honra ederra egiaz gizon ordi ta ardanzalen arterako. Jesu Kristok dio: ematen badigute masallako bat, prestatzeko beste aldea bigarrena artzeko, barkatzeko gaizki egiten digunari. Zuk berriz beste doktriñarik daukazu; etzera beraz bere eskolakoa, ta bai deabruarena. Azken ona izango dezu. Zenbat makillakari daude Infenuan, aserrean bertan illda? Eta honra andia atera zuten munduan alakoak eriotza gaiztoarekin? Eta nolako tormentuak izango dituzte leku gogor artan? Nondik bekatu egin duen, andik tormentatua izango da, dio Espiritu Santuak.

        Eta zer esan desapioaren gañean? Au dala bekatu oraindik andiagoa.

        G. Zer da baña desapioa?

        E. Da bi edo geiagoren arteko alkar-artze, edo ituntzea irteteko onelako lekura ta ordu erabakian probatzeko indarrak, edo ezpata, edo suarma, edo makillakin bizitza galtzeko peligroaz.

        Onelakoak gelditzen dira deskomulgaturik asitzen badira peleatzen, gero nola bait aldegin bazuten ere. Eta iltzen danak desapio alakoan, ezin izango du Eliz lurrik, ta bai mando luurra nonai. Ala daduka erabakita Eliza Ama Santak. Ez die balioko ez onra galtzearen estalkiak, ez beste eman oi dituzten esesioak. Kristoren doktriñaren kontrakoa, da deabruarena.

        G. Ondo egiña da gurasoak berekin oe batean eratzotzea aur txikia?

        E. Ez; non ta aurra ustekabean itozeko peligru guziak kontuz kentzen ez diran; bada arreta orren faltaz asko itoak gelditu izan dira, edo mantapean arnasa artu ezinik, edo lotan dagoan gurasoak jiraren batean azpian artuta. Geiegi fiatzean dago arriskua.

        G. Baña oraindik jaio ez dan, ta amaren sabelean dagoan aurra, edo aursaia, galtzea bekatu da?

        E. Noiz nola; amaren naiezaz, ustekabe, edo naturalezaren argaltasunez bada, ez; baña bestela bai, ta bekatu txit andia.

        Bi modutan egiten da bekatu gauza onetan; bata nagitasunez, edo arreta gabeaz, bestea egiten danean zerbait berariaz, galtzeko sorturik dagoan aurra.

        Utsegiten dan lenengo aldetik, jartzen danean gurasoa sabelean duen aurra galtzeko peligro ezagutu, edo andian.

        Oen artekoak dira karga astunegiak, ta bear gogorregiak egin ta darabiltzanak. Badakit andra nekazari ta bear korputzekoetara oituak, ezin egongo dirala ezer egin gabe; ordea denpora guziak ez dira berdiñak, korputza asko mankatzen bada karga astunekin, edo bear gogorrekin, aurra galtzeko peligroa daukate. Ala bada soroak laiatzea, lisiba edo gobada jotzea, batezere neguan ibaiurean, ta karga asko, bear gogorrak dira. Bide euritsu ta labañetan, aldatsgora-beeretan karga astuna badaramate, jartzen dira peligro andian aurra galtzeeko. Mezarik enzuteko obligaziorik ezpadute bide gaizto ta labañetan elizara jetsi bear duten baserritar, edo mendi-etxeetakoak labandu, erori, ta kolperen batekin mankatu ta aurra galtzeeko peligroa daukatenean, zenbat gutxiago ebilli bear dute bide alakoetan karga astunekin? Denpora luzeko laiatzeak gizonik sendoena ere mankatzen du. Begiratu bear zaio bakotxaren sendotasunari, ta aurdun dagoanaren estadu aurreratu edo atzetuari, ta nola konzienzia argia dan, ez egin ezer aurraren kaltean. Berriz ikaratzeko da askoren danza naia; dabiltza bat baño geiago sabel andiekin danza naasietan, kolperen batekin aurra galtzeko irrisku andian.

        Gertatzen da noiz edo berriz etortzea aurdun dauden emakumeai egun debekatuetan aragi gauzaren bat jateko gurari, edo nai estu burutik kendu ezina. Eta nola bere gogo bizi arekin irtengo ezpalute, galdu litekean aurra, onelako aldietan ta beldur esana dagoanean, jan lezakete aragia bekaturik egin gabe, gogo estu ura kendutzeko bestean. Orra nola elizak berak ere libratzen dituen bere agindutik aurra galtzeko peligroetan. Ah gurasoak! Eta baziñakite zer darabiltzuten sabelean! Anima bat, Jangoikoak bere irudira, ta an bertan korputztxoari eraantsia, ta Jesu Kristok bere odolarekin erosia. Santa Brijidaren Ama arkitu zan bein itxasoan itotzeko irrisku andian, ta itoko ere zan, Jangoikoak, amak sabelean zedukan aurtxoa gatik, gorde ezpalu, Aingeru batek gero adirazo zion bezala.

        Badira berriz guraso, dragoiak baño gogorragoak galtzen dituztenak sortu diran aurrak berak dakizten asmoekin, ta beintzat bai egin galtzeko asmoak. Onrari begiratu nairik, edozein gauza egiten dute; batzuek konsejua emanda, besteak nola egiten dan erakatsita, besteak eginda. Anima gabe balitza ere aursaia, litzake bekatu andia galtzea, edo galtzeko bideak egitea. Baña guziz andiagoa animaturik daudenetan. Eta anima, askoren iritzian, irasten zaio sortutako lenengo egunetan, ta dan bezela dala denpora luze gabe. O ama otsoak! O konsejari gaiztoak! Ekusiko dezute egunen batean, nola bateo santua ta zerua galerazi diozuten aurtxoak deadar egingo duen zuen kontra. Pekatu onetan erorten diran emakumeak, jesten dira geienez infernura, konfesatzera bere bekatu itsusi, emen konfesatu etzutena lotsaz.

        Berriz mediko edo osagille guziak dendatu bear dira gaixoak ill ez ditezen alegiña egitera, ta irabazirik ez dutelako, gaixoak diralako ezer gabeak, oek iltzen badira, berak bisitatu ta osabideak eman ezaz, oen eriotza beren anima gañean izango dute. Aberatsentzat geiegiaz bisitak, pobreentzat bearrak ez, zer esango dioe Jesu Kristok? Gaixorik egondu nintzan, ta ez ninduzuen bisitatu. Pobreak gaixorik daudenean dago gaixorik Jesu Kristo, ta ez aberatsak daudenean. Cuandio fecistis uni ex his fratribus meis minimis, mihi fecistis. Aberatsak emen pagatzen dute munduko diruekin, Kristok gero pobreak gatik.

        G. Baña bekatu ote da bakoitxak bere burua iltzea?

        E. Bai, ta beste bat iltzea baño ere geiago, edo andiagoa ta da bekatu barkatzen ez dana, zeren lekurik gelditzen ez dan penitenzia egiteko ill ezkero. Ez gera gere bizitzaren jabeak. Eliza Santak eragozten du beren buruai eriotza eman dienak ezaueraz, ematea obi edo eleiz luurra, ta orazio egitea alakoak gatik, ill diralako kondenazioko bidean. Ori egin zuen Judasek, ta badakigu infernuan dagoana. Ekusiko dituzu emakume bat baño geiago ain aserrakor ta sutsuak, non da esaten duten, itoko det burua, urkatuko naiz, pakea emango diot nere buruari, ta Jangoikoa tentatzen dabiltzanak birao andiak beren buruai egotzirik.

        G. Eta inori gaitza nai izatea, edo bakoitzak bere buruari, bekatu da?

        E. Benetako edo alde guzietatik gaitza ba da, bai; ez bestela. Adi nazazute. Batek bere buruari eriotza opa izatea bide onez, ta arrazoi garbiz bekatu ez da; lenen, mundu onetako presondegitik irten ta Jangoikoaren arpegia ekusteko garrez. Ala zion San Pablok: Nork atera nenzakean korputz illkor onetatik? Nai nuke desegingo balitzaket nere korputza Kristorekin egoteko. Onelakoan eriota gaitza ez da, ta bai zerura joateko bidea. Bigarren, nai izan dezakegu eriotza bekatuko erorbide edo okasioetatik irtetzearren, zeren au dan naiago izatea eriotza Jangoikoaren ofensa baño. Ala da eskari ona esatea, O nere Jesus ona! Betor nigana orain eriotza zu gero ofendituko bazaitut. Eta Kristau guziak iduki bear dute deseo edo naikunde onelakoa. Irugarren, ez da ere bekatu nai izatea eriotza irtetearren mundu onetako miseria, edo naigabeetatik, oek eragozten digutenean animako salbazioa, edo Jangoikoaren amorez, edo zeloz. Onela Elias Profeta santua igesi zijoala erregiña gaizto baten persekuzioetatik, egondu zan eriotzari deiez, zekusalako Jangoikoa ain ofenditua.

        Ala ere munduko naigabeen artean, nola gutxik duten Elias, Santa Theresa, Santa Maria Magdalena Parisko, ta santu santeen espiritu amore garbiz betea obe da ixiltxorik eramatea naigabeak, ta esatea, ez ill, padezitu bai, zeren naigabe guziak zuzentzen baditugu bear bezela, ta igaro Kristoren amorez, ekarriko dizkiguez on asko animara; emen arkituko degu Garbitegi edo Purgatorioa, ta ez degu bota bear Kristok ezarri nai digun gurutzea.

        G. Noiz izango da bekatu bakoitzak bere buruari eriotza opa edo nai izatea?

        E. Ernegazioz, irrituz, ta pazienziaren faltaz danean. Au da bere buruaren gorroto gaizto Jangoikoak debekatzen duena. Bagiñaki zer dagoan beste munduan nola santu batzuek ere ikaratzen diran eriotzaren ondorenaz, gordeko giñake eriotza nai izateaz erneguz, ta ezer igaro nai ezaz. Egia da zaar triste asko nekez inguraturik daudenak, arpegi gaiztoekin etxean begiratuak diranak; oean min luze ta portitzekin daudenak naiago izatea eriotza, igaro baño alako naigabeak, ta eskatzea Jangoikoari eraman ditzala mundu onetatik, ez dutela bekatu andirik egiten geienez; baña obe da eskatzea Jangoikoari eroapen edo pazienzia oso bat, ta gure borondatea lotzea Jangoikoarenarekin zeñek ez digun bialduko bere graziarekin eraman ezin dezakegun naigabe ta gurutzerik. Nai du gaitzak bialtzean, balia gaitezen berekin animak mundu onetan garbitzeko ta geitzeko bekatuaren damua. Purgatorioko ordu erdi batean geiago daramate ango animak, emen urte askotako gaitz luze ta gogorrekin baño. Au sinisten badegu, ez gera eriotzari deika egongo padezitu nai ezaz.

        G. Eta iñoiz ill lezake gizon batak bestea bekaturik egin gabe?

        E. Bai; ta au gertatzen da justiziako agintari orretako Jangoikoak emanda eskua duteenakin. Ezpatarekin bestea iltzen duenak, ezpatarekin berak ere ill bear du. Esan nai du Jangoikoak, kendu bear zaiola bizitza justiziaren bidez, lagunari bizitza kendu dionari? Eta gu poztutzen bagera gaiztagiñak deserritzen, karzelatzen, ta urkatzen dituztenean, ez degu bekaturik egingo justiziaren amorez bada, ta ez gere gorrotoz.

        G. Badakigu, Jauna, bekatu ez dala illerazitzea Justiziakoak eriotzgin ta beste gaiztagiñak; baña ill dezakegu geu ill nai gaituena?

        E. Noiz nola: bekatu ez da izango alakoan iltzea gordetzen badira Santo Thomas Aingeru lurrekoak bere jakituria andiarekin eskatzen dituen letra edo kondizioak. Oek dira, ez bear bearra baño egitea; iges egin al dezagunean, edo dei egin gordeko gaituztenei, iges egin bear da, edo dei egin. Banatuarekin burua libra al badezakegu, ez da ill bear; ta beste biderik ezpada gere bizitza gordetzeko eriotza ematera datorrenari eriotza emanda baño, ez da bekatu izango; baña egin bear da ezin bestez, nora ezean, biotzeko gorroto gabe, nola oña ebakitzen largatzen duten batzuek naigabez, bizitza gordetzea gatik. Lege guziak alkartzen dira onetan. Jesu Kristok eragotzi baligu eriotza ematea alako denporetan, lapur ta gizon gaizto askok artuko zuten bidea eriotzak egiteko nai duten guzia gabaz etxeetan sartu, ostu ta iltzeko. Obeago izango litzake, egia da, grazian dagoalako uste arrazoizkoan ematea bere bizitza bestea illda infernura ez didin. Baña ez dago onenbesterako obligaziorik. Gabaz etxean lapurra sartutzen bada, ta oni ematen bazaio eriotza, etzaio eriotza au egotziko egin duenari; baña bai egunez sartu bazan. Au zan anziñako legean Jangoikoak eman zuen legea. Gabaz burua gordetzea gaitz da, iges egitea, edo eskatzea laguntasuna burua gordetzeko, ez da erraz, baña bai egunez. Esan nai du legeak, bekatu dala eriotza ematea libratu al bagaitez nola bait, baña ez dala bekatu estu estuan, ta ezin bestez bizitza gordetzea gatik iltzen badegu eriotza eman nai diguna.

        G. Baña baratzan sartutzen badira lapurrak, edo zerbait ostu nai badigute etxean, edo eskuen artetik, bekatu izango da alako lapur zitalak iltzea?

        E. Bai, bai, ta Elizak debekaturik dauka erakustea ez dala bekatu diru gutxi batzuek ostu nai dizkigelako, lapurra iltzea. Gizon baten bizitzak geiegi balio du, ondasun labur batzuek gatik eriotza korputzeko ta animakoa emateko. Gorputz estalkia, edo alkandora indarrez, edo auziz kendu nai digunari, eman kapa ere, dio Jesu Kristok. Eta San Pablok, zergatik igaro ez, ematen dizkiguen bidegabeak? Quare non magis injuriam, accipitis? Ez det uste zuen artean iñork laguna il duela. Bidegabeko eriotza egiten duenaren kontra deadar egiten du il danaren odolak Kainen kontra egiten zuen bezela Abelenak. Egun gozo ta paketsu bat izango ez du lurrean. Beti kezkatu du illaren gogorazioak. Zoratuta bezela ebilli oi dira eriotzgiñak, ta nola eztakitela ere sartu oi dira justiziaren eskuetan. Baña asko dira biotzeko eriotzgiñak, itzez ta gogoz eriotza lagunari eskintzen dienak. Ai bagenuka alkarren maitetasun ta ongi naia! Ai bagiña humillak! ta zein zorionekoak izango lirakean gizonak lurraren gañean, ta gero ere! Ai sarturik bagenuka Jesu Kristoren erakaste ederra, ta nola beingo batean desegingo giñituzke ez da baida guziak! Ikasi zazute nigandik, dio, humill, otzan ta errukiorrak izaten, ta onela arkituko dezute animako pakea. Aserratzen ez danak bidegabeak artuta ere, edo aserrea itotzen dutenak ta agertu gero lagunari arpegi ona, arkituko due aserreari leku ematen ez dienak arkitzen duten pakea. Esango dizuet bada Kristorekin, pakea, pakea zuekin. Ala izan didilla.

 

aurrekoa hurrengoa