www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau Erakasle Euskalduna
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE IV.

Nola ausitzen dan Jangoikoaren legeko
mandamentu au superstizioko gauzakin

 

        G. Zer erakatsi bear degu gaurko doktriñan?

        E. Nola urratzen dan Jangoikoaren adorazioko Legea superstizioko bekatuarekin.

        G. Zertan dago bekatu au?

        E. Ematean Jangoikoari bidegabeko onraren bat, ta onekin urratzen da bere Legeko lenengo mandamentua. Onra bidegabeko au da Jangoikoaren desonra andia. Ona zein ederki galdetu ta eranzuten duen Aita Astetek bere Doktriñako libru txiki, baña urrezkoan. Nork geiago utsegiten du mandamentu onen kontra? Sinisten duenak sorginkeria, aztuen berri-emate, ames bidegabeko, ta onelako gauza txatarretan.

        G. Zer? Bekatu da sinistea sorkinkerietan?

        E. Gauza bat da sinistea dirala sorgiñak, ta beste bat sinistea sorginkeriai. Ez da pekatu sinistea dirala sorgiñak; baña baliatzea bat sorginkeriakin edo deabruaren bidez datozen gauzakin, da ematea Infernuko gaizkiñari onra bat, ta ukatzea Jangoikoari. Sorginkeria izenez aditzen dira gauza eragabeko asko gero banaan aitatuko diranak.

        G. Zer aditzen da ames bidegabe sinisterik eman bear etzaien izenez?

        E. Amesak dira batzuek onak, edo Aingeru onagandik datozenak, beste batzuek Aingeru gaizto, edo deabruaren aldetikoak, ta beste batzuek gure imajinazio erotik, non egiten diran begitazio modu gabeko asko. Orain bada siniste ematea amesai, arrazoi onakin uste danean datozela Jangoikoa gandik, ez da bekatu, ta bai ondo egiña. Eskritura Santeetan argitzen dira ames Jangoikozko, ta Aingeru onagandik datozenen ejenplo miragarri asko. Sinistea eman zion San Josek amesetan agertu zitzaion Aingeruari, ta iges egin zuen Ijitura Herodesen atzaparretatik gordetzeko Jesustxoa. Sinistea eman zion Jose Jakoben Semeak, egin zuen ames bide onekoari, zeña egiaztu zan gero igo zuenean Ijituan Faraonen urrengo Gizon izatera. Sinistea eman zien Jose onek Faraon beraren, ta karzelako biren ames onai ta ames guziak esplikatu edo adirazo zituen zeruko argiarekin. Onela ziran Daniel Profeta Santuak gizon itxura, ta arbola andi baten ames esplikatu zituenak.

        Jangoikoaren aldetiko amesak, ez dira alperrak edo utserakoak; beti dira onerako egiñak; ez dira bereala aztutzen, ta irasten dira gogoan begiekin esnaturik gaudenean ekusten ditugunak bezela, edo geiago. Jangoikoak modu askotan itz egiten die gizonai, baña beti onerako. Zenbat bekatariri iruditu zaie arkitzen dirala eriotzako esturasunean, Jangoikoaren juizioan, irteten dutela ames onelakoetatik beldur santuz beterik, ta konbertitu dira beste modu askotako abisuai gogortu ziranak? Pensatzea batek ta sinistea alako ames bizi, sendo ta on izatera garamezanak datozela nola edo ala Jangoikoa gandik, ez da bekatu, ta jarraitu bear diogu beti mobimentu santuari. Konzienzia gaiztoak esnaa bat dagoanean ere baditu arantzak, beldurrak, bakerik eza, ta ikarak, ta lotan ere izan ditezke alako ames beldurgarriak. Baña zenbat alditan alako kezka ta ikarak datozkigu Aingeru ona gandik, zeñek ez duen inoiz lorik egiten gu lo gaudenean ere?

        Beste ames batzuek dira deabruaren aldetikoak. Argatik da gauza ona ur bedeikatua artzea, oera ezartea lotara goazenean, ta eskatzea Jangoikoari gorde gaitzala ames gaizto, ta gaueko ekusmen txaarretatik. Ona Eliza Ama Santak artarako erakasten digun orazioa: Iges dezela urruti amesak, gauetako ikuste edo irudi txaarrak; O Jauna, lotu ezazu gure animako etsaia korputzak zikindu ez ditezen. Procul recedant somnia. Beraz Elizak sinisten du gure animako etsaiak persegitzen gaituela ames gaiztoakin. Egia da, amesetan igarotzen diran kontu loi ta zatarrak ez dirala bekatuak, iratzartu, arrazoia argitu, ta borondateaz lekurik ematen ezpada. Baña da tentazio gaizto ta beldurgarria ta zeñean erorten diran bestela erorten diran asko. Kristau nasai, ta bekatuaren beldurrik ez dutenak, ames ondoan gozatu oi dira ezauera osoarekin beintzat bai asko. Ez ala bekatuari gorroto dienak. Onelakoak zaitzen ditu gauaz Aingeru onak, gordetzen ditu ames ondoan lekurik eman ez degioen, ta irteten dute kalte gabe, ta merezimentu andiarekin. Badira berriz (au esan nai det bidez) ames gaiztoetarako bideak ematen dituztenak. Esan oi da, txakur gosea ogi ames. Daramate eguna bizitza lasai ta aragi gosean, ematen diela bidea pensamentu loi askori, esaten dituztela itzketa zatarrak, egin akzio lotsagarriak, jira ta bira bekatu loien inguruan dabiltzala. Oek, zer ames egin bear dute beti gogoan darabiltena baño! Zenbat onelako, deseatzen dutenak leenaz ames itxusiak idukitzea, lotan ere aspertzen ez dirala bekatu loiz, zeren dan lujuria gelditzen ez dan bekatua, dionez San Pedrok, kate sendo beti bezela luzatzen dana? Incessabilis delicti. II. Petr. 2.14.

        Irugarren amesak, dira gure naturaleza, edo imajiñazio moldagaitz ta aldakorrean sortutzen diranak; dira begitazio geienez sustrai gabeak. Zenbat gauza ekusi ta enzuten ez dira amesetan? Uste du batek diru pilloak biltzen ebilli dala, aberats dagoala, ta iratzartuta arkitzen da esku utsean oera joan zanean bezala. Beste bati deritza, zezen batek jarraitzen diola, arinik ezin duela, galdua dala aberetzaz begitandu aren adarretan, ta ikara andi batekin esnatzen da, ta arkitzen du burua oe biguñean. Onela egiten dira milla ames ero ondo gabeak. Ala bada ames on Jangoikoarenak diralako ezaugarri edo señale argiak dituztenak, ez dira despreziatu bear. Baña onelakoak gutxi dira. Deabruaren aldetik datozenai, ez diegu lekurik, ez sinisterik eman bear.

        G. Zer esan nai du baña ez sinisterik emateak?

        E. Eztegula zai bezela egon bear zer ames egingo degun, igarteko zer gertatuko zaigun, edo dan gauzaren baten. Errazak diranak edozein ames zaitzen jartzen dira peligroan Jangoikoarentzat artzeeko deabruarenak, ta gure begitazio eroak profezia egiazkotzat. Ona zer dion Espiritu Santuak: Askori utseragin die amesak, ta oetan konfianza ipintzen zutenak erori ziran. Ez diezu etorkizunai igarri bear amesetatik. Eztu iñork zuen artean izan bear ames zai gauzai igarteko; zerren gorroto dien Jangoikoak onelako gauzai. Kristau gutxi dira onetan uts egiten duteenak, baña bai mandamentu onetan beste modu askotan.

        G. Zer esan bear da asmatzen dutenen gañean urlia defuntu edo defuntaren animak irten diela?

        E. Asmatzen badute, da bekatu mortala, zerren ezarten dioen Jangoikoari palso testimonio andi bat, edo gauza pisutsuan. Asmatzea gezurrez beste munduko errebelazio, agermen, edo ekusmenak, da desonratzea Jangoikoa onra bidegabeko bat eman naiaz. Nork sinistu berriz anbeste erakeria, nola zabaltzen dituzten batzuek beste mundutik agertu zaitela esan oi dituzten animen gañean! Guziak dute soñu bat: Agertu zat Urlia anima; esan dit Purgatorioan dagoala, egin zuela bizi zan artean promes bat joateko, edo Lezora, edo Aranzazura, edo Urkiolara, edo beste ermitaren batera; zor dituela onenbat meza, ta aiek atera ta promesak kunplitu artean ezin irtengo duela Purgatoriotik. Asmatzen dituzte batzuek alditxaar beldurretik jaioak; biltzen dira defuntuaren senideak; diaz (sic) guziak promesa kunplitzera enbustera berarekin; ta gero onek esaten die elizan bertan, edo ur bedeikatu onziaren ondoan ekusi duela berriz, eman diozkala eskerrak egin dion mesedea gatik, ta igo duela animak Purgatoriotik irtenda Zerura uso eder baten itxuran. O anima zorionekoa! diote gero. Nork lukean alako ditxa! Aita Santu Erromakoak kanonizatu edo santutzat eman balu ere, ez litzake izango poz geiago aideen artean, nola dauden berritxu, edo gezurti baten asmazioak sinistuta. Eta bear bada, dio Aita Kalataiud (sic) Misionista enzunak, difuntu ura izango zan bizitzan lasai ta kristau txaar bat, ta Deabruak sinistu erazo nai die, erraz salbatzen dala, anima agertua ere izan zala lujuriosoa, ordia, edo bizitza nasaikoa; guziaz ere salbatu zala Purgatorioan denpora zati bat igarota. Egia da, bein baño geiagotan agertu dirala animaren batzuek sokorru edo orazio eske; baña ez dira agertuko edozein berritxuri. Santu ta Santa onelako agermenak izan dituztenak dira ixillak, errietan zabalten ez dituztenak alako gauzak; ta agermen oek dauzkee señale obeago batzuek. Ala bada, geien geienak dira, edo begitazio utsak, edo gezurrez asmatuak, edo deabruak emanak animako kalteak ateratzeko.

        G. Nork geiago uts egiten du Mandamentu onetan?

        E. Asmatzen duteenak gaizkinduak daudela. Badakit Ebanjelio Santuan arkitzen dirala ejenplo asko, ta nola Kristok ateratzen zituen demonio edo Infernuko gaizkiñak askoren korputzetatik, ta eman ziela bere Dizipuluai gaizkiñak ateratzeko grazia edo eskubidea. Eliza Ama Santak ere ezagutzen duela bere ministroetan podere edo eskubide au konjuruen bidez, ta erakurtzen dala Santu askoren bizitzetan, nola ateratzen zituzten gaizkiñak korputzetatik. Izan dira bada egiaz gaizkinduak izango ere dira aurrerakoan. Baña bai gezurrez dabiltzan asko ere. Anziña Deabrua zan mundu onetako nagusi bezela; Kristok kendu zion bere nausitasun au Princeps huius mundi ejicietur, foras, ta ez du Satanasek anziña zuen eskubiderik. Gauza bat da benetan gaizkindua egotea korputzaren jaube bezela eginik, ta au gutxi gutxitan gertatzen da gaurko egunean; ta beste bat inguruan bezela ibiltea deabrua gaizki egiteko guri. Santurik andienak, birtute andira Jangoikoak eraman nai dituenak, dira geien persegituak. Job Santuari kalte andiak egin ziozkan deabruak ondasunetan ta korputzean gait andiakin. Orain ere izango dira gaitzen batzuek bere gorrotoz datozenak, ta gauza ondo egiña da sendatzeko Ebanjelio Santuak erakurtzea, ur bedeikatua oera ezartea; baña konjuru osoak egin bear ez dira Obispo Jaunaren agindu gabe, zeñek ezaguerazi bear ditu, zein diran egiaz gaizkinduak. Bestela gezurrekin sartuko dituzte engaño asko, ta egingo dira konjuroak bear ez dirala. Konjuratzalle asko dagoan errian izango dira gaizkindu asko. Asmatzea batek gaizkiñak dauzkala, deadarrak egitea eleizan sartzean, ta onelako beste asmoakin jendeak engañatzea, da bekatu txit andia. Onetan ta sorgiñetan egon oi dira asko gezur. Jende adin laburrekoak bereala sinisten dute bata edo bestea sorgiña dala gaizkiñakin dagoala. Sorgiñen izenez aditzen bada gizon edo emakume deabruaren bidez gaitzak egin dituztenak, edo enkantatzalleak, izan dira munduan onelakoak. Faraonek bazituen Ijituan onelako enkantatzalleak, mirari irudiak egiten zituztenak, nola zan zigorrai suge bizien itxura eman, ta urari odolarena. Saul Erregea ere baliatu zan emakume etxizera batekin biztu erazitzeko Samuel Profeta Santua, ez egiaz Sorgiñak, edo Etxizerak dutelako illak piztutzeko bertuterik, baña bai okasio artan Jangoikoak piztu zuelako Samuel, zein biurtu zan laster iltzera Saul erregeri Zeruko kastigua adierazo ondoan. Len Deabruak zedukan munduan orain baño eskubide geiago, argatik ziran etxizeru edo sorgin asko. Baña orain badaude batzuek, dira guziz gutxi ta ala ez da sinistu bear urlia atso dala sorgiña, itxura txarrekoa, edo ez negatua dalako. Umetxoak gaisotzen diranean, zenbat dira sorgintzatik gaixotu dala uste duteenak? Eztaude gaitz mota asko? Zertako da bada sorgiñai kulpa egoztea? Aurtxoak Jangoikoaren grazian egonik Aingeruak ere gogozago gordetzen dituzte andi gaizki bizi diranak baño. Urlia emakume sartu zan nere etxean ain egunetan, begiratu zion kontu andiarekin nere aurtxoari, zeña zegoan gizen, mamintsu ta txit ederra. Andik laster gaixotu zitzatan, asi zan argaltzen, lorik egin ezin du, ta guzia galduaz dijoa, ta ala begizko egin zion. Oro bat esan oi dute ganadu gizenen bat argaltzen ta gaixotzen bada; guzia da begizkoari ezartea, ta gaiztoago dana esatea izenez, urlia emakume izango dala. Onela ezarten dira gezur astunak. Ah Kristauak! Ez orren erraz sinistu begizko kontuak. Edo guziak gezurrak dira edo egia bat nekez arkituko da milla gezurren artean. Adanen bekatuak ekarri ditu gaitz asko, ez bakarrik bere ondorengoetara, baita ere ganaduetara. Ez det orregatik esan nai, aurtxoai ipintzea kutunak. Ebanjelio Santu eskribituarekin, dala gaizki egiña; sorgin ta begizkodun gabe gaitz egin lezake Deabruak berez Jangoikoak lizenzia ematen dionean, ta Ebanjelio Santu eskribitua, ona da beldurtzeko gezurraren aita, baita ere bestelako gaitzak osatzeko fede bizi batekin laguntzen badiogu. Ordea ez dira larga bear munduko sendagarri edo erremedio Jangoikoak larga zituenak.

        G. Baña nolako erremedio, edo osagarriak artu bear dira?

        E. Bide zuzenekoak. Onelakoak dira, edo Jangoikoaren edo naturalezaren aldetik datozenak. Erakurtzea sazerdoteak gaixo danari Ebanjelio Santuak aplikatzea Santuen relikiak, Mezaren bat atera erazotzea Ama Birjiña edo Santuen onran, eskatu degioen gure osasuna gatik; da sendagarri zuzena, ta guziz ekusten danean naturalezako sendagarriekin ezer aurreratzen ez dala. Dira sendagarri edo erremedio zuzenak mediko edo barberak ematen dituztenak; zerren belar, ta beste gauzaren batzuetan larga zuen Jangoikoak gaitzak sendatzeko bertutea. Baña badira bide txaarreko erremedio edo sendagarriak ere, ta dira Jangoikoaren edo naturalezaren aldeti ez datozenak. Onelakoak dira bedeinkazio bidegabekoen bidez egiten diranak. Gizon edo emakume dirua atera nai dutenen batzuek dira ikasten dituztenak orazio modu Jangoikoak jakin nolakoak; siniserazitzen dioe sendatuko dituztela; egiten dituzte kurutzearen señaleak miña dagoan tokian; badira zapi edo pañueloak ere bedeikatzen dakiztenak, ta oek ipiñi gero gaitza edo miña dagoan lekuan. Eta nork eman dioe eskubidea Eliz-gizonak izan gabe gauzak bedeikatzeko? Eliz gizonak ere egin ezin ditzakez bedeikazio zuzen ta ontzat emanak baño. Ezkutuko orazio gaixoak sendatzeko esan oi dituztenak gizon ta emakume artara ematen diranak, ez dakigu nolakoak diran. Onak balira ere eman erazitzen dute konfianza bidegabea. Ala bada larga alako sendatu naiai. Orazioa nai bada sendatzeko, izan dedilla zuzena ta jakiña; bakoitzak berak egin dezake; erregutu ere bai kristau onai eska degioen Jangoikoari osasuna iristeko, ta artu gizon aituak agintzen dituzten erremedio edo sendagarriak. Nolakoak oi dira gizon ta emakume bedeinkazioakin sendatu nairik dabiltzanak? Diru zaleak, ta bear bada ardanzale eta alper batzuek. Oei emango die Jangoikoak grazia guzia, ta beste kristau birtutetsuai ez? Justiziak artu bear luke kontua eragozteko onelako osasunemallak, edo galtzallak egiten dituzten kalteak.

        Deabrua da Jangoikoaren tximoa bezela dio San Gregoriok. Simius divinitatis, artzen du eskua agirian ezpada ere, bai ezkutuan edo albokerara. Asmatu erazi ditu bedeikazio ez onak bedeikazio santu ta Elizakoak desegiteko. Asko kristauk eraspen edo konfianza geiago dute bedeinkatzalle txaarren osasun ematean, Elizako bedinkazio ta Jangoikoak larga dituen erremedioetan baño. Gaixo dagoanak, osasuna nai du, esan oi dute. Ondo dago, baña billa beza bide onetik. Osasuna gero arkituko ez dute, ta galdu bai dute anima. Nik ezagutu ditut bat baño geiago orrelako bedeinkatzalle bide txaarrekoak, superstizio gauzak egiten zituztenak. Ordea gaixoak gelditzen ziran gaixo, ta ill ere bai beren erremedio txaarrekin. Izan diteke bat edo beste sendatzen duena noiz bait deabruak lagunduta; baña geien geienak dira gezurti batzuek milla eskintza ta itz labañekin jendeak engañatzen dabiltzanak. Gizonak ill bear du; artu ditugunean bide garbi ta zuzenak sendatzeko, sendatzen ezpagera, dei egiten badigu Jangoikoak beragana, zergatik enzun ez bere deia? Zertarako gaizki esatea medikuen kontra, zeintzuek egin alak eginda ere ezingo gaituzten libratu erioko gaitzetik? Gaisotzen diranean asko, guzia da ona ta ara promesa, erremedio edo sendakarriak billatzea zuzen edo oker, ta gutxi gutxi dira ezin bestez baño animarekin kontua artu oi dutenak. Gaitz guziak datozkigu bekatu, edo jatorrizkotik, edo bakoitzak egin dituenetik sendatu zuen bein Kristok inork sendatu ezin zuen eri edo gaixo bat, eta zer konseju eman zion gero? Ez geiago bekaturik egin, esan zion gauza gaiztoagoren bat gertatu ez dakizun. Au zan esatea bezela: Zure gaitza bekatutik sortua da. Orain sendatu zaitut; baña berriz bekaturik egiten badezu, ez dizu ala irtengo. Bai kristauak, bai; bekatuak dira gaitz askoren ekarle ta iturburuak. Sendatu nai duenak garbitu konzienzia konfesio ondo egiñarekin; artu aurrera bizitza zuzen bat eramateko gogo sendoa. Errazago etorriko da Jangoikoa osasuna ematera, ekusten badu serbituko dezula bera osasunean. Baña badakus frutu gaiztoak emango dituzula, ebakiko du arbola txaar ta kaltegarria. Bai, dio Espiritu Santuak, gaiztoen urteak laburtuko dira; egun erdietara elduko ez dira. Au askotan gertatzen da. Onak ere iltzen dira gazterik, baña eriotza onelakoa da salbazioko prenda ederra.

        G. Nola utsegiten da berriz ta berriz adorazio santuaren kontra?

        E. Billatzen diranean igarla palso, edo euskeraz izentatzen diran bezela, aztuak edo aztiak jakiteko beren bidez bestela jakin ezin diran gauza ezkutukoak. Badira bai jende eroai sinistu erazi oi dien emakume, edo gizonak, igarten dakitela non galdu dan onelako edo alako gauza, nork ostu duen. Galtzen bazaie zaldi, idi edo beste ganaduren bat, dijoaz konsultatzera aztia, edo igarle txaarrarekin. Onek eranzuten dioe, agertuko dala onelako edo alako egunean, jaten dagoala belarra ordu artan, ta milla erausirekin, konsulta egiña ondo pagatuta, biurtzen dira etxera. Noiz edo berriz agertzen bada ganadua, aztia gabe ere gertatu oi dan bezela, alabatzen dute aztia Jangoikoaren jakituriaz beterik balego bezela. Au da bekatu txit andia. Nondik jakin dezake aztia, edo igarle ark gauza ezkutukoa? Edo Jangoikoa gandik, edo Deabruagandik. Jangoikoagandik balitza, agertuko luke bere birtute andian; ta ikusi da iñoiz aztia birtutekorik? Nik iruren berriak izan ditut, ta bi, zeintzuek ziran gizonak, ziran ordi gaizto batzuek. Ta dirua eramatea Jangoikoaren doaiak gatik, bera da bekatu txit andia. Deabruaren bidez badakizki, ezin lagundu genzake bere gaiztakeria. Gezurti andiak badira, zertako sinistu? Lurreko jakituria berriz ez da dui orretako. Beraz, ez dago arrazoi zuzen ta garbirik sinistea emateko, ez galdetzeko ezkutuko gauzeen berria alako igarle edo aaztia txaarrai. Divinant mendacia. Bai, gezurrak asmatzen dituzte, diru billa dabiltza nekazari gaixoen ziskutik, ipintzen dituzte erriertak gezur andien bidez. Kristau errietan ekusten dira bada profeta falsoak, anziña idoloen adoratzallen artean bezela. O nolako bidegabea Jesu Kristoren Lege garbiari! Nola kastigatuko ez ditu Jangoikoak? Saulek arkitu zuen laster eriotza gaiztoa alako igarle edo aaztia txaarra bilatu zuenean. Zer gertatu zitzaion Okozias Erregeari? Gaixo zala billatu etzuelako osasuna bide zuzenetik, ta bai egin konsultak profeta txaarrai, adirazo zion Elias Jangoikoaren profeta garbiak, etzala jaikiko zegoen oetik, ta gaitz arekin illko zala. Zer gertatu zitzaion Manases Erregeari? Zuzendu zalako profeta txar ta gezurtietara, galdu zuen erregetzea, ta eramana izan zan kateakin loturik presondegi gogor batera. Oek ez dira ipui ta munduko jakitunen istoriatik atera diranak; dira bai fedeko gauza edo Eskritura santako gertakuntzak. Iraatsirik dago iñoiz desegingo ez diran itzakin Jangoikoaren zemaitza au; Nik galduko det anima zuzentzen dana zerbaiterako, sorgin, aaztia, edo igarla txaarretara. Animam quae declinaverit ad Magos et Ariolos interficiam. Nork ordea atera asko beren begitazio, ta iritxi eroetatik? Esan bezee nai dutena apaiz-eraileak, guk ala egin nai degu; au da askoren soñua.

        G. Zer esan berriz salutatzallen izena darabilten gizon zatar batzuen gañean? Ez dute bertuterik sendatzeko txakur amorratuaren usiki, edo jaana? Nork esan ezer oen kontra? Dute grazia berezkoa.

        E. Au da erri askotan sartuta dagoan beste utsegite kaltegarria animarako, ta kaltegarria polsarako. Ona doktrina garbi ta iñork ukatuko ez duena zenzu apur bat badu. Bada bide zuzeneko salutatze bat; ta da San Bernardoren seme edo monjeak egiten dutena. Oen orazioak alako gaitzetan dira zuzen, garbi, ta edozein kristauk billatu ditzakeanak. Berriz ez da ala bestelako salutatzalle zatarren zeremonietan, zerren geienez egin oi dituzte bide gabeko gauza ez gutxi. Nork eman die Eleiz-ez gizonai ogia bedeikatzeko eskubidea, ta ori berak dakizten zirimonia ta itzakin? Nork eskiñi die urdindu edo lizunduko ez dala berak bedeikatu duten ogia? Au da Elizako ogi bedinkatuak ez duen pribilejio bat. Nork esan die, edo nongo arrazoiz sinistu, salutatzalle txar alakoak bedinkatu duten ogia jan ezkero; gordeko dala amorratzeko gaitzetik zakur amorratuak jango balu ere? Ez nuke nik beintzat orrelako probarik egin nai. O jakin eza, eta zenbat kalte egiten dituzun nekezari gaixoetan! Nor errukituko ez da ekusteaz etxeko jendea belauniko jarri, ta debozio elizan baño andiagoarekin, ekusten salutatzallearen konjuru, ta enzuten berak dakizten erreguak! Bedinkatzen ditu giza traskil batek ganaduak, ta kristau etxekoak ere; ematen die gero alogera edo bear-saria, ta sabela janez ta ardoz beterik dijoa. Zeruko graziaz jaunzirik dagoan gizon ura begi lausotuekin zabuka Kristoren imajina bat bular agirian duela, ta polsan dirua. Oek kristau errietan? Eta justiziak lotan errietatik deserritu gabe gezurti ordi Elizako gauza santuen desonratzalleak? Negargarriago da, erriko justizia, ta bezinoak berak ajustatzea alako salutatzalleakin, emateko urteoro onenbat diru, ta salutatzeko erriko etxeak. Kendu bada errietatik onelako oitura txataarrak, ez sinistu gezurtiai, ta ibilli beti bide zuzenetik.

        Ona emen zuzenbidea igarteko noiz dan superstizioa esaten, sinisten, edo egiten dan gauza: ezpadute birtuterik, edo Jangoikoaren edo naturalezaren aldetik artzen diran bitartekoak zerbait izateko edo iristeko, dira superstizioak. Onetara ere datoz begiratze, zaitze, edo obserbazio bidegabeak: Zenbat onelako nekazari ez jakiñen artean?

        Ona batzuek, zein diran alde batetik erakeria utsak ta bestetik superstizio edo sorkinkeria utsa dutenak. Kukua kantatzen enzuten duena, ez dala illko urte artan. Zenbat iltzen dira kukuaren soñua enzuna gatik? Nondik du kuku soñuak urte artan eriotzatik gordetzeko indarra?

        Ostiralean illea orraztzen bada, loditu edo sendotzen dala. Zer du ostiralak beste egunak baño geiago?

        Begizkoa norbaitek eginda illea erori ez didin, beardala busti burua Elizan artutzen dan ur bedeikatuarekin. Ur bedeikatuari nork eman dio ille gordetzea?

        Zenbat okaran ale jaten diran San Lorenzo egunean, anbat zaldarrek irtengo diela jaleari. Au ala balitza, zenbat zaldardun munduan?

        Doneane goizean oñak garbitzen badira intzetan, ez duela urte artan sarnarik izango. Nork eman dio Doneaneko intzari bertute au?

        Baratxuri atalarekin, igorzten badira enar edo karetxak, sendatuko dirala, edo desegin, ez nola ala, baizik gero gordeaz baratxuri atal ura orma zilloan. Baratxuria izan diteke ona enorrak osatzeko; baña orma zilloan gordetzeak, zer bertute emango dio?

        Sardina jan danaren ezurra surtara botatzen bada, igarriko dala semea edo alaba jaioko dan. Salto egiten badu surtan, edo salto gabe erretzen bada, dala, diote, igarbidea. Zer du zer ekusi asmazio onek amaren sabelean dagoan seme edo alaba ezagutzeko?

        Begizkorik iñork egingo ezin diola, ikatza kolkoan darabillenari. Kolkoko ikatzak zer du zer ekusi begizkoetan? Botatzen badira bidagurutzean ollo beltzaren lumak, zenbat botatzen diran, anbat pamerial arkituko dirala. Zer ote dira pamerial oek? Berriz ollo beltzaren lumak, zer dute zer ekusi zuriarenak baño geiago pamerial asmatuak billatzeko? Zer geiago bidakurutzeak (enkruzijada) bestelako bide edo tokiak baño? Oek siñistea da sorginkeriai siñistea ematea. Guzia da gezurra, ta fedeko gauza santuen desonra utsa. Zenbat onelako? Burkoko luma edo artilleak gora ta bera erabilliaz, egiten dituzte etxurapen edo figura asko. An dabiltza batzuek begiratzen figurai, ta beste gabe begitantzen zaie sorgiñak dabiltzala, gaitzak iraasten dirala, ta galduko dala oe artan etxuten dana erretzen ezpadira figura aiek. Korputzean irteten badu zetaka, orban, edo natu beltzak, guzia da esatea sorgiñen jana dala. O Kristauak! Zertarako dira asmazio ero ta animaren kaltegarri oek ta onelakoak? Jangoikoaren Legea garbia da, ez du sustrai gabeko sinisterik; jentil ta fedegabe anziñakoak utzi zituzten jentil usaiak ez dira kendu oraindikan. Sazerdoteai ez die kausio ta jaramonik egin nai esaten dienean ez diela sinisterik eman bear bidegabeko gauzai. Jangoikoak gorroto die; Dabid Erregeak dion bezela, alako obren batzalle eragabekoai. O disti observantes vanitates supervacue. Ona Espiritu Santuak ematen digun konsejua eritzen edo gaixo geraneko; Nere Semea, zere gaitz orduan ez utzi zere buruari, eskatu bear diozu bai Jangoikoari, ta berak sendatuko zaitu. Bide bi larga ditu Jaunak, bata billatzeko osasuna zuzen Jangoikoagandik lurreko sendakarriak eltzen ez diranean garaitzeko gaitza, ta bestea berak ipiñi dituen erremedio edo sendarrietan. Onra ezazu medikoa, dio Espiritu Santuak, egin itzatzuz bere esanak; Jaungoikoak larga du gizonen ikastean, zein diran erremedio edo sendarrien bertuteak; ta ematen die Jaunak ezagutzea onratua izan didin bere mirarietan. Ezekias Erregea osatu zan Jangoikoari gogotik eskatuaz; ta Isaias Profetak iraatsi edo aplikatu zion piko aleen enplastua. Orobat eman zitzaion Tobias zarrari begietako ekusmen galdua arrai baten beazunaz. Egia da Jangoikoarekin aztu, ta eraspen edo konfianza guzia ipintzen dutenak mediko lurrekoen jakiturian, egiten diela injuria edo bidegabe ez txiki bat Jangoikoari. Gaitz iritzi zion Jangoikoak, Asa Judako erregek iduki zuen konfianza geiegiari lurreko sendagille edo medikuetan, ta zuzendu etzalako beragana eskatzeko osasuna. Medikoak utsegin dezakete milla aldetara; ta utsik egin ez dezen, orazio humill batek lagundu bear dio. Azkenean bi bide oek artu, ta badator eriotza, artu bear degu petxu zor dan au, zeren iltzeko jaio giñan. Ordea largatzea Jangoikoari ta berak ipiñi dituen sendakarriai; eta zuzentzea bide okerrekoetara, bendizio Elizak ezagutzen ez dituenetara, asmo gaiztoetara, da Deabrua sendatzalletzat artzea. Orobat larga bear dira beste gauza aitatu ditugunen gisakoak. Ona zer dion San Juan Krisostomok: Billatzen dituzte batzuek asmo gaiztoko atsa ordi edo ardanzaleak enkantuko bidez sendatzeko, ta uste dute garbituko dituztela buruak esanaz, emakume kristaua da. Anbat gaiztoago baliatzen dalako Jangoikoaren izenaz bera desononratzeko (sic) Infernuko gaizkiñak ere ezagutzen ta aitortzen zuten Jangoikoaren izena; baña Infernukoak ziran. Infernukoak nai dute ibilli didin gaizki Jangoikoaren izena, ta baliatzen dira ezkutuz bada ere, kristauekin, oek billatzen edo eman nai dutenean osasuna Jangoikoak debekatzen dituen bideetatik. Kendu bada kristau errietatik jentil usaiak, ta artu Elizak ta bere irakasle Santuen sinisbide zuzenak. Ala egiten ezpadegu, goiz edo berandu, eroriko da bere zigorrada zuzena, ta egingo da negar.

 

aurrekoa hurrengoa