www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau Erakasle Euskalduna
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE IX.

Jangoikoaren Legeko
irugarren Mandamentuaren gañean

 

Memento ut diem Sabbati sanctifices.

 

        G. Zeren gañean izango da gaurko itzgai edo doktrina santua?

        E. Irugarren Mandamentuaren gañean, zeñek dion, oroi zaite santukiro igarotzeaz atseren eguna, edo Zapatua, edo Larunbata. Memento ut diem Sabbati sanctifices. Exod. 20. 8.

        G. Zergatik agintzen da egun au gordetzea jaia bezala? Zer du Zapatu edo Larunbatak zer ekusi santifikatzeko?

        E. Aitu kontuz. Jangoikoak Mandamentuak eman zituenean, edo anziñako legean, gorde bear zan jaitzat, orain Igande, edo Domeka bezela. Zapatuaren izenak esan nai du atseren eguna, bearrik ez egitekoa, Jangoikoak egun onetan larga ziolako gauzak egiteari leenagoko sei egunetan guziak egitez bukatu zituelako. Asi zan mundua egiten Igande, edo Domeka egunean; gizona ta andrea egin zituen azkenean edo ostiralez beste gauza guziak egin ondoan. Zazpigarren egunean atseren zuen, ez arikatu, ta nekatu zalako, ta bai larga ziolako gauzak egiteari. Onela asteak zeuzkan zazpi egun; sei egunak bear egiteko gizonak, ta zazpigarrenean, zeña zan zapatu edo larunbata, atsereteko beste egunetako nekeetatik, ta igarotzeko animako bear gaian, edo Jangoikoaren onrako gauza santuetan. Jesu Kristok berak ere gorde oi zuen egun au; ta bera ill ezkero Elizak aldatu zuen jai ura Igande edo Domeekara, egun onetan piztu zalako illen artetik, nola aldatu ziran beste gauzaren batzuek. Badira beste arrazoi onak al datza au egiteko. Igande egunean jaio zan Jesu Kristo, egun onelakoan egin zioen Zirkunzisio edo odola zekarren zauritxo legeak orduan agintzen zuena, zeñen ordean onera edo bentaja andiakin degun guk Bateoko Sakramentua; Igandez izan zan bateatua Jesus bera San Juan Bautistaren eskuz Jordango ibaian; Igandez egin zuen lenbiziko miraria Ama Birjiñaren eskabidez; Igandez sartu zan Jerusalenem, non egin zioen arrera ta gera onra andikoa, mutiltxoak alabatzen zuteela beren libratzalletzat. Igandez piztu zan illen artetik len esan degun bezala; egun onetan, edo Igandez agertu zitzaien bere Diszipuluai piztu ezkero ematera pakea, ta bekatuak parkatzeko eskubidea. Igandez jetsi zitzaien Espiritu Santua Jesus beren Maisuak eskini zien bezela; ta azkenik, Igandez egingo da Juizio mundu guziarena San Agustin, ta San Hilario Irakasla andiai sinistu nai badiegu. Belarm. cap.6 del 3 Com. Ona zenbat arrazoi gatik artu duen Elizak jaitzat Igande eguna Zapatua largata.

        G. Ori ondo da; baña zergatik ezagutzen ditugu Elizan Igandekoaz ostean beste jai asko gordetzera obligatzen gaituztenak? Sei egun eman baziran bear egiteko, ta bat asteoro gordetzeko, zergatik geitu dira jaiak?

        E. Eliza Santa Espiritu Santuak zuzendu ta gidatzen duenak, Jesu Kristok eman zion eskubideagatik ipiñi ditu jai berriak onratzeko gure Salbagillearen egitada miragarrizkoak. Ipiñi ere ditu Ama Birjiña ta Santuen honran beste jai batzuek, onelako egunetan eman gaitean Jangoikoaren serbizio ta gure animen onerako diran gauzetara. Anziñako legean ere bazituzten Zapatuaz ostean beste jai batzuek, Jesu Kristok etorri zanean gorde oi zituenak. Arrazoi geiagorekin gorde bear ditugu kristauak misterio andiagoak adirazotzen dituen jaiak.

        G. Zertako da ordea jaiak gordetzea?

        E. Atseren dezaten korputzak beste egunetan bear egin ta nekatuaz artu dituzten mankazioetatik, ta lurreko bear-gintza gabe eman gaitezen osoro animako bearretara. Jangoikoak ipiñi ezpalu atseren egun au, nola iraun zezaketen beargillen korputzak? Nolako gogortasunak igaro bearko etzituzten morroe ta mirabe gaxoak, biotz zikotz ta dollorren jabeak izango ziran etxeko-jaunetatik? Eta beti bearrean jardun bear izan balute gizonak, nola onra zezaketen Jangoikoa bear bezela? Zertarako izango ziran sazerdoteak? Nola ikasi Relijioko gauzak enzun gabe? Nola enzun Elizara agertu gabe? Geiago dana, agindu zuen Jainkoak bere Mandamentuan atserena emateko, gizona beste bear egunetan serbitzen zuten abereai ere.

        G. Ori aditzen det, baña nola gordeko dira jaiak?

        E. Gaurko egunean, meza osoa enzunaz, ta bearrik ez egiñaz, bearra debekatzen dan egunetan.

        G. Jangoikoak Mandamentu au ipiñi zuenean Mezarik ezpazan, Meza dalako Jesu Kristok erakatsi ta ipinia, zergatik gordeko da jaia meza enzunaz?

        E. Zerren Meza santua dan sakrifizio bat geien onratzen duena Jangoikoa, ta zeñetatik, bear bezela enzun ezkero, aterako dituzten kristauak animarako grazia, ta on geiago, anziñako sakrifizio ta beste onratze modu guzietatik baño.

        G. Nork enzun bear du meza jai egunetan?

        E. Arrazoi argi edo ezaguera osora eldu diran kristau guziak egiazko eragozpenen bat ezpadute ez enzuteko.

        G. Beraz gorrak ta itxuak ere enzun bearko dute?

        E. Ala da, zerren ez da Mezako itzak enzutea, ta zeremonia santuak ekustea bear bearra. Meza enzuteko, asko dalako korputz bat egitea Meza emalleaz, ta idukitzea atenzio kontuzko bat, ta au egin dezakete goorrak ta itxuak ere. Badira kristau bertute andiko bat baño geiago orazio ta Mezako denporan biotzeko batutasunaren indarrez begiak itxirik egoten diranak; oek daukate urtasun geiago Jesu Kristorekin Mezako zeremonia agiriak ekusten ezpadituzte ere osoro. Daude Mezan debozio batu ta obeagoarekin begi zabalekin ekusten dauden asko baño; ta guziz komulgatze ondoan Meza enzuten danean; zerren biotzeko batutasun ta debozioa obeto gordetzen dan alako denpora ederrean, begiak ez dakustenean agiriko gauzarik, begiak kanpoko gauzeetara zabaltzen diranean baño, gauza onak izanagatik ekusten diranak. Baña alako debozio bero, batu ta biotzekorik ez dutenak, obeto enzungo dute meza santua begiak laguntzen diela mezako zeremoniai, ta oetatik pensamentu onak ateratzen dirala, ta guziz Kristoren Pasioko gertaerak.

        Esan danetik ateratzen da meza enzun dezaketela Mezaemalea ekusi ezin danean Eliza jendez bete dalako, ta Elizatik kanpora egon bear danean, nola gertatzen dan noiz edo berriz Eliza txikietan; zerren beti esan dezakete daudela korputz bat egiten beste Meza enzula ta Sazerdotearekin. Baña inoiz baño ardura ta kontu geiagorekin egon bear da alako denporan, errazago dalako sentiduak zabaltzea, edo dibertitzea. Ordea ondo al didilla, ez da jarri bear ala Meza enzuteko okasioan, gauza gaitza dalako bear dan debozioz enzutea Eliz barrunbean arkitzen ez dala, ta jendearen ospe, edo bulla andiagatik.

        G. Zergatik esaten da enzun bear dala Meza osoa?

        E. Zerren asko ez dan Meza zati bat enzutea; ala ere gauza gutxi gutxi batek ez du eragozten mezaren osotasuna, bekatu mortala egiteraño. Onela, ez du bekatu mortalik egingo Mezaren asieratik Sazerdoteak Kristoren Korputza artu, ta odola edateraño enzuten dagoanak, gero irtengo balu ere geiago mezan egon gabe; bai ordea bekatu beniala. Au gutxitan gertatzen da; ta bai Mezaren asierara faltatzea. Epistolaren asieratik Meza guziaren azkeneraño enzuten duenak ez du bekatu mortalik egingo, leenagoko orazio ta sarrerako erreguetara ez eldua gatik, ta geienen iritzian, ez da Ebanjelioaren asieratik mezaren azkeneraño enzuten badu ere. Baña izango da bekatu beniala gauza arin ta gutxi bat ere largatzea, bakoitzaren nagitasunez bada. Badira bat baño geiago egoten diranak Eliza atarian itzketa alperretan, ta bear bada eragozten Elizan daudenai debozioz egotea, ta galdetzen dutenak, Mezan liburua aldatu dan; ta baietza bada, dijoaz itoka, aldraka, ta ospez Elizara Meza ondo asi ura enzutera. Enzun dute noiz bait meza dui duia ta bekatu mortal gabe enzun litekeala Ebanjeliotik aurrerako guzia enzun ezkero, ta uste dute, gaizki aituz, ez dala ansi edo ardura leenagoko orazioetan egon eza gatik. Esana esan, beti da bekatu beniala gauza gutxia bada ere, ez enzutea. Zein gutxitan dauzkeen Elizako gauzak! Ardandegi ondagarrietan egoten dira ondo astiro, gabak ere atera ezin dituela batzuek. Pestak edo danzak arratsalde osokoak, jokoa luzea; berriz Mezak nai dituzte laburrak, ito itoka esanak; bear bezela esanak badira; Oh! ta zein meza luze gogaitkarria! au da askoren soñua. Eliza erori ez didin beldur balira bezela Sazerdoteak aldaratik alde egin baño leenago, iges egiten dute askok Aldaretako bisitatxo bat egin gabe; nekez sartu Elizara, ta laster irten. O Fedea! non zera?

        G. Esan degu Meza osoa enzun bear dala jaiegunetan egindako eragozpenik ezpadago. Nork du baña egiazko eragozpena?

        E. Ezin dutenak enzun kalte andi gabe. Baña zeatu baño leenago, zein diran onelakoak, jakin bear da, asko dirala Meza santua uts egiten dutenak beren palta edo erruz. Egoten dira ez gutxi berriketan beren tratuetan edo edaten ardoa; gero Meza enzuteko asmoz, baña igaro ditekealako zaio, susma, edo sospetxaz, ez dek bai dek alkarri esaten diela. Alako batean dio batek edo bestek, gizonak, goazen mezara, igaro ez dakigun. Dijoaz, ta orra non arkitzen duten igarota beste Mezarik ez dan errian, edo denporan; oek etziran eldu beren kulpaz, zeukeelako beldurra igaro zitekeala, eta beldur ta guzi, ez da baideen artean egon ziralako denpora zai; ta elduko balitza ere bat Meza osoa enzuteko orduan zerbait beranduago Meza sartu zalako, peligro ezagutuan jartzea ez enzuteko, da bekatu mortala.

        Badituzu beste batzuek beren etxeetan daudenak kontu gutxirekin; elduko naiz, ote naiz, ez bear bada; zer ordu ote degu, ta ez da baida andien artean bear diran dilijenziak ez egiña gatik, igarotzen zate Meza; ez dira ingiratzen mugonez irtetzeko meza enzutera beldur guzien artean. Beste batzuek irten nai dute erritik jai egunean beste erri batera, ta beren errian enzun dezaketela kalte gabe, irtetzen dute bideko erriren batean, edo berak eldu bear duten errian enzungo duteelako asmoz, baña beldur dirala Mezarik arkituko ote duten edo ez. Seguru bezela ez dagoanak antxitu edo alkanzuko duela Meza, ez du erritik irten bear Meza enzun gabe, zerren Mandamenturen bat ez gordetzeko peligro andi edo ezagutuan jartzen danak, egiten du bekatu. Baña noiz edo berriz gertatzen da uste osoarekin dijoazenak meza osoa enzuteko, ez enzutea, edo erlojua oker zebillelako, edo beste arrazoi leenaz ezagutu etziranak gatik, batez ere baserri, edo etxe-aldeetan; nagitasunez, alperkeriaz ta kontu gutxia gatik ez danean, ez oi da kulparik. Ala bada egin bakoitzak alegiña, ta ustekabe osoan, edo ezin bestez bezala Meza igaro bada, ez dago bekaturik; ordea meza erdira eldu diranak, enzun bear dute aurrerako guzia. Ona beste jakinbearra. Gertatzen da batzuetan mendi etxe, edo baserrietan bialtzea nor edo nor goiz Mezara onek meza enzun, etxera biurtu etxe zaitzera, ta beste guziak azkeneko Meza nagusira joateko. Goizeko Mezara irten zanari igarotzen zaio ustekabe; beste bat prest ez dagoan errian, gelditzen bada beste Mezaren bat enzuteko, etxean gelditu ziranak geldituko dira meza gabe. Alakoan goiz Mezara irten zuenak, ez du bekaturik egingo biurtuagatik etxera Meza enzun gabe; zerren biurtuko ezpalitza mugonez, ezin joango lirake etxeko beste jendeak Meza enzutera. Borondate onekoen utsegiñak, edo deskuidoak ez dira onelako gauzeetan kulpakoak izaten; bai ordea aldi askotan Kristau nagi, arretagabe, ta Jainkoaren beldur gutxikoenak.

        G. Badira erri batzuetan jai artu botozkoak, ta ez diranak beste erri aldeerakoetan. Onelako egunean beste erri, Mezaren obligaziorik ez dagoenera joan nai duenak zer egin bear du?

        E. Nere konsejua beti izango da enzun dezala Meza bere erritik irten baño leenago, errikoa bezela botoa kumlitzeko. Zer kostatzen da Meza bat enzutea ordu bat edo beste beranduago irten bear bada ere kalte ezagunik ez dagoanean? Ez dio Jainkoak obeto lagunduko bidean Meza aurrez enzunda? Aste egunetan ere enzun al dezaketenak, zein ondo egingo lukeen enzuteaz! Zertako da ezerezkeria batzuek gatik biotza kezkatzea? Ez degu Jainkoarekin ebilli bear dollorki. Non est tamen temere, maxime coram populo damnandum de peccato lethali, ubi non est lex aut scriptura certa, sive ubi varia est virorum doctorum sententia. Dulcibus verbis, et cohortationibus facillime ducuntur docilium corda ad observantiam legun dubiarum. Non temere asserendum mortale ubi certo non constat. Hec Divi Thomae doctrina omnes amplexari tenentur. Neque affirmandum in concionibus nullam esse obligationem audiendi. Sacrum in casu seu dubio proposito. Tacendum igitur circa obligationem. Quicumque in Ecclessiae Suggestu ita edocent, hoc secumdum aliquos peccatum est lethale, non secundum alios, non se gerunt prudenter, nisi me omnia fallunt. Imperiti omnes efformant conscientias dubias. Quid in hoc boni? Nihil illi intelligunt de aequali, minori, aut maiori probabilitate opinionum. Leges, saltem moraliter certae, et ut tales cognitae, anumtiandae sunt Populis. Mittendae opiniones ad Theologorum exedras.

        G. Enzun ditezke ondo meza bi batera?

        E. Bai; baña nere ustez obe da batena enzun, birena denpora batean baño. Meza erdi bi aldabatera edo erabatera enzun ezin ditezke, ta au erabakita dauka Elizak. Ez da ere enzun bear meza erdi bat Sazerdote batena, ta beste erdia beste batena; enzun bear da bada meza oso Sazerdote batena. Onetan ez da utsik egiten Kristauen artean.

        G. Eta nork bekaturik egiten ez du Jaiegunean meza ez enzunaz?

        E. Eragozgarri edo inpedimentu egiazkoa duenak, ta guziak joten dute, edo ezin enzun ospea edo ezin enzutera bere buruaren edo lagunaren kalte andi gabe, edo animan edo bizitzan, edo onran, edo ondasunetan; zerren Elizako aginduak katigatzen ez gaituzte anbeste kalteren bean.

        G. Ori ondo dago, baña nor dira bana banako persona libratzen diranak alde bi orietatik?

        E. Ona emen zerbait zeaztasunarekin nor diran, ta oetatik aterako da zuzenbidea besteentzat. Ezin enzun osoaren aldetik ez daude meza enzutera loturik.

        1. Karzela, edo Katigutegiren batean sartu dituztenak Justiziak, noiz edo berriz gertatzen dan bezela, ematen ezpadie bere baimen edo lizenzian meza enzuteko, atzera Karzelara biurtzeko petxu edo kargaz.

        2. Oean jaiki ezinda daudenak, gaitz andietan oi dan bezela.

        3. Itxasoz dijoaztenak, onzian Meza ematen ezpada.

        4. Deskomulgaturik daudenak, zeintzuei eragozten dien Elizak Mezara agertzea. Baña beartuak daude prestatzera iristeko absoluzioa, ta onetan nagiak diranak, egiten dituzte anbat bekatu mortal, zenbat Meza enzungabe largatzen dituzten.

        5. Bigarren aldetik, edo kalte ezagun ta andi gabe ezin egiñetik daude libre meza enzutetik gaixo edo eri osasunaren kalte gabe enzun ezin dezaketenak, edo osasuna galtzeeko arrisku edo peligro andian jaartzen diranak. Onetan ez da baidaren bat badago, galdetu sendatzalleari, ta onek esaten badu ez irtetzeko etxetik, ez dago zer kezkarik iduki Meza ez enzunaz. Baserrietako erdi gaixo edo erdi sendatuak neke geiago artu bear dute bide luzeagatik, ta erri barrukoak enzun dezaketen askotan osasunaren peligro gabe, ezin dezakete mendi etxeetakoak. Begiratu bear zaie eguraldi on, edo txaarrari, bide luze edo laburrari, ta gaixoaren indar gutxi, eroritasun, argaltasun, ta bizkortasunari. Mendi etxeetan ez dago beti erara Mediku edo Barbera galdetzeko, ta ebaki dezake gaixoak berak, edo etxeko besteren batek ez edo bai; ta uste dutenean ezin joan ditekeala, elizara osasuna berriz gaiztatzeko peligro gabe egon etxean kezka gabe, ez iduki bekatu ta esan oi duten bezela konfesakizuntzat orduan meza ez enzutea; enzun biotzez, gogoz, ta egin etxean errezotxoren bat, ala egiten dute baserritarrik geienak.

        Ez dute meza enzuteko obligaziorik etxeak zaitzen gelditu bear dutenak, nola gertatzen dan mendi etxe elizatik urruti daudenetan, batez ere neguko goiz laburrean. Baña al danean, bidaldu bear da goiz Mezara etxekoren bat, onek Meza enzunda, gero zaitu dezan etxea, ta etxeko besteak Meza enzun dezen.

        Guraso edo iñude aur txikiak dauzkeenak ez daude Meza enzutera obligaturik, ezpadute etxean nork zaitu, edo auzoko etxekoren batek zaitu nai ezpadu; ta orobat aurrak gaixo diranean ama, edo iñude gabe egon nai ez dutenak.

        Badira erri batzutan ere guraso, ez dutenak nori larga aurra, ta elizara badaramez berekin, negarrez baño egon nai ez dutenak. Onelakoak besteai galerazo, edo eragozten die meza enzutea, ta alakoak badira, ta ezpadaukate nork kontu egin, ama edo iñudeak Meza enzun artean, obe da etxean egon ditezen.

        Aurdun ill aurreratuetan daudenak, ta bizi diranak mendi etxeetan, eguraldi gaiztoak, ta bide labañak badaude, erori ta kolperen bat artu, ta aurra galdu ez didin peligroa dagoan denporetan, ez dute Meza enzuteko obligaziorik.

        Orobat baserri edo etxalde urruti elizatik daudenetan eguraldi gaiztoak badira, urteetan aurreratxo dijoazenak, ta arrazoi geiagorekin txit zar ta argalduak daudenak, ez dute meza enzuteko obligaziorik. Beste gauza bat da mutil neskatx, gizon ta andra sendo neke apur baten kostura joan al ditezkeanak elizara. Oituak daudenak neke edo lan gogorretara, aldatsetan gora ta bera euriekin ere ibiltzera, gazteak diran artean, joan ditezke elizara zar adore gutxikoak, ta erdi gaixoak joan ezin diran egun gogorretan ere. Neke zerbait badago, geiago estimatuko die Jangoikoak. Guzia dago idukitzean ezaguera on bat Mezaren gañean. Indietan ekusi dira Kristau berri asko meza bat enzuteagatik, igarotzen ogei ta berrogei legua bide, ta gero Meza guzian negar gozoz beterik egoten. Salomonen jakituria ezagutzea gatik Sabako Erregiñak, zenbat eguneko bideak egin zituen? Salomon baño geiago ez da Jesu Kristo aldarara jesten dana Sazerdotearen itzen birtutez? Ogei errealeko bat eskeñiko balitz mezako denporan mezara dijoan bakoitzarentzat, esesioak largata, geiago ekusiko lirake elizan Meza enzuten, euri ta abar ere. Ala bada kalte andiren baten peligrorik ez dutenak enzun bear dute Meza santua Jai egunetan.

        Noiz edo berriz gertatzen da gaixoren bat etxean dagoanean ezin larga izatea bakarrik, edo sendakarriak eman bear zaizkalako, edo naigabe andiarekin geldituko dalako gaixoa lagun gabe. Ezpadu nork zaitu Meza enzun ez duenak baño, larga dezake Meza enzutea alakoan bekatu gabe.

        Justiziaren igesi ezkutuan daudenak, etxetik irtenda, eta meza enzutera joanda, justiziak arrapa dezan peligroa dagoanean, ta oro bat aurdun ixileko berria zabaldu ta zer esanak emango lituzkeenak, beldur ark dirauan artean, ez dute Meza enzuteko obligazioarik mormorazioa eragoztea, ta onra ez galtzea dalako gai edo motibo bear bestekoa, obligaziotik irtetzeko. Ona zenbat kalte dakarten alakoak beren animetara bizitza gaiztoa gatik. Baña meza ez enzuteak baño naigabe geiago ematen die beste lurreko kalteak. Ezta aditzen esan dedana goizetik egun<...>ño leenago igarri gabe bezela Meza enzun dezaketenekin ez da ere errian zabal bada aurdun dagoana, ta bestelako mandatu, edo zeregiñetara irtetzen dutenekin. Badabiltza bai neskatx aur egiteko dauden batzuek lotsa gutxirekin non nai; beste asko, monja bat baño gordeagoak geleetan egon oi dirade. Bekatuen damuz balitza artzen duten damu, ta ixuritzen dituzten malkoak, aterako lukeen barkazioa. Baña geienez damutzen ditu bakarrik desonra, ta lotsa mundukoak, ta ez Jangoikoa ofendituak.

        Gertatzen da noiz bait emakumeren bat beldur izatea arrazoiaz irtetzen badu jai egunean Meza enzutera, arkituko duela bidean tentatzalle gaiztoren bat, batezere mendi etxeetakoak. Ezpadu nork lagundu, ta ezagutzen badu alako peligroren bat, ez du obligaziorik Mezatara joateko egun artan; ta oro bat beldur bada, etsairen batek billatzen duela banatzeko.

        Badira nekez bizi diran batzuek ez dutenak Elizarako janzi bear bezelakorik, edo lotsa andigabe agertu ezin diranak Elizan. Zer esan onelakoak gatik? Jauna, esan oi dute, ez nuen zer janzi, ez oñetako edo abarkarik, ta ezin agertu nindekean. Nola oinutsetan, edo ortozik Elizara joan? Onelakoak egin bear duteena da, eskatzea auzokoren bati janzi, edo abarkak lotsa apur baten kostuan. Badu nork eman, enzun bear du meza, baitaere egin alegin guzia egiteko janzi bear duikoa. Goiz Mezarako ez da anbeste arropa edo soñoko bear. Bestetik pobreza dakiteenak, ez dira arrituko abarka eta janzi urratuakin Elizara dijoazalako, bada ibiltzen dira onela bide ta kaleetan ere. Berriz Jangoikoari etzaio gaitz iritziko pobre janziekin Meza enzuten daudelako. Ala gutxi gutxi dira alde onetatik libratzen diranak meza enzuteko obligaziotik. Jendea modestiagabetasuna gatik ofendituko bada, soñoko ondo estaltzekorik ez dagoan aldiren batean, ez du obligaziorik meza enzuteko, ezpadu zerekin janzi. Geiago uts egiten da ardura gutxi ematen duen beste alde batetik. Badira apaintzez ase ezin diran dama egiazko edo izan nai batzuek, dijoazenak Elizara ta gaiztoago dana Meza enzutera estalki edo mantilla argi igarokor, ta pitxidunekin. Asmazio moda Infernuko etsaiak zabaltzen dituen oekin, eragozten die askori meza bear bezela enzuten, daramezalako begi ikusgurak pitxietara eta zer kontu emango die artarako bideak idikitzen dituztenak? Oek kalte geiago egiten dute Jerusalemgo Eleizatik Jesu Kristok azote batekin atera zituenak baño. O arrotasun sakrilegoa!

        G. Eta konfesatzen dagoan artean meza enzun liteke?

        E. Ez; zerren konfesatzeak eragozten du iduki bear dan presenzia. Konfesioa laburra bada ta egin ditekeana Gloria, edo Kredoa kantatzen dan artean, ta ezpadu gero erarik konfesatzeko, ez du bekatu txikirik ere egingo; baña enpleatzen bada mezako parte edo zati prinzipalen bat ezin konfesa diteke, leenago meza enzun ezpazuen, edo geroago enzun dezakean mezarik ezpadago; baña leku urrutitik etorri bada konfesatzera, bekatu mortalean balego, ta Meza ondoan konfesatzeko erarik ezpadu, ta ez bere errian Konfesore bere gogokorik, konfesa diteke alako estu orduan, ta ez du obligatzen Mezak bere animari kalte andia datorkionean meza enzutetik. Bekatuen damu artzeko konsiderazioakin prestatzeak, ez du eragozten mezarako bear dan presenzia ta atenzioa; bai ordea esamina konzienziakoa egiteak, batez ere konzienzia nastua ta korapillatua dagoanean.

        Badira anima ikarakor ta beldurregi batzuek jai egunean goizetik meza enzuten dutenak gero Meza nagusi edo beste bat enzuteko gogoaz, ta uste dutenak egiten dutela bekatu bigarren Meza enzuten ezpadute. Ez da ala. Beste batzuek enzuten dute meza goizean etzekitela zala jaieguna; ta nola etzuten ipiñi obligazioa kunplitzeko asmo edo intenzioa, begitantzen zaie nai ta ez enzun bear dutela bigarren meza. Ez orrenbeste ere. Elizak agintzen digu Meza debozioz enzutea; au egin ezkero kunplitu du agindua, ta etzaio besterik eskatzen. Pauci sunt, qui huic doctrinae contradicant.

        G. Meza jai egunean enzun ezin duenak, badu obligaziorik egiteko Jangoikoaren onrako beste gauza onen bat?

        E. Nekazaririk geienak, ta guziz baserrietan esan oi dute Errosario santua meza orde bezala Elizara ezin joan diranean. Ona zer dion San Agustin andiak: Meza enzun ezin badute, egin dezatela orazio etxean, pagatzeko nola bait Jangoikoari zor diogun serbizioko petxua. Jai guzia alperrik igarotzea da beintzat Kristau nagiaren igargarri edo señalea. Gaixorik daudenak, zergatik eskiñi ez Jainkoari gaitzak berekin dakartzien naigabe, oñaza, edo miñak? Zergatik igaro ez Jesusen amorez biotzeko akto batzuekin? Orren gauza gaitza da deseo edo gogoaz Meza enzutea etxetik? Errosario bat esatea, edo dakitenak ta al dutenak Kalbarioa bisitatzea ote da gauza burukomin andia ekarriko diona? Errealbiko bategatik egingo luke pozik; ta Jangoikoagatik ez? Berriz erakurtzen dakitenak, zein erraz igaro dezaketen denpora, Mezako orazio ta pausuak liburutik, ta gogo onez erakurririk! Ez luke kristauak egunik igaro bear, gutxienez gogoz ta biotzez meza enzungabe, bestela ezin danean. O gauza lotsagarri andikoa! Kristau asko daude errietan beren bearren kalte gabe egunik geienetan Meza enzun dezaketenak goizago oetik jaikiko balira. Ordea nagitasunez largatzen dute obra ain andia. Ai bagenuka guk Jesusen amore andi bat, ta nola urtuko giñakean meza enzuteko suaren indarrez! Nola al degunean joango giñakean egarri andia duen bat iturri batera baño poz geiagorekin, ta ezin degunean eramango genukean biotza Aldara santura gogo bero batekin! Ona emen gertaera azkorgarri eta edifikagarri eder bat.

        San Franziskoko Ordeako Lego Sukaldezai, edo Kozinero santu batek zedukan debozioa enzuteko egunoro al zituen Meza guziak. Egun batean, Elizan Meza enzuten zegoan artean, katu batek ezarri ziozkan lurrera lapiko edo eltze guziak, jan, edo galdu zituen janari guziak ta gelditu ziran Fraileak ogi utsarekin eguberdi artan. Aserratu zitzaion Konbentuko Frailezai, edo Guardianari; onek egin ziozkan Lego gaixoari agiraka garratzak esaten ziola: Zertarako dira zure debozio bidegabeak? Ez da leenago bakoitzak bere obligazio, edo eginbideai eranzutea ongi? Agintzen dizut, emendikan aurrera goizean Meza bat enzun, ta zaitzea sukaldea alderik egin gabe. Enzun zituen agiraka guziak mutik egin ta itzik ateragabe burua garbitzeko. Biaramonean zegoala sukaldean, enzun zuen andik gure Jauna jasotzean jo oi dan txillintxoa. Artu zuen Sakramentu santuaren amore estu, baña gozo batek; jarri zan belauniko Elizaronz arpegia ta biotza zedukala, ta egin zion Kristori urrutitik akto au: Ah nere Jesus ekusi ezin zaitudana! Ai banengo urtxoagoan adoratzeko zure Sakramentu adoragarria! Arzazu beintzat nere gogoberotu au. Au esateaz batera, o miraria! idiki ziran beingoan ausi ta banatu gabe kortina batzuek bezala, sukaldetik ta Elizara zeuden orma edo paret guziak ta egon zan meza adoratzen, nork esan nolako debozioarekin; ta meza eman zanean bereala gelditu ziran orma guziak lengo gisaan kalte gabe kortina zarratzen dan bezela. Ai begenuka guk gizon santu aren amore zati bat Aldarako Sakramentuarentzat! Nolako zizpuru ta gogoarekin naiko genukean egon Meza enzuten! Zenbat alditan begiratuko genuke Elizaronz leku urrutitik ere agertzeko Jesusi guk diogun ekusgose, ta berekin egon naia? Nola esango giñokion gure Aingeru Gordetzalleari, joan didilla gure ordez Elizara, enzun dezala Meza, ta agertu Kristori gure ezin joana, joan naia, ta egiten diozkagun erreguak! Zein pozik joango litzakean aingeru ona adoratzera Jesu Kristo gure aldaretan ta zenbat ondasunekin biurtuko litzakean gure animeentzat! Baña, O Kristauen kontu gutxia! edo joan nai ez dute, Elizak indarrez bezala obligatzen dituenean baizik; edo badiaz astegunetan, ta oniritziz, denpora igarotzea gatik Meza arintxoa naiago duteela, ta dauden artean Meza enzuten edozein otsek begiak nasaitzen diztela. Zertan dago guzia? Fedearen oztasunean, Jesu Kristoren amorerik ezean, edo txit gutxian, ta bizitza gaizto edo epel bat eramatean. O eskergabetasun itxusia! Igarotzen dira ordu osoak adiskideekin; nai diran gauzeetarako arkitzen da denpora, ta gure Relijioak duen gauzarik miragarrienerako atzetasunak, igesak, nagitasunak. Ez didilla aurrerakoan ala izan.

 

aurrekoa hurrengoa