www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuararen hatsapenak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»
(c. 1718)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Obras vacongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), Joannes d'Etcheberri (Julio Urkijoren edizioa). Geuthner, 1907

 

 

aurrekoa hurrengoa

P. AXULAR
SARAKO ERRETORA
ESKUARAZKO AUTORETARIK
HAUTUENA ETA FAMATUENA

 

 

§ 1

 

        Zein nezessario den egiteko guztietan aitzindari, eta gidari on baten, eta behar bezalako buruzagiaren izatea, egiaz ezta gaitz aditzera emaitea; zeren bat-bederak baitaki gauza guztietan behar dela aitzindari, edo gidari on bat bide onerat gidatua, eta ongi gobernatua izaiteko, bertzela maiz, eta gehienean egitekoak makhur, eta errebulu ibiliko dirateke, hala-nola ibiltzen ohi baitira zurtz triste jabegabeen egitekoak, eta untzi Pilotu gabe galdu ordean dabiltzanak. Halatan bada gure Eskuara zurtz jabegabeko, eta hainbertze mendez mende arrokapean, itsaso, eta uhuinpean galdu ordean bezala dabilan hunentzat, nahi nuke bilhatu aitzindari, eta buruzagi on bat bakharra; erran dut bat eta hura bakharra, zeren asko-orduz hainitz aitzindari, eta buruzagiren izatea baino, hobe bailizate ossoki bathere ez izatea: Nam confregit Dominus conquassabit capita in terra multorum. Ps. 109. Aitzindari, eta buruzagi hainitz den lekhuan behin-ere ezta enkontru onik, aitzitik han kausitzen eta izaiten ohi dira nahastura, gudu, eta eskatima franko: handik dio iskiribu Sainduak-ere: Omne Regnum in se divisum desolabitur. Luc. 11. v. 17. Hargatik beraz Aitzindaria edo Buruzagia behar da izan, lehen erran dudan bezala bakharra, baina hura ona eta beharbezalakoa.

 

 

§ 2

 

        Ordena miragarri hau kausitzen da hala gauza naturazkoetan, nola arrozoinezkoetan bai halaber izpirituzkoetan-ere, zeina Bonabentura Sainduak deitzen baitu Jainkoaren providentzia: Voluntas Dei ratione regulata, dicitur providentia. S. Bonavent. in opusc. tom. 1. c. 9.

 

 

§ 3

 

        Ezen konsidera badetzagu urpean, eta itsassoaren hondar beheretan igerika dabiltzan arrainak, bai halaber lurraren gainean bizi diren animalia bestiak eta airearen errejione goretan hegaldatzen diren hegastinak, hek berek erakutsiko darokute ordena hau hagitz nezessario, eta konbeni dela zein nahi-den muetetan: Ezen Isidoro Sainduak, eta Solinok erraiten dute; Perla-maxkorrek bere arteko zaharrena aitzindaritzat, eta gidaritzat hautatzen dutela: halako gisaz non tropa, eta aralde bakkotxak baitu bere aitzindaria kapitaina, eta buruzagia zeinari guztiak jarraikitzen baitzaitzko, eta baldin fortunaz aitzindari haren ganik apartatzen, eta errebelatzen badira, dohakabeki galduak gelditzen direla.

 

 

§ 4

 

        Gisa berean dio Aristotelesek ere, Dauphin kumeak multzuka, eta tropelaka dabiltzala; Baina Pliniok dio zahar bat behin-ere etzaiela falta gidaritzat: Baleaz-ere kontatzen da, bista faltatzen zaioela, zeren gizentasunak begiak tapatzen baitiotza, eta orduan bertze arrain batek eskutik balerama bezala gidatzen duela: Nork itsas hondarreko arrainei eman othe diote eskola hau? Tua autem Pater Providentia gubernat. Sap. 14. v. 3. Aita zure providentzia miragarri eternitatekoak. Lertsunek-ere bere jornada luzean bat hartzen dute gidaritzat, Borkoriosen erranaren eredura; In Reductorio morali. lib. 7. c. 39. Erlek-ere hautatzen dute bere agintaria, eta Erregea, zeina handirozki errespetatzen, zerbitzatzen, eta ohoratzen baitute, hargatik Philosophoek erran zuten; opus naturæ esse opus intelligentiæ. Naturalezaren obra zuhurtziaren obra dela. Diot berriz-ere, nork eman deraue arrain, eta hegastinei aitzindariaren eta buruzagiaren, hautatzeko ezagutza? Basilio Sainduak emaiten du errespusta. Nihil est omnino quod non in Dei providentiam, et curam cadat. Omnia pervigil oculus Dei intuetur: omnibus adest atque præsens est: et quod vnicuique commodum est, ac salutare suppeditat. Sæpe numero etiam in minutissimis sapientia divina, atque providentia perspicitur, sed jam tempus est, vt cum vate exclamem: quam magnificata sunt opera tua Domine! omnia in sapientia fecisti. S. Basilius orat. 19. de providentia. Den gauzarik ttipienean kausitzen da Jainkoaron probidentzia, eta artha, haren begia bethi dago atzarria, eta gauza guztiei dagote beha, eta bat-bederari emaiten dio konbeni zaikana. Haren zuhurtzia dibinoak distiratzen du den gauzarik ttipienean. Eta hala arrozoin da, Profetarekin batean erran detzadan espantuzko hitzak; zein handiak diren Jauna zure obrak, gauza guztiak zuhurtziarekin egin tutzu.

 

 

§ 5

 

        Ordena eder hau kausitzen denaz geroztikan gauza naturazkoetan, eta arrozoinamendurik gabekoetan, ezta beraz zer miretsi, kausi dadin gauza arrozoinezkoetan, eta izpiritualetan-ere: zeren Dionisio Sainduak dioen bezala; Lex divinitatis est: in nullo negligere ordinem; sed per prima, media, et per medium postrema reducere. Lib. de Hierar. Angelica. Jainkoak ezarria daduka ordena jeneral bat kreaturen gobernatzeko, lehenbizikoek goberna detzaten hurranak, eta hurranek azkenak: eta oraino hau bera frogatzen da Philosophiako arrozoin batez; In vnoquoque rerum genere debet dari unum simpliciter tale; zer nahiden gauzetan kausitu behar da bat lehena; hala nola Philosophian baita Aristoteles; Theolojian, Thomas Akinas Saindua, eta Eskolako Dotor Aingirua; Mirikuntzan, Hipokrates; Legetan, Justiniano; Elizan Aita Saindua, Ippizpikutasunean Ippizpikua; Herriko Elizan, Errotora; Erresuman, Errege: Probintzian, Gobernadorea: Harmadan, jenerala; Errejimenduan, Koronella, eta konpainian, Kapitaina.

 

 

§ 6

 

        Beraz ordena eder hunen arauera arrozoin dut nik-ere, Aitzindari, eta Buruzagi bat gure Eskurarentzat (sic) bilhatu nahi izatea? Ordea nor erranen dut dela, nik orai hemen bilhatzen dudan Aitzindaria, eta Buruzagia, baizik P. Axular gure Errotor famatua, eta ospe handitako hura? Egiazki Eskual-herrian hau da bakharra, hanbat autoren liburuetan zauntzan gauzak, arantzepetik atherarik bezala, eta Theolojiaren mami hautua bildurik eskuaraz ederkienik argitara eman darokuna; Halatan beraz baderraket eskuarazko Autoretarik hau dela Aitzindaria, Buruzagia, eta lehena?

 

 

§ 7

 

        Bainan zer diot nik? aitzitik badirudi zerbait-ere moldez, eta arrozoinez gradu orai aippaturikkako hauk guztiak hunen baithan bilduak, eta juntatuak bezala kausitzen direla: Baldin Aristoteles bada munduko jenden artean hain famatua, eta ohoratua, baihalaber Philosopho haltoek bere Buruzagi, eta autor prinzipalenarentzat hanbat errespetatzen ohi dutena, zeren iskiribatu duen Philosophia bat gauza naturazkoez tratatzen duena, arrozoin gehiagorekin bada Axularri zor zaizko gradu, ohore, eta buruzagitasun hauk: zeren hunen Philosophia, De non procrastinanda pænitentia, baita hagitz zuhurragoa, eta seguragoa, ez gauza naturazkoez, eta lurrekoez bainan bai naturalezaz goragokoez tratatzen duena: non handikan segitu baitu Dotor Aingiruaren eskola, eta eginbidea, eta denbora berean merezitu du deit dadin Eskuararen, eta Eskual-herriko Eskualdun Dotor, Aingirua bezalakoa.

 

 

§ 8

 

        Ezta bada Hipokrates, eta Justiniano baino gradu gutiagokoa: Baldin Hipokratesek iskiribatu baitu aphorismo, eta sententzia gorpputzari, eta gorpputzeko gauzei dagotzatenak, Axularrek iskiribatu tu arimari, eta arimako gauzei ukhitzen zaitzten aphorismo, eta erregela sainduak.

 

 

§ 9

 

        Eta Baldin Justiniano mintzatu bada lege zibilaz, eta mundukoaz, Axularren perpausa izan da zeruko lege saindu izpiritualaz; eta nola Aita Saindua baita Elizako Buruzagi prinzipala, eta Jondoni Betriren kadira dadukana: gisa berean Axular izan zen errotor bezala Sarako Elizako kadira iduki zuena. Eta baldin Erregek bere Erresumak, eta Erresumetako jendeak begiratzen, eta sostengatzen baitu, bai halaber manatzen eta legeak emaiten: hortaz bezanbatean-ere, erran diteke Axular izatu dela, ez lurreko Erresumen, baina bai zeruko Erresumen, eta XRISTOREN umen begirale, eta sostengari leiala, eta hekien gainean manatzeko, baita oraino lege Sainduaren deklaratzeko botherea zuena.

 

 

§ 10

 

        Eta hala nola harmadan jenerala baita harmak gobernatzen tuena, manera berean Axular izatu da Elizako harma sainduen gobernaria, eta fidelei Satanen kontra gudura ilkhitzeko mekuen, eta manuen emaillea. Egundaino izan othe da munduko kapitain guztien artean hain balentki bere gomendioko soldaduak gidatu tuenik? eta hain fermuki on eduki duenik? non erran baitezaket xitu eta iragan duela Kapitain guztien Kapitaina Alexandro handia bera.

        Baldin Zizeronek nahi izan bazuen enplegatu, bere bokkantza edera (sic) gauza bano, eta mundukoetan, hunek hobeki jakin izan zuen dohain hunen enpleguaren egiten, zeren egin baitzuen gauza katholiko, eta izpiritualetan.

 

 

§ 11

 

        Beraz arrozoinekin erran diteke, zerbait-ere moldez, ordena, eta gradu miragarri hauk guztiak Axular baithan kausitzen direla; eta halatan hau bere denboran izatu zela eta orai-ere dela, baita oraino aitzinarat-ere izanen Eskual-herriko Buruzagi Philosophoa, Dotor, Aingirua bezalakoa; Hippokrates arimetako narrio, eta erhasunen sendatzeko erremedio emaillea; Justiniano zeruko lege Sainduaren kridaria; Elizako aitzindari leiala, eta Buruzagi egiazkoa: zeruko erresumen begiralle fidela; Sarako Elizako harma Sainduen gobernaria, eta jenerala; Populuaren Aita arthaduria, eta bihotz-Samurra; Alexandro handia baino kapitain kurajos eta balentagoa; Eskual herriko Zizeron bokkantzaz bethea.

 

 

§ 12

 

        Eta nola ni partida bezala bainaiz, zeren hark bere denboran manajatu, eta bere gomendioan iduki zuen bathajo-harrian errezibitua baitut ene bathajoko ur Saindua; hargatik bada orai aippaturikkako gauzen frogantzatzat ekharriko dut AXULAR beraren obra, zeren Hugo Kardinalaren arauera, offizialek bere obretan kausituko baitute bere laudamena: Ipsi artifices in suis operibus laudabuntur, et nunc, et in futurum. Hug. Card. Lirak ere gauza bera dio: Artifices laudantur ex operibus manuum suarum, quando sunt artificiose facta. Offizialeak bere eskuetako obra ongi eginek laudatzen tuztela; hartarakotz bada orai ezta ikhustea baizik hunek egin zuen liburu ttipi handia, bigarren Thomas a Khenpis Eskual-herrikoa, guztia sententziaz, eta zuhurtziaz bethea; dotrinan hagitz Katholikoa, eta bokkantzaz Zizeronen parekoa, zeren Autorarentzat ahal diteken frogantzarik hoberena baita obra bera. Senekak dioen bezala: Maxima oratoris laus oratio ipsa. Halakotz beraz, esperantza dut, hura irakurri ondoan erranen duzula Salbianok bertze liburu batez erran zuena: Legi librum, quem trasmisisti, stylo brevem, lectione expeditum, instructione perfectum. Salvian. in Epist. ad Eustachium. Irakurri duzula liburu bat, plama eta iskiribu gutitan hanbat arrozoin eder, eta autoritate halto, Theolojiaren mamia hitz gutiz, eta laburtzki aditzera emaiten darozkiguna; eta hala merezi duela dirudi derragun Tertulianorekin: Exiguis in loculis patrimonium grande profertur. Tertulian. Eremu gutitan, lur paporra xerrenda poxin batean primeza aberats bat utzi darokula egiazki, hain gutiziagarria, eta zapporetsua, jende suerte guztien artean borondate onez ossoki onhetsia eta bihotz Katholiko guztiez laudatua eta hala letradunez edo estudiatuez, nola estudiatugabez ongi errezibitua: non batzuek, eta bertzeak bethatzen, eta kontentatzen baititu Elizako Dotoretarik, eskritura saindutik, eta Theolojiaren bidez, atheratzen tuen arrozoinamendu zuzenez, eta ederrez: bai halaber berotzen den bihotzik hotzena ere? bere bokkantza samurraz, eta izpiritu khartsuaz: halako gisaz, non hunen dotrina erran baititeke dela Joandoni Paulok dioenaren eredura appaindurikkako bazka izpiritual bat; Sermo vester semper in gratia sit sale conditus. D. Paul. colos. 4. 6. Ex ejus lingua melle dulcior fluxit doctrina: Haren ahotik ilkhi zen ezti guztien gozotasuna iragaiten duen Dotrina. Hala bada, ene arrozoinamenduaren frogantzatzat eztut nahi ekharri bertze arrozoinik ez frogarik, baizik irakur dezazun Axularren obra eta irakurri eta ondoan, nahi zinituzket entzun, ea zer diozun, zeren baitakit, erranen duzula nik diodana egia dela.

 

 

§ 13

 

        Ordea nola eskuararik eztakitenentzat hau baita froga itsu bat; hargatik bada hek adi dezaketen maneran mintzaraziko tut presunaja herriz kanpokoak, eta arrotzak, nik orai hemen aippaturikkako gauzez fede emaiten dutenak, zeinek baitiote gisa hunetan: Hunc librum de non procastinanda pænitentia Authore Domino Petro de Axular, viro magni nominis in nostra cantabria, ac celebri nuper Rectore de Sara, mandato Illustrisimi Domini Domini mei Episcopi Bayonensis accurate evolvi, & in eo nihil adversum fidei pietatisque, sed recta omnia ornata, & ad bonos mores multum conducentia, iudicasse ego infra scriptus testor. Datum apud Sanctum Ioannem de Luz die quarto Decembris anno Domini millesimo sexcentesimo quadragesimo secundo. Saluator de Dissaneche. Ene Jaun Ippizpikuaren mezuz arthoski irakurri dut liburu hau zeinak tratatzen baitu, penitentzia ez biharamunekotz utzteaz: zeinaren autora baita P. Axular gure Eskualerrian presunaja fama, eta ospe handitakoa, eta aitzintxean Sarako Errotora, eta hala nik berean ene izena iskiribaturik, fede emaiten dut, eztudala kausitu fedearen, eta debozinoaren kontrako gauzarik, aitzitik guztiak dira azkuntza, eta usantza onetara darontsatenak, eta gidatzen dutenak; Donijoannen egina, Abendoaren laurean, milla sei ehun, eta berrogoi eta bi garren urthean. Salbador Dissanexe. Axular. p. 13.

 

 

§ 14

 

        Ego infra scriptus iussu Illustrissimi, ac Reverendissimi Domini Domini mei Episcopi Bayonensis attente legi librum de pænitentia non differenda cantabrico Idiomate a Domino Petro de Axular meritissimo olim Rectore de Sara compositum, in quo omnia orthodoxæ fidei, & bonis moribus consona reperi, atque Vberem Authoris facundiam magna cum eruditione, ac singulari pietate conjuctam non semel admiratus sum. Ideo in lucem perutiliter prodire posse censeo, ac judico. Datum apud Sanctum Ioannem de Luz die 25 Decembris millesimo sexcentesimo quadragesimo secundo. Petrus Durthubie Doctor Theologus. Nik beherean eskiribatuak, Baionako ene Jaun Ippizpikuaren manuz arthoski irakurri dut, Betri de Axular bertzeorduz Sarako Jaun Errotor zen, merezimendutsu hark eskuaraz moldaturikkako liburua, penitentzia gerokotz ez uztearen gainean, zeinetan gauza guztiak kausitu baititut fede katholikaren, eta haztura onen eredurakoak, eta dotrinarekin eta debozinoarekin Autorak juntaturikkako bokkantza naharotsu miragarriak behin baino gehiagotan neure baitan miretsirik, eta espantaturik ezarri nau. Hargatik uste dut, eta jujatzen dut, progotxoski ilkhi ahal ditekela argitara. DoniJoannen emana Abendoaren hogoi, eta bortzean milla sei ehun eta berrogoi, eta bigarren urthean. Pierres Durthubie Dotor Theologoa.

 

 

§ 15

 

        Oraino bertze-alde maiz ikhusten dugu, nola gure predikari batzuek ekhartzen tuzten bere predikuetan Axularren obratikkako parte batzuek; zeinez baliatzen baitira bere perpausen beztitzeko eta edergailluztatzeko: ordea eztiote mereziesten erraitea: Hau Axular famatuac dio. Bertze hainitz Autor arrotz mendreagori ohore hunen emaiteaz batere dudarik egiten eztutelarikan; hargatik ordea ezta zer miretsi, zeren Salbatzaillearen errana baita: Nemo propheta acceptus est in patria sua. Luc. 4. v. 24. Nihor ezta Propheta bere herrian. Ordea nahi nuke jakin, zer arrozoinez eztioten emaiten zor zajoen ohore hau? ala mesprezio eta laido othe zajen haren izendatzea? ala haren obraz bere buruak beztiturik, gogoan pasatzen othe duten munduaren artean gizon jakin, eta habiltzat bere buruen iragaitea?

 

 

§ 16

 

        Lehenbizikoaz denaz bezanbatean batere arrozoinik eztute: Si quid ab altero hauserimus, id ipsum non est Celandum. Basil. orat. 6. de institut. Basilio handiaren erranaren eredura, obligatuak gara errezibitzen dugun gauzaren aithortzera, edo bertzela da ezagutza gabeko markka; eta oraino bertze-alde zeren haren obra hagis (sic) probotxusa baita katolikuen egiarekin konforme izanez, nihork haren kontra arbujorik ez mezpreziorik ezin egin dezaken maneran, non erranen baitut Enodo Sainduak Teodoroz erran zuena: Nec replicationibus tuis reperiuntur contraria, nec objectionibus facilis occurrit solutio. S. Enod. in. panag. Tedorica. Nihork eztuela erraitekorik ez errankizunik Axularrek egin duen obraren kontra. Eta hauk hunela direnaz geroztikan zer arrozoin da, bada ez egiteko nik diodan agur hura? Baldin Ouidiok bizi zelarikan merezitu bazuen jentilen artean kopla ergel batzuen kariaz goza zezan jakintasunaren loria, eta ohorea, berak sendagailla handirekin kontatzen duen bezala.

 

                Tu mihi quod rarum est, vivo sublime dedisti

                Nomen: ab exequijs quod dare fama solet.

                        Ouid. lib. 4. tristium. egloga. 9.

 

 

§ 17

 

        Egun beraz arrozoin gehiagorekin katholikoen artean Axularri zor zajo hil ondoan bederen eman dezagun merezimenduen aithorra eta ohorea: Si post fata venit gloria, non propero. Dio Marzialek, baldin hil ondokotzat bada laudorioen loria, enaiz lehiatzen, erran nahi du, hil ondoan bederen izanen zela laudatua eta onhetsia, eta ordu artearainokoan etzuela berantesten bere laudorioa; zeren ordinariozki Gizona hil ondoan laudatzen baita. Bitartean Axularrek duelarik hirur hogoi, eta hamabi urthe Jainkoak deithu zuela mundu huntarik, ezin erran diteke gure predikarien artean merezitu duela, Marzialek hil ondokotzat bere buruari prometatzen zioena: aitzitik lehen erran diteke ohore gehiago egiten diotela Jentil batzuei hala nola Platoni, Aristotelesi, Zizeroni, Birjiliori, eta Ouidiori, zeinen izenak maiz eta naharo entzuten baititugu aippatzen tuztela, eta non? baizik batzuetan hark bere denboran manajatu, eta gobernatu zuen teatro Sainduan, haren beraren hezurren aitzinean.

 

 

§ 18

 

        Ordea hau hunela ikhustea ezta ukhigarri, eta erdiragarri? ezen nor izanen da ez xoilki Sarako Elizan, baina oraino Eskual-herrian ausardiza, hunen ikhusteaz, eta entzuteaz beraz, Ouidiorekin batean bihotza erdiraturik erranen eztuenik?

 

                Tunc flevi, rupique sinus, et pectora planxi;

                Et secui madidas vngue rigente genas.

                        Ouid. Epist. 5.

 

        Ezin nagoke negar egin gabe, eta ene bihotz zaurthuaren auhenak, eta dolamenak erakutsi gabe, ikhusirik, Jentilek gure predikari batzuek baino, errespetu gehiagorekin behatzen diotela ja denbora luzez zuppuan zuhirindurik, eta pipiaturik daudezin presunaja handien hezurrei:

 

                Grandia effosis mirabitur ossa sepulchris.

                        Virg. lib. 1. Georg.

 

        Baldin altxa badezazu tonba hori horren azpian dauntzan hezur handiez espantatua geldituko zara, dio Birjiliok: zuk ere bada konsidera bazeneza, Axular Eskual-herriko Esdras handi haren hezurrak tonba horren azpian dauntzala, eta hortik-ere mintzo direla; agian hobekiago orhoit zindezke errespeturekin zor zajoen ohorearen emaitera. Eta bertzela egitea da, lehen erran dugun bezala, Basilio Sainduak dioenaren kontra, obratzea. Si quid ab altero hauserimus, id ipsum non est celandum. Basil. orat. 6. de institut. Zeren bertzeren ganik errezibitzen dugun gauzaren aithortzera obligatuak baitgara; Edo erran behar da Axularren obraz zeure burua appaindurik, eta preparaturik jenden izpirituetan jakintsuntzat iragan-arazi nahi duzula: ordea hori da korneilla hegastinaren propietatea, zeina, bere gorpputz itsussia bertzeren luma, eta plumai ederrez beztiturik, eta berregindurik, hazten eta hanpatzen baita: bada gisa berean zure eginbide suerte horrek-ere aski klarki aditzerat emaiten du, zu-ere zeure buruaren denbora berean edergailluztatzen, eta lausengatzen hari zarela: ordea horren gainean erraiten du Ezexiel Prophetak: Væ pastoribus Israel, qui pascebant semetipsos. Ezechiel c. 34. Zori-gaitz bere buruen lausengatzen, eta bazkatzen dabiltzan Israelgo artzainentzat. Eta finean adi zazu zer dioen Marzialek:

 

                Omnis cæsareo cedat labor amphiteatro

                Vnum præ cunctis fama loquatur opus.

                        Martial. lib. 1.

 

 

§ 19

 

        Hemendik beraz ikhusten duzu ohore eta errespetu zor diogula, zeren bethi hari baitzaitzu irakasten eta emaiten.

 

 

§ 20

 

        Jerson Parisko xanzelier jakintsunak mintzo delarikan iskiribatzaillen laudorioez dioen eredura:

 

                Prædicat, atque studet Scriptor, largitur, et orat

                Affligitur, sal dat, fontem, lucemque futuris

                Ecclesiam ditat, armat, custodit, honorat.

 

        Iskiribatzaillea bethi hari da predikatzen, eta estudiatzen, erremusina, eta othoitz egiten, penatuz zuhurtziaren ithurri biziz, eta argitasunez Elizaren aberasten, harmatzen sostengatzen, eta ohoratzen. Jersonek kalitate eder hautaz beztitzen tuenaz geroztikan iskirabatzaille katholikoak, arrozoinekin erran dezakegu, gure Axular famatua bethi hari dela predikatzen, eta estudiatzen, erremusina, eta othoitz egiten. bere denboran iragan zituen trabailluen bidez, zuhurtziaren ithurri biziz, eta argitasunez Elizaren aberasten, harmatzen, sostengatzen, eta ohoratzen.

        Eta oraino are baino gehiago: zeren Tritemio Abbadeak dioen bezala: Major est scriptoris pietas, officio prædicantis; quia illius cum tempore perit monitio: istius perseverat in annos multos annunciatio. Prædicator loquitur præsentibus dumtaxat: scriptor prædicat etiam futuris. Cum prædicator deficit, cessat officium: scriptor etiam mortuus in volumine moribus facit institutum. Parum valet officium prædicantis, si scriptoris ministerio non tuetur. Quid enim prædicator, si scriptor, quod legat, non scripserit. Aug. lib. de Trinit. Tritemius. lib. de laudibus scriptorum, cap. 6. Iskiribatzaillearen eginbidea handiagoa baita, predikariarena baino: zeren predikariaren abisua denborarekin heldu baita faltatzera; baina hunen iskiribuak hainitz urthez baidirau(te). Predikaria presentekoei xoilki mintzo zaje; iskiribatzaillea presentekoei, eta ethorkizunekoei. Predikaria faltatzearekin akhabo da haren offizioa. Iskiribatzaillea hillik ere, iskiribua bizi da. Guti balio du predikariaren offizioak, iskiribatzaillearen laguntzaz esbada sostengatua; zer erran lezake predikariak, baldin iskiribatzailleak irakurtzeko iskiribatu ezbalu.

 

 

§ 22

 

        Aita Borkoriok-ere badio Apostoluek progotxu gehiago egin ziotela Elizari, preso zeudezilarikan iskiribatu zituzten iskiribuez, ezen ez beure predikuez: In omnem terram exivit sonus eorum. Psalm. 18. Zeren bide hartaz hedarazi baitzuten bere omena, eta XRISTOREN lege Saindua munduko bazter guztietara: eta hunen arrozoina Agustin Sainduak emaiten du ederki dioelarik gisa hunetan: Quia quod lingua dicitur, sonat, et transit; quod scribitur, manet: Hitzak ahotik ilkhitzean habarrots, eta soinu egiten du baina ezta ahotik hain laster kanpora, non berehala iraungia baita; Baina plumak iskiribatzen tuen gauzak mendez mende diraute, eta bethi dira mintzo: Quod scribitur manet. Baina hitzak fite iragaiten, eta ahantzten dira: Quia quod lingua dicitur, sonat, et transit. Halatan predikaria mintzo deino, haren predikua-ere bizi da, baina predikaria faltatzearekin, ja haren predikatzeko eginbidea-ere iraungia gelditzen da. Ordea erran den bezala, iskiribuak bertze kondizinorik du, zeren ez xoilki iskiribatzaillea bizi deino, baina-bai oraino hura hil ondoan-ere bethi bizi baita, eta mintzo, biziko eta mintzatuko; hargatik erran zuen Errege Profetak-ere: lingua mea calamus: Ene mihia da Pluma. Hargatik eginbide ohorezko hau gomendatzen du Gregorio Sainduak-ere, noiz eta-ere baitio: Imo si Gregorio credis, vel unum librum afferre stude; vt in Tabernaculo Domini non vacuus appareas; si solum etiam habueris, vel minuta duo. Baldin ezin badaidikezu liburu handirik Elizaren zerbitzatzeko, trabailla zaitea bederen baten emaiteko, etzaudezila Jainkoaren etxean alferrik, offrenda zazu Kornadu bat bedere Euanjelioko alhargun probe hark egin zuen bezala.

 

 

§ 23

 

        Konsiderazino hauk bada mugidatu ahal zuketen Axular gure Artzain, eta Buruzagi ohoratua egin zuen obraren iskiribatzera, etzen hura ibili aitzakia, eta estakuru bilha, arrozoin zukelarikan erraiteko Kasidorok erran zuena. Nonus annus ad scribendum datur Auctoribus, nec mihi horarum momenta præstantur. Casiod. in. præfat. ad. libros. variar. Erran nahi du, denbora behar da iskiribatzeko; ordea nik eztut oren baten espatiorik ez errepausarik ene errotoriako egitekoak direla kausa: halarikan-ere ordea bere joan etorri guztien artean ongi enplegaturik, eta entsejaturik kausitu zuen iskiribatzeko behar zuen denbora. Baina hark bezalako eginbiderik, eta enplegurik eztutenek, zer estakuru, edo aitzakia bilhatuko dute, Jainkoak eman dioten dohainaren ez enplegatzeko? begira ordea egun batez entzun eztezaten Euanjelioko zerbitzari hark entzuen (sic) zuen erantzukia: Auferte ab illo mnam, et date illi, qui decem mnas habet. Luc. cap. 19. eta nahi nuke bere zori gatzean aihen egin ezlezaten progotxurik eztuketen denboran: ezen badakigu Jeremias Profetak-ere nola erran zuen ai izigarri eta ikharagarri hau: Væ mihi, quia tacui, quia vir pollutus labijs ego sum. Isaiæ. 6. v. 5. zeren mintzatu behar bidean ixilik egon zen, Jainkoaren populuari egia predikatu gabe. Baina Seraphin batek aldareko suaz ezpainak garbitu ziotzan bezain sarri, gelditu zen hain kurajatua, eta animatua mintzatzeko, non Jainkoak predikariak igortzerakoan; galdegin baitzioen, hura-ere igor zezala: Ecce ego mitte me. Isaiæ. 6. ordea erremarka zazu, zeren Isaiasen enplegua zelarikan predikatzea, halarikan-ere Seraphin batek bere aho ezpainak aldareko ikhatz biziaz garbitu baitziotzan: Et volavit ad me vnus de Seraphim, et in manu ejus calculus, quem forcipe tulerat de altari, et tetigit os meum. Eta nola iskiribatzea, predikatzea baino baita enplegua haltoagoa, halatan arrozoinekin erran zezaken Axularrek-ere Job sainduak erran zuena: Quis tribuat mihi, vt scribantur sermones mei. 19. § 23. Nork ene aho ezpainak garbituko darozkit, eta emanen darot laguntza iskiribatzeko? Kherubinak, ala Seraphinak?

 

 

§ 25

 

        Egiaz erran nezake ez batak, ez bertzeak: zeren iskiribatzeko eginbidean laguntzek behar baitute izan goragotikkagoak: ezen ikhus zazu nola Jainkoak berak iskiribatzeko enpleguan manatu zuen Joandoni Joannis Euanjelista Elizako Aitzindari, eta Buruzagi hura, erraiten zioelarikan. Scribe. Apocal. l. v. et 19. et cap. 2. v. 1. 18. 12. et cap. 3. v. 1. 7. 14. Iskiriba zak. Hunen eredura beraz iskiribatzaille katholikoak behar du izan Kherubinez, eta Seraphinez goragokko mezua, edo laguntza, baihalaber ikatz biziaren kharra baino su goriagoa.

 

 

§ 26

 

        Norenganik bada erranen dut, Axularrek errezibitu zituela iskiribatzeko laguntzak, eta fagoreak? baizik JESU XRISTO aldareko Sakramendu Sainduan egun guztiaz errezibitzen zuenaganik? zeinak bere aho ezpainak garbitzen baitziotzan, ez Seraphinak bezala aldareko ikhatz biziaz, bainabai bere odol Sakratuaz? zeinaren effetua dela hark iskiribatu duen obra (De non prokraslinanda pænitentia) nork dudatuko du? Konsideratu ondoan, penitentziaren Autora, eta Buruzagia dela KRHISTO gure Jauna, zeinaren odol Sakratutik baitu penitentziak bere ethorkia, indarra, eta botherea, gu bekhatutik libraturik Jainkoaren garazia sainduan ezartzeko, eta zeina gabe nihor ezin salba baititeke: Nisi pænitentiam egeritis, omnes simul peribitis. Halatan beraz egun Agustin Sainduarekin baderrakegu: Et hæ de illa Civitate, vnde peregrinamur, litteræ nobis venerunt, ipsæ sunt scripturæ, quæ nos exhortantur, vt bene vivamus. S. August. in ps. 50. cant. 2. Eskual-herrian Axularren eskutik errezibitu tugun iskiribu katholikoak direla zerutikkako kartak, edo guthunak; halako moldez, non Eskual-herriak egun ezin erran baitezake Tobias Sainduak Aingiruari erran zioena: Quale gaudium mihi erit, qui in tenebris sedeo, et lumen cœli non video? Tob. 5; zer kontentamendu nahi duzu izan dezadan, ilhunbetan nago zeruko argirik ikhusten eztudala? Ordea bertzela mintzatu ziren Jonatas, eta Hebreoak erran zutenean, etzutela nihoren beharrik, zeren baitzituzten liburu, eta iskiribu Sainduak bere konsolamenduko. Hartako bereko utzi darozkigu bada guri-ere Axularrek, bere neke trabailluz athera zituen iskiribu katholiko eskuarazkoak. Eta halatan esperantza izaiteko dugu, halaber bera-ere orai dagoela bere neke trabailluen konsolamenduez lorian gozatzen: Bonorum laborum glorosius est fructus. Sap. 3 Jerson jakintsunak dioen bezala; Speret premium, quoniam merces sua magna nimis erit DEUS jubens scrutari Scripturas, ac perinde scribi, quibus habetur vita æterna, Ipse Dominus noster IESUS CHRISTUS, qui est liber vitæ speciocissimus sit benedictus in sæcula. Amen. Iskiribatzaillearen errekonpentsa, eta pagua izanen da Jainkoa bera, zeinak manatzen baitgaitu iskiribu sainduen miratzera, eta hekien gainean iskiribatzera, zeren hetan baitago bizitze eternala, JESU XRISTO gure Jauna bera, zeina baita bizitzearen liburu hagitz ederra, eta bere gainekoa, biz benedikatua, eta laudatua mendez mende, halabiz.

 

 

§ 27

 

        Eta baldin Axular kausituko baliz orai dagoela purgatorioan gure othoitzen beharrean; guztiok galdegiteko gendioke Jainko guztiz onari; othoi urrikal dakioen bere zerbitzaria, eta eman dezon bere hautuentzat preparaturik dadukan bakhezko lekhua: Eta lehen bai lehen egin dezon garazia entzuteko bozkariozko berria. Factus est in pace locus ejus, et habitatio ejus in Sion: Haren egoitza eskuin dela zeruko Sion Sainduan. Vbi requiescat in pace. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa