www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuararen hatsapenak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»
(c. 1718)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Obras vacongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), Joannes d'Etcheberri (Julio Urkijoren edizioa). Geuthner, 1907

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUARA GARBIA DA

 

        Axular gure Errotor famatuak ederki ukitzen du pontu hau noiz eta ere baitio, Aitzitik badirudi, ezen bertze hitzkuntza, eta lenguaia guztiak bata bertzearekin nahasiak direla; baina Eskuara bere lehenbiziko hastean, eta garbitasunean dagoela, p. 20. zeren lenguaja hala zahar, nola berri, eta arrotz, ja hain komun, eta ardurako egindirenen artean den nahastakadura baithoa egun guztiaz aitzinatuz, eta hedatuz, hala nola goaja handiak lurra arrobatuz bere iragaitzako lekhua baitarama zabalduz, eta hala nahastakadura hau dela kausa hainitz jendaki suertek ossoki utzituzte galtzera bere hitzkuntzak; ezen konsiderabadezagu munduan izandiren hitzkuntzarik famatuenak, Hebreoa, Grekoa, eta Latina, noizbait ardurako, eta komunzebiltzanak, edirenendugu ja estudiatuz baizik nihork eztituela ikhasten, eta ja erregelen manera, eta bat bederaren traballura eroriak daudela: bainan Eskuara egundainotik, eta bere lehenbiziko hatsapenetik ardurako, eta komun izandena, gure Eskual herri hunetan orai ere hala konseruatzen, eta mantenatzen da; baina Hebreoaz lehenbizirik mintzanadin Babiloniako gathibutasunean hirur hogoi eta hamar urthez Hebreoei ahantzitzajen bere hitzkuntza propiala, eta ikhasizuten Kaldeoa bere etsai garaitiarrena, eta bere herrirat itzulizirenean ere hura zerabilaten bere hitzkuntzatzat, eta Jainkoaren semea gizon eginzenekotzat, hekien hitzkuntza Hebreoa nahastekatua zen Siriakarekin, eta Kaldeoarekin, halako moldez, non liburu sakratuak aditzekotzat obligatuak baitziren estudiatuz Hebreoaren ikhastera, guk orai Latina bezala. Grekoa ere bada denboraz munduan izanzen estimu, eta errespetu handitan; ordea hunek ere bere beheratzapena hartu kuen, ezen Horaziok dio:

 

                Licuit semperque licebit

                Signatum præsente nota producere nomen.

                Vt silvæ folijs pronos mutantur in annos,

                Prima cadunt, ita verborum vetus interit ætas

                Et juvenum ritu florent modo nata, vigentque

                Debemur morti nos, nostraque...

                Nedum sermonum stet honos, & gratia vivax.

 

 

§ 2

(HITZKUNTZAK DENBORAREKIN ZAHARTZEN DIRA)

 

        Hitzkuntzak denborarekin ganbiatzen, eta zahartzen dira, halako gisaz, non ehun, edo berreheun urtherik barrenean hainitz hitz ezin adi baititezke, hitzkuntza arrotza balitz baino gehiago; eta arbolak bere hosto zaharrak egotzirik, berriz berriroki hosto berriez bestitzen diren bezala, eta adin gaztetik zahartasuna helduden eredura, hitzkuntzetan ere ganbiadura, edo mudantza, gisa berean ethortzendela, non handikan bere garbitasuna galdurik, bata bertzearekin nahasiak gelditzen baitira; eta hala Grekoak ere manera hunetan galduzuen bere garbitasuna: ezen Kintilianok, eta Dionisiok diok diote (sic), Et confessis quoque Græcis vtimur verbis, vbi nostra desunt, sicut illi a nobis nonnumquam mutuantur. Latinak eta Grekoak ordainzka edo aldizka batakbertzea ganik hitzak hartzentuztela.

 

 

§ 3

(GODOEN IZENAK ETZIREN DEKLINATZEN, EZ ETA ERE GASTELANIAZKOAK, ITALIANOZKOAK, ETA FRANZESESKOAK)

 

        Eta zer erranendut Latinaz Dionisio Arkanasiok dioena baizik? Mirum videri possit, quomodo ea civitas penitus barbara non fuerit reddita. Mirestenzuela, nola Erroma etzen egin ossoki barbaro: eta Isidoro Sainduak emaiten du arrozoina; Vnaquæque enim gens facta Romanorum cum suis opibus, vitia quoque, & verborum, et morum Roman transmisit. Lib. 1. cap. de barbaris. Zerenetariak Erromara joanziren jendaki hetarik bakhoxak eraman baitzituen hitzkuntzaren bizioak, eta bajak.

        Erromako Enperadoreoak irauntzueino, Latinak ere on edukizuen, eta hura akhabatzearekin, hau ere ganbiatuzen, eta artuzuen bere beheratzapena, Polibiok dioen eredura: Tanta enim facta est mutatio Romance linguæ ab ea tempestate in hodiernum diem, ut etiam, qui antiquitatis peritissimi sunt, pleraque non nisi difficulter intelligant. Polib. Lib. 3. Erromako hitzkuntzak hartu du hain mudantza handia noizbait danik hunat, non istorioen berri dakiten jakinsunek ere pena baitute hekien aditzea edo konprenditzea: ordea ezta miresteko zeren Godoak, eta bertze jendaki barbaro, eta bassotarrak Italiara eta bertze hainitz erresumetara Enperadoreoarekin ethorrizirenean Benzutuek hartubaitzuten garaitiarren hitzkuntza; ordea Godoak ere bere ahalean ensejatuziren Latinaren ikhastera, batean hartzen zutelarik Latinetik hitz bat, bertzean Latinari iratsekitzenziotelarik beretik bertzebat; eta nola antzekaitz baitziren, eta harmetara emanagoak letretara baino gaitzki, eta moldegaizki ikhastenzuten Latina, izenen deklinazioneak, eta berboen konjugazioneak luzeak iduriturik kontentatuziren Latinetik izen xoilen hartzeaz, deklinazinoak, utzirik; zeren hek bere hitzkunzan izenak ezbaitzituzten deklinatzen Latinak, eta Eskuarak ejiten tuen bezala; kasuen diferenziak egitenzituzten artikuluen edo emendailluen bidez, hala nola Españolak, Italianoak, eta Franzesak egitenbaitituzte, hargatik haukien izenak ere dira indeklinableak, edo deklinatzen eztirenak, hora (sic) hemen ekharzera nohan exenpluan ikhusikoduzun bezala.

 

                Nominativo, El Señor. Le Seigneur. Il Signore.

                Genitivo, Del Señor. Du Seigneur. Del Signore.

                Dativo, Al Señor. Au Seigneur. Al Signore.

                Accusativo, El Señor. Le Seigneur. Il Signore.

                Vocativo, O Señor. O Seigneur. O Signore.

                Ablativo, Del señor. Du Seigneur. Dal Signore.

 

        Ikhustenduzu beraz hemendik hitzkuntza haukien izenak eztirela deklinatzen, ezen Españolak kasu guztietan dio Señor, Franzesak Seigneur, Italianoak Signore, eta hala agerida deklinazino molde hau hagitz diferenta dela Eskuararenetik, eta Latinarenetik, zeinok artikuluen, edo emendailluen laguntzarik gabe izenak deklinatzenbaitituzte.

 

 

§ 4

(GODOEK BERBO LATINEZKOEN KONJUGAZINOAK SEGITU ZITUZTEN ZENBAIT PARTETAN, BAINAN EZ GUZTIETAN ETA BEREZIKI BERBO PAIRUZKOAREN EDO PASSIBOAREN PRESENTEAN, ETA PRETERITO INPERFETOAN).

 

        Berbo Latinezkoen konjugazioneak Godoek segituzituzten zenbait partetan, bainan ez guztietan, eta bereziki berbo pairuzkoaren, edo passiboaren presentean, eta preterito inperfektoan Don Bernardo Aldretek dioen eredura Lib. 2. cap. I de Orig. et principio linguæ castellanæ: Variationes verborum passivorum Gothi secuti sunt in quibusdam partibus; sed non in omnibus, et præcipue in præsenti et præterito imperfecto verbi passivi: zerenetariak ezin edirenbaitzetzaketen Berbo passiboari justuki erantzunzezokion sinifikantzarik, hartarakotz bada baliatuziren berbo sustantibo Naiz, eta partizipio preteritokoaz, hala nola Amor, ni naiz maitatua; Amaris, hi aiz maitatua; hauzen hitzkuntza Godoaren mintzatzeko manera, eta hala hunekin geldituziren Erromarrak, Italiarrak, Españolak, eta Franzesak; Hargatik Luis Vives Autor handi hark dio: Ita sermoni vere latino, ac puro successit mixtus quidem ex Latino, et peregrino. Lib. 1. De causis corrupt. artium. Egiazko Latinaren ondoan ethorrizela hitzkuntza bat Latinarekin, eta hitzkuntza arrotzarekin nahastakatua; Paulok ere gauzabera dio: Latine loqui a Latio dictum est, quæ locutio adeo versa est, ut vix ejus ulla pars maneat in notitia. Paulo. supra. Faust. Latina hain ganbiatuda, non ezbaitu parte ossorikan. Beraz ungi erranzuen gure Assular (sic) famatuak hitzkuntza hauk bere lehenbiziko garbitasuna galdurik, bata bertzearekin nahasiak direla.

 

 

§ 5

 

        Orai jakin behardugu, ea Eskuara bere lehenbiziko hastean, eta garbitasunean dagoentz? Axular autor berak dioen bezala Mariana gizon jakintsun hark noiz eta ere arbujatzen, eta mesprezatzen baitu bere ustez gure Eskuara, orduan emaitendarot, orai nik bilhatzendudan argitasuna, mintzodelarik gisa hunetan: Soli Cantabri linguam hactenus retinuerunt rudem, et barbaram, cultumque abhorrentem, multumque a reliquis omnibus discrepantem, et totius olim Hispaniæ communem (sic fertur) et antiquissimam, priusquam eam provinciam Romanorum arma, sermoque penetrassent. Lib. 1. Cap. 5. Xoilki Eskualdunek egungo egunerainokoan dadukate bere hitzkuntza moldegaitz, barbaroa, eta bokkantzarik onhesten eztuena, zeina baita bertzetarik hagitz differenta, eta noizbait Espainia guztian ardurako zebilana, eta hagitz aspaldikoa, Erromarren harmak, eta hitzkuntza parte hartarat iraganzitezken baino lehenagokoa. Beraz Marianaren eredura, Eskuara garbia da? bertzetarik denazgeroztik hagitz diferenta? ezen zenbatenaz baita diferentago, hanbatenaz du nahastakadura gutiago, eta zenbatenaz nahastakadura gutiago, hanbatenaz garbiago.

 

 

§ 6

 

        Ordea orai nahinuke jakin, Marianak zer arrozoinez deithu-othezuen gure Eskuara, moldegaitza, barbaroa, eta bokkantzarik eztuena? ala ziren haren beharrietan Eskuarazko hitzak estrainio, eta arrotz ziren? ala zeren bertzetarik diferenta, eta aspaldikoa dentz? Baldin, zeren hark Eskuararik etzakien, Eskuara estrainio, eta moldegaitz iduritzen bazizaion, ezta hori Eskuararen hobena, baina bai haren enoranziarena. Baldin zeren bertze hitzkuntzetarik diferent, eta hek baino zaharrago den? egiazki ezta kausarik aski gisa horretan arbujatzeko, eta mesprezatzeko! bataz zeren hitzkuntza egiazki garbia denak beharbaitu izan, bertzetarik diferent, eta hortan dago hitzkuntzaren garbitasuna; eta bertzeaz zeren gauza zaharrak estimatuak baitira, ezen badakigu, kobre, eta letoin puskak, bat bederak joiatzat bezala altxatzen, eta begiratzentuela, zeren tuzten noizbaiteko Enperadore, eta Errege batzuen imajinak; baita oraino pareta zahar, arrallatu eta hirrituak ere, edo dela zaharkitu hutsez, edo dela etsaiez hala higatuak, eta bilhakatuak; eta hau nondik helduda baizik zeren gikonak baitu errespetu zahartasunarentzat; bitartean egun Marianaren erranaren eredura Eskuara, eta eskualdunak mespreziatuak, eta arbujatuak dira, zeren bere hitzkuntza zaharra dadukaten; ordea entzunzazu zer dioen Damaszenok: Ne transgrediaris terminos antiquos, quos posuerunt patres tui. Damas. Epist. de Tresagio. Eztetzatzula hauts zure aitzinekoek finkaturikako xedarriak, edo mugarriak; Beraz autor hunen eredura Eskuara, eta Eskualdunak eztira arbujatzeko? aitzitik laudatzeko, zeren hain fermuki dadukaten bere hitzkuntza zaharra, eta aspaldikoa.

 

 

§ 7

 

        Baldin Marianak jakin izanbalu Eskuara Joseph Skalijerok hau, eta bertze hainitz hitzkunza ziakitzan bezala, segur naiz harekin batean hark ere erranenzuela: Hispani eam regionem, in qua dialectus locum habet, generali nomine Vascuença vocant: nihil barbari, aut stridoris, aut anhelitus habet, lenissima est, et suavissima, estque sine dubio, vetustissima, et ante tempora Romanorum illis finibus in usu erat. Tract. de linguis Europæorum. Españolek hitzkuntza hura jeneralki deitzendute Baskuenza (erranahibaitu (sic) Eskuara): eztu barbarotasunik, ez hortz karraskarik, ezetaere ahogan gazkorik, da hajitz emea, leguna, eta eztia, eta dudarik gabe hagitz zaharra, eta Erromarrak baino lehen parte hetan usaian zebilana, eta hala dio Florok ere: Transgressi (Cartaginenses) parum fretum, quod inter Africam, et Europam interjacet, omni Hispania potiti erant vsque ad Pyrineum montem. In Anibal Lib. 3. Szipionek konkestatuzuela, eta bere menera ekharri Espainia guztia Kartajendarrak handik khendurik zeinak Polibiok dioenaren eredura nausitubaitziren Espainia guztian mendi Perineotarainokoan. Beraz hemen mendi Perineo hautan, zeinetan orai Eskuaraz mintzobaitgara Eskual herriko jendea geldituzen librerik, eta xahurik etsai haukien menetik? non bertzela ezpaita dudarik hainitz bertze lekhutan bezala hemen ere Eskuara iraungiko zela: zeren garaituek ordinariozki garaitiarren hitzkuntza segitzen, eta onhesten baitute: Natura ipsa ita fert, ut.

 

 

§ 8

 

        Ezta beraz zer miretsi, baldin Eskuara gelditu bada nahastakadurarik gabe bere garbitasunean; ordea erranenduzu Eskuaran ere ediretendirela hainitz hitz, zeinek baitirudite bere ethorkia Latinetik, Españoletik, edo Franzesetik dutela, eta segur ere, hitz suerte hek lothu ahalizanzaizkola, bertze orduz Eskual herrirat ethorri izatuizandiren jende arrotzetarik, eta halatan, eztela batere, zer miretsi, baldin nahastekatua edireten bada bertze hitzkuntza haukin, daudenaz geroztikan gauza bat hain ardurako, eta komundabilana munduko hitzkuntza guztien artean, ezen Erromarrak izanzirelarik munduko jendaki guztien garaitiar, eta hanbat artha handi hartzenzutelarikan bere hitzkuntza Latinezkoaren hedarazteko, bai halaber haren garbitasunaren, eta bokanzaren konseruatzeko, guztiarekin ere lothu izanzitzaizkola zenbait hitz batetik, eta bertzetik, baita oraino Kartajendar hekien etsajenetarik ere, handikan erranzuten Kintilianok, eta Dionisiok, Et confessis quoque Græcis vtimur Verbis, vbi nostra desunt, sicut illi a nobis nonnunquam mutuantur. Lib. 1. Cap. 5. hala Grekoek, nola Latindunek hitzak, edo jzenak faltatzenzitzaiztenean batak bertzeaganik hartzenzituztela, elkharri ordainzka prestatuz bezala, halatan beraz, eztela zer miretsi, baldin Eskuara ere zorthe berean eroririk kutsatua edireten bada.

 

 

§ 9

 

        Hauda zure arrozoinamendua, ordea flakoa, eta Eskuararen kontra jeusik ebarakitzen eztuena aitzitik lehen erranezake, Eskuararen sostengutan dakkarkezula: ezen ustebaduzu, zure arrozoinamendua egiazkoa, eta justua dela, aithortu behar duzu zuzenago, eta justuago dela erraitea Latinean, Erdaran, Franzesean eta Italianoan ediretendiren hainitz hitzek badiruditela Eskuarazkoak, eta bere ethorkia Eskuaratik dutenak, eta segur ere hitz hauk lothuzaitzkotela asko okkasino, eta denbora diferentetan haukien herrietarat joan izandiren Eskualdunetarik, edo erranbeharda, herri hautarat ethorri izandiren jendaki arrotzek Eskuaratik harturik hitzak, eta jzenak berekin eramanizantuztela bere herrietarat, eta hunek khanore du, zeren hek baino zaharragoa baita Eskuara, eta hala errazago zen ediretenzituzten hitzetarik zenbaiten hartzea, ezen ez berriroki hekien asmatzea, eta moldatzea, Facilius tamen id præstabit, qui hæc prius præcognita habuerit, et inventis facilius est addere. Senec.

 

 

§ 10

(EHUN ETA BERROGOI ETA AMAR URTHEREN INGURUNEAN ESKUARAK EZTU GANBIADURARIK HARTU)

 

        Ordea eztezazula mirets bertze hitzkuntza horietan edirendadin Eskuaratik harturikako zenbait nahastakadura hau denazgeroztikan zure erranaren eredura gauza bat hekien artean hain naharo, eta ardurako dabilana; eta Eskuarak handirozki higintzen, eta gaitzerizten duena halako gisaz non zenbatenaz ere hek baitira ganbiakorrago, hanbatenaz hau baita iraunkorrago eta fermuago, ezen agerida ehun eta berrogoi, eta hamar urtheren inguruan Eskuarak ganbiadurarik eztuela hartu, eta bere izaite garbian mantenatzendela halakotz hitzak utzirik, dugun bilha hainitz eskualdunek eskiribaturik utzidarokuten Eskuara bera eta bereziki Aita Materrak, milla, sei ehun eta hamaseigarren urthean: Joannes de Etxeberri Ziburuko Jaun Apézak millasei, ehun, eta hogoi, eta hamabortzgarrenean; Eta finean Piarres Axular gure Errotor famatuak milla sei ehun, eta berrogoi eta bigarrenean: halako gisaz, non hirur presunaja hauk baitirudite ahobatez mintzaturik hitzkuntza molde berean atherarikakoa iskiribatudutela, zeina guretzat hain baita berria, eta freskoa, nola egungoa eta guk oraj darabilagunetik diferenziarik batere gabekoa: hura beraz Eskuara ehun, eta berrogoi, eta hamar urthe iraganondoan non ediretenden bere garbitasunean; ordea bitarte hartan bertze hitzkuntzek zenbat ganbiadura hartuduten bat bederak badaki, eta oraino, nola egunguztiez ere hartzen haridiren bai.

 

 

§ 11

 

        Badakit orai jhardetsiko darotazula, autor haukien jskiribuak eztirela hain aspaldikoak, eta zaharrak; egia da, eta aithortzendarotzut, iskiribuak gazteagoak, eta geroztikakoak direla; ordea nahi nuke, erremarkazenezan ni mintzo naizela jskiribu hetako Eskuaraz, zeina ezbaita xoilki jskiribu hek egin ziren denborakoa, baina bai, hek bere haur denboran ikhasirikakoa, eta hala gisa hunetan kontua helduda ehun eta berrogoi, eta hamar urtheren ingurunera, zeren hetarik bakhotsak iskiribatuzuenekotzat baitzituen gutinean berrogoi eta hamar urthe.

        Guztiarekin ere, eztut errannahi, Eskuarak zenbait hitz elitukela hartu bertze hitzkuntzetarik, ordea noiz? noiz eta ere edirenbaitzituen bere herrian etzituen gauzak, hargatik ordea, ezin erranditeke hitzkuntza hobenduri, eta faltaduri dela ez eta ere bere garbitasuna galduduela (batzuek hala uste dute) zeren ezbaita hitzkuntzarik ahal diratezken, eta ediretendiren gauzaguztien jzenak dituenik, hartarakotz beharlizate jzan Profeziazko hitzkuntza, ezta autorik ere gauzaguztien jzenak iskiribatu tuenik, zeren lekhu batean edireten diren gauza batzuek, ezpaitira edireten bertze batzuetan, eta hala nor da ezagutzen eztuen gauzari eta egundaño entzungabekoari jzena emandezokenik? Hebreoa izanzelarikan Jainkoak gizonari emanzioen lehenbiziko hitzkuntza perfeta, halarikan ere nork erranendu denbora hortan bazituztela orai guk ditugun gauzen hitz guztiak? ezen hainitz gauza berriroki argitara jlkidira, batzuek erresuma hartan, eta mendebatean, bertzeak erresuma hunetan, eta mende diferentean: eta hala noiz eta ere Eskuarak edirenbaitituzte Erresuma arrotzetan, orduan dudarik gabe obligatua izanda, hetarik hartzera, bertze hitzkuntzek egin ohi duten bezala. Ordea hargatik arrozoin hau ezta aski erraiteko, Eskuarak galduduela bere garbitasuna, zeren ezbaitu hartu ganbiadurarik bere lehenbiziko hatsapenetan (zeinak baitira deklinazinoak, eta konjugazinoak) ez eta ere gizonak bizitzearen mantenatzeko behartuen gauzen jzenetan ezen nor da erranenduenik, orai aippatzera daramatzidan jzenak egun, eta egundanotik eztirela ardurako, eta komun izan Eskual-herrian? jakiteko, Jaungoikoa, edo Jainkoa: Aingerua; Zerua; Izarra; Airea; Ura; Lurra; Sua; gizona; emaztea; Aita; Ama; Semea; Alaba; Haurra; ogia; Arnoa; Haragia; Etxea; Ganbara; Sukhaldea; othoi erradazu ea hitz hautan edireten duzun bertze lenguajen kutsurik? eta bitartean hauk, eta gisa hunetako gauzen jzenak dira Eskuarak bere lehenbiziko mendean, eta gero ondoan ere beharren zituenak? Hemendik beraz erran diteke Eskuara egungo egunean bere garbitasunean dagoela, zeren begiratzentuen bere lehenbiziko hatsapenak, eta jzenak, zeinetan baitauntza bertze gainerako guztiak Philosophoen erranen eredura. Principia mole parva virtute maxima omnia principijs insunt. Lehenbiziko hatsapenak appurrak dira, baina jndar, eta bothere handitakoak, gauza guztiak hetan dauntza, eta hei datxezte, eta hunetan dago hitzkuntzaren izaitea, eta garbitasuna. Orai beharbada erranendarotazu Eskuaran hainitz hitz eskas direla, eta oraino bertze alde mintzatzeko maneran-ere eztela alde guztietara berdinki hedatzen, zeren ediren arren izenbatzuek berboetarik, eta berboak jzenetarik atherajak, eta moldatuak, hala nola gezurtatzea, urreztatzea, guztiarekin ere eztirela edireten hei erantzunbehar lioketenak, eta manera berekoak, hala nola egiztatzea, handiztatzea.

 

 

§ 12

 

        Badakizu aitzinxean, zer erran dudan, Eskuarak bertze hitzkuntzetarik hartuahallituzken (sic) hitzen gainean; ordea jduritzenzait hortaz etzarela oraino satifatua gelditzen, eta hala jhardetsiko darotzut Doktor Aingeruarekin: Adam habuit omnium scientiam, in quibus natus est homo instrui, et hæc omnia illa sunt, quæ virtualiter existunt in primis principijs, quæcumque et naturaliter cognosci possunt. Divus Thom. 1. par. Quest. 94. Adamek izanzuen gauzaguzien zienzia, edo ezagutza, zeinen jakiteko gizona sorthubaita, eta hek dira lehenbiziko hatsapenenen indarrean, edo botherean ehortzirik dauntzanak, eta zein nahi naturalki ezagut ahalditezkenak: erran nahidu Doktor Aingeruak gizonak ardietsdetzakela Adamek izanzituen zienzia guztiak, zeren berenez ezagutahal ditezken lehenbiziko hatsapenetan baitauntza gauzaguztiak ehortziak, eta hatsapen haukien bidez bat bederak edirenbaitetzake gainerakoei dagoztenak. Beraz Doktor Aingeruaren erranaren eredura Tubal Eskualdunak ere bere hitzkuntzako hatsapenean bidez edirendetzake hitzkuntzari dagotzan gainerako hitzak? Eztuzu beraz zer erran Eskuararen hitzak falta direla? Ez eta ere mintzatzeko maneran eztela alde guztietara jgualki hedatzen? ezen zilhegi bada erraitea Gezurtatzea, zergatik ezta erranen Egiztatzea? eta handiztatzea?

 

 

§ 13

 

        Badakit jhardetsiko duzula eztirela usaian; ordea adizazu zer dioen Senekak: Nullatenus decet quærere quod vsitatissimum est; sed quod optimum. De vita beata. Cap. 11. Niholerateko maneraz ezta bilhatu behar gauza gehienik ussaian dabilana, baizik hoberena eta hunen arrozoina da, zeren Per non usum, usaia faltak ezbaitu frogatzen gauza eztela, ez-eta-ere eztela hobea: ezen zuri eta niri ussaia faltaz zientzia bat ahantzi arren hargatik ezin erran diteke, zientzia hura eztela, baizik zuri eta niri ahantzi zaikula, eta oraino bertze alde zuri erakusteko usaia faltak eztuela jeusik frogatzen, nahi nuke konsidera zenezan orai aippatzera nohan exenplua: Baldin norbaitek lituelarik bi ezpata, bata baino bertzea hobea, eta hoberen hau zokhoan utzirik, mendreago hura erabiltzen balu egun guztiaz ongi garbitzen, eta olioztatzen luelarikan, dudarikgabe, mendreago hau zorrotzago, eta distirakorrago lizate, eta hoberen hura zeren zokhoan dagoen, antzatu faltaz herdoilak jana, guztia khamustua kausi litekela: ordea zeren haren jabeak eztuen usaian erabili, erranen othe duzu berenez etzela hobea? egiaz eztut uste, baldin zentzua ossoki galdu ezbaduzu? ezen hori da gauza bat jabearen lazotasun handia eta artha appurra ezagutzera garbiki emaiten darokuna. Gauza bera erran diteke ussaia faltaz; eta antzatugabez zokhorataurthikiak bezala daduzkagun hitz hetaz-ere, halatan beraz hobena lehen da gurea ezen ez Eskuararena.

 

 

§ 14

 

        Halarikan-ere baldin nihor hunelako hitz muetez baliatzen bada, badira presunaja batzuek zeinei iduritzen baitzaje halako hitzak eztirela eskuarazkoak, zeren hainek eztuzketen entzun, konsideratugabe badirela eskuaran hainitz hitz, eta izen hainek eta nik eztakitzagunak eta jakinen-ere eztitugunak; ordea zer erraiteko da noiz-eta-ere halako hitzak eta izenak baitirateke berenez eskuarazkoak, eta eskuararen erregelen eredura moldatuak? edo erran behar da, hainek eskuara nahi luketela egin den baino gathibuago, eta lothuago? ordea nola bethi arrozoinari amor eman behar baitzajo denbora, eta lekhu guztietan, hargatik nahi nuke entzun zenezan Galeno mirikuntzako Prinze handi hark dioena: Ratio, et experientia instrumenta nobis a natura tributa sunt ad faciendam fidem, et rerum omnium inventionem. 8 meth. 1. et Aristoteles 1. rethor 2. Frogaren egiteko, eta gauza guztien bilhatzeko naturalezak eman darozkigu (dio) arrozoinamendua, eta esperientzia lanabesatzat, eta erremientatzat. Gauza bera dio Zizeronek-ere: Est ingenium vis quædam naturalis nobis insita ad inveniendum quod ratione judicari possit. Cic. Badugu argitasun natural bat arrozoinaren bidez kausi ahal ditezken gauzen bilhatzeko. Beraz manera berean Eskuarak-ere, arrozoinaren bidez bilha ahal ditezken gauzen kausitzeko, eta ezagutzeko, erran behar da, baduela argitasun eta libertate bera? baldin orai-ere nahaiago ezbaduzu erran hitzkuntza guztietarik hunek galdu duela zentzua eta libertatea, bathere eztelarikan zentzua hanbat segitzen duenik, eta libertateagatik hanbat odol issuri duenik?

 

 

§ 15

 

        Orai etzaitzu bertzerik falta baizik erraitea, hauk direla gauza berri batzuek, eta oraino zuk entzun eztitutzunak, eta halatan estrainio iduritzen zaitzula arrozoinamenduketan ibiltzea. Horren gainean eztarotzut nahi ihardetsi jeusere bertzerik, baizik Isidoro Paulok dioena: Ad hæc nec prave, nec sceleratum est aliquid innovare cum vtilitas novitati adjuncta sit. Isidorus Paulus. lib. 2 epist 46. Ezta gaitz erraiteko (dio) progotxuagatik zerbaiten erreberritzea. Ezeta-ere ezta miresteko beraz baldin Eskuarak bere erregelen, eta hatsapenen eredura eskuarazko hitzak moldatzen baitu, gauzak hobekiago adiarazteko? ordea hargatik ezin erran diteke bere garbitasunean notharik errezibitzen duela: ezen urretik egiten diren gauzak, nahiz izan ditezin itxura diferentetakoak bethi dira urrezkoak, eta urrearen naturaleza berekoak: Agustin Sainduak dioen bezala: In ipsa autem varietate quid est? ipsa sapientia, non diversum aurum sed varietas de auro. in. ps. 44. Gauza bera nik-ere erran nahi dut, noiz-eta-ere hitzak baitiratezke eskuarazkoak, eta Eskuararen erregelen eredura moldatuak, arrozoin handirekin hartu behar direla Eskuarazkotzat. Halatan beraz erranen dut Axularrekin batean, bertze hitzkuntza eta lenguaia guztiak bata bertzearekin nahastakatuak direla, baina Eskuara bere garbitasunean dagoela.

 

aurrekoa hurrengoa