www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuararen hatsapenak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»
(c. 1718)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Obras vacongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), Joannes d'Etcheberri (Julio Urkijoren edizioa). Geuthner, 1907

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

§ 31

(ESKUARAREN ZUHURTZIAREN FROGAK)

 

        Beraz badirudi, gure Eskuararen zuhurtziaz ezin frogarik emanditekela? zeren ezpaita edireten Autor, eta istorio guztien artean egiteko huni dagokala, kopia bat bedere atheraduenik, baina nola kopia faltadenean orijinala bilhatzen ohi baita, eta ezpaita kopiarik hura baino seguragorik, eta fidelagorik; hargatik bada nik ere nahidut bilhatu egiteko huni dagokan egiazko orijinala, zeina baita Eskuara bera, edo hunen mintzoa, eta hunetarik beretik esperanza dut, atherako dudala beharden froga, eta argitasun ossoa, zeren ezbaita mintzoa baino lekhuko seguragorik, ez egiazkoagorik bat bederaren ezagutzeko, ez eta ere ezta froga komunagorik (eta) naharoago ediretendenik, hala lege Naturalean, nola iskiribatuan, eta Garaziazkoan ere, nola baita mintzotikkakoa; ezen gure Jainkoak noiz eta ere Adam lehenbiziko gizona eta gure Aita ez jeusetarik egin edo kreatuzuen ondoan, ekharriziotzan aitzinera animalia, eta hegaztina guziak, hetarik bakhotsari bere naturalezaren eredura izenaren emaiteko; Adduxit ea ad Adam, ut videret quid vocaret ea: omne enim quod vocavit Adam animæ viventis, ipsum est nomen ejus. Gen. 2. Bide hunetaz Adami, eta haren ondoko ume guztiei ezagutzera emaiteko, nolako zuhurtzia eta jakintasun miragarriarekin mundurat emanzuen, ezen ezta kuhurtziaren señale seguragorik, nola baita gauzen naturalezen ezagutza, zeina Philosophoek deitzenbaitute, Cognitio a priori; ezagutza suerte hau izatuzuten Aita Adamek, Salomonek, Apostoluek, bainan bertzek guttik.

 

 

§ 32

 

        Halaber lege iskiribuzkoan ere kausitzen da: Gen. 27. nola Isak Patriarxa handi hura itsutuzenean Iakob bere semea finezioski Esau bere anajaren arropez edo soinekoez beztiturik joanzitzaion Isak Aita zaharrari benedizinoaren galdegitera; bainan Isak Aita itsuak mintzarazizuenean Iakob bere semea, zer erranzuen? soinekoak Esauenak dira: bainan mintzoa Iakobena.

 

 

§ 33

 

        Matheo Ebanjelistaren eredura orobat gerthatuzitzajoen Jondoni Petriri ere bere nausiaz utkhatu zuenean: Nam et loquela tua manifestum te facit. Math. 26. hire mintzoak salhatzen hau, nor aizen. Ea beraz mintzazaitea zu ere gure hitzkuntza zahar aspaldikoa; eta erakutsdezozu mundu guztiari zure zuhurtzia hainbertze mendez mende, eta arrokapean gorderik, eta ehortzirik bezala egondena, orai bedere ilkhizaitea kanpainara jendartera, ja denbora da laur milla urtheren ingurua iragan ondoan bedere, etzarela ahalke, ez herabe, baldin bertze orduz Noemi emakume eder hura bere herrian sartzean emazteki Bethlemeitek elkharri erraitenbazioten, Hæc est illa Noemi? Ruth, I. v. 10. hauda Noemi emakume eder hura? Egun bada munduak enzuten, eta aditzentuenean zure pensamendu, eta perpaus miragarriak, eta hitz misterioz betheak arrozoin gehiagorekin erranendu: Hiccine est ille Cantabrismus? Hautxe da Eskuara hitzkuntza eder hura? halakogisaz non baitut uste oraiko hitzkuntza berri, eta ardurako dabiltzanek errespeturekin zure kuhurtziari agur eginendiotela, eta boz batez aithortuko zure bizitasunaren indarra, eta edertasuna paregabekoak direla; eta aitzitik lehen deitzaitezkela Aingeruen hitzkuntza, ezen ez gizonena, zeren zure hitz bakhotxa baita misterioz, eta zuhurtziaz bethea; hala nola Iaungoikoa, non edirenliteke hitz bat misteriotsuagoa, eta gure mintzatzeko maneran Jainkotasunaren aditzerat emaiteko gauzagoa? ezen Iaungoikoa izen hauda bi hitzetarik moldaturikakoa bezala, jakiteko, Iauna, eta goikoa, gainekoa, edo goitikoa, erran nahibaitu, Iaun gainekoa, edo goitikoa, edo Iaun zeruetakoa; halaber Eguberri, egun berria. Ilhargia, hilabetheko argia, edo hila, eta arzuirik gabekoadelarik, argia, argi hila, edo argi ilhuna. Heriotzea, eriaren hoztea. Ilherria, hillen herria, Dohaina, dohainikakoa, edo dohainik emana, edo errezibitua. urthumea, urtheko umea; Izotza, ihintz hotza. Ilhuna, hilla eguna. Galtzerdia, galtzen erdia. Gaztella, gaztellua, edo jauregi, eta gaztellutsua. Iruñea, hirurenea, hirurena, edo hiri enea; Bartzelona, baratze ona; Baionna, Bai-ona. Bai jauna, baja ona. Bizkaia, Biz kaia, edo kaia biz. Lapurdi, Lau-urdi, Lau urdun edo Lau urdira. Presundegia, presunategia, presotegia, edo presoen egon lekhua. Bidasoa, Bide Itsassokoa.

        Hauk dira Eskuararen hitzak, eta izenak, zeinetan edireten baitira hain bizitasun, eta signifikanza misteriotsuak, non baitirurite Philosophoen sentenziak, eta hetarik hitz bakhotxak gauzaren definizinoa.

 

 

§ 34

(ESKUARAZKO IZENEN DEKLINAZINOAZ)

 

        Izenen deklinazinoaz bezanbatean ere baderraket gauza bera: ezen nominatibo singularekoan baititu bi akhabantza diferentak, v. g. Nominatibo Dominus, Jauna, edo Jaunak; bertze hitzkuntza gure artean dabiltzanen berririk baizen eztakitenek, segur naiz, erranendutela, bi akhabanza hautarik bata, edo bertzea, sobera dela, eta halatan bai-etaezpada bata sobera dela.

 

 

§ 35

 

        Egiaz hori hala lizatekete, bertze hitzkuntzen erregelen eredura, zeren ezbaitute akhabantza bana baizik, hala nominatibo singularrekoan, nola pluralekoan; ordea Eskuarak baitu bia eta hetarik lehena zeruitzatzen da Berbo sustantibo Naiz, Nago, Nabila, eta haukin konjugatzen diren Berbo guztiekin, v. g. Jauna da, dago, dabila; Jauna izanda, egonda, ibilida; Jauna izanenda, egonenda, ibilikoda. Eta bigarren akhabantza zeruitzatzenda gainerako bertze berboekin, v. g. Jaunak dio, Jaunak errandu, etc. Horra nominatibo singulareko exenpluak; Pluralean ere erregela bera da, v. g. Jaunak dira, daude, dabiltza, etc. Jaunek diote, erraitendute, irakatsi dute, etc. Eta gisa hunetan Eskuarak egiten du akhabantza haukien enplegua; ordea bertze hitzkuntza hauk ezin egindezakete diferentzia molde hau, zeren akhabantza bat baizik nominatiboan ezbaitute; jenitiboan ere baitu gisaberean bi akhabantza diferentak, eta diferentki usajan dabiltzanak, v. g. Jenitibo Domini, Jaunarena, edo Jaunarenak: lehena kommuztatzenda Berbo sustantibo singularekoarekin, eta ez pluralekoarekin, v. g. Erregerena da Khoroa; Rejis est Korona; eta bigarrenak, bera singularra delarik, darauntsa pluralera, eta behinere ezin juntaditeke berbo sustantibo singularrekoarekin, v. g. Jaunarenak dira Zerua, eta Lurra, Domini sunt Koelum, et Terra; halako gisaz non jenitiboak aditzera emaiten baitu ondotik helduden berbo sustantiboaren numeroa, jenitiboa berbo sustantiboarekin kommunztatzenduelarikan; ezen gaizki erranalizate Eskuararen erregeletan; Jaunarena dira Zerua, eta Lurra; zeren Jaunarena baita berbo sustantibo singularekoari juntatzenzajoena, eta halatan lizateke astrugaitzkeriabat erraitea, Jaunarenak da miserikordia, zeren Jaunarenak baita jenitibo bat berbo sustantiboaren pluralarekin kommunztatzen dena.

 

 

§ 36

 

        Bertze hitzkuntzek izenari aitzinetik finkatzen dioten emendaillua deitzen ohidute preposizinoa; ordea Eskuarak ondotik eratxekitzendio hain manera ederrean, eta miragarrian, non biez egitenbaitu gorputz bat, edo izen soil bat, v. g. in Ecclesia; Elizan. In Gallia; Franzian. Ad Civitatem; hirirat; ex Coelo, Zerutik: Ab hominibus, gizonez, gizonetarik, gizonenganik, etc.

 

 

§ 37

(ETA BALDIN IZEN XOILETAN BADA MISTERIOTSU, ESTA ORAINO GUTIAGO BERBOETAN ERE)

 

Eta baldin jzen xoiletan bada hain misteriotsu, ezta oraino gutiago berboetan ere; ezen hitz gutiz, eta laburzki baliatzen delarik berboez, edo berboen propietatez, artezki, eta zuzentki gauzak deklaratzentu, hain manera ederrean, non baldin konsidera badadi hunek berboez baliatzeko duen propietatea, edirenenda, dela hagitz misteriotsua, eta antzatsua, eta bertze hitzkuntzetarik hagitz diferenta, zeren kommunztatzen baitu Berboa akkusatiboaren numeroarekin, bertze hitzkuntzek ezin egindezaketen maneran; v. g. maitatzendut Jainkoa, Amo Deum: Io amo a Dios; j'aime Dieu. Maitatzentut Sainduak: Amo Sanktos; Io amo alos Santos; jaime les Saints. Bertze hitzkuntza hauk eztute egiten ganbiadurarik berboan, bainan bai Eskuarak, batean dio Maitatzendut Jainkoa, eta bertzean maitatzentut Sainduak; akkusatibo singularekoari emaitendio berbo diferenta akkusatibo pluraleko arenetik, halako moldez non enzunezgeroztik berboa, baitakigu ondoko kasuaren numeroa, edo kontua; ezen ezta Eskuara dakienik enzunezgeroztikan, emaitendaroat, emaitendarozkiat, lehenbiziko berboak akkusatibo singularrekora, eta bigarrenak pluralekora darauntsala ezagutuko eztuenik; eta bertze alde berboak deklaratzendu datiboa ere; ez ordea bertze hitzkuntza hauk, ezen Latinez erraitekotzat emaitendaroat, erram (sic) behar da; Do tibi; Erdaraz, te doi; Franzesez, Je te donne; eta oraino berbo batez bia elkharrekin baitira bezala, gauzak adiaraztera emaitentu v. g. Meza entzunarazidiot, Eji, ut audiverit Missam; He le hecho oir Missa; Je lui ai (fait) ouir la Messe; Halako gisaz non Eskuarak berboaren bisajan erakusten baitarozkigu hirur gauza diferenten bisaiak; Beraz erranditeke, Eskuara habila, anzatsua, eta zuhurra dela berboen propietatetan ere, non hunen mintzatzeko, eta gauzen adiaraztera emaiteko manera antzatsu eta zuhur hunek baitirudi hurbiltzendela Aingeruenera, zeinek izpiritu kolpe batez hainitz gauza diferent elkharri ezagutzera, eta aditzera emaitenbaitiotzate, hala nola Eskuarak hitz batez hainitz gauza diferent aditzera emaiten baititu, orai ikhusiduzun bezala; ordea bertze hitzkuntza hauk barkhabezadate, baldin erraitenbadut, ezin egindezaketela, Eskuarak egitenduena, baldinetariak orai Eskuaratik eskola harturik ikhasi nahi ezpadute, eta baldin Gienako Prospero saindu handi hark Latinez mintzozelarikan erranbazuen Ea est, nisi fallor, judicata latinitas, quæ breviter & aperte observata dumtaxat verborum proprietate, res intelligendas enuntiat, non quæ vernantis eloquij venustate, atque amenitate luxuriat. Libr. 3 de vita contemplati. Latin onak hitz gutiz laburzki, eta lanoki baliatzendelarikan Berboen propietatez deklaratzen tu jakin behar diren gauzak, elhe konturik, eta hitz alferrik enplegatu gabe; errandekaket beraz, saindu handi hunek jakin izanbalu Eskuara, zinez erranenzuela, Eskuara hitzkuntza ona, eta ederra, zeren hitz gutiz, eta laburzki baliatzendelarikan berboen propietatez, hain antzoski eta kuzentki gauzak adiaraztenbaititu.

 

 

§ 38

(BADU BERTZE MANERA ISPIRITUTSU BAT, BERTZE HITZKUNTZEK EZTUTENA ZEINA BAITA BERBOARI JENEROAREN ERATXEKITZEA).

 

        Eta finean badu oraino bertze manera izpiritutsu, eta artifiziotsu bat, bertze hitzkuntzek eztutena, jakiteko berboari jeneroaren eratxekitzea, v. g. To, eta No, emaitendaroat, eta emaitendaronat; Errandik, eta errandin; Emaitendarozkiat, eta emaitendarozkinat.

        Batean berboak aditzera emaitendu mintzodela gizonkiarekin, eta bertzean emakume arekin, berbo batak darontsa akkusatibo singularrekora bertzeak pluralekora, eta oraino haukin batean datiboa ere deklaratzen du, non guztiak elkharrekin nahastakatuak direlarikan berboan; guztiarekin ere guztiak bat banazka hain miragarriki adiaraztenbaititu; Badakit, Eskuararen berririk eztakitenei gauza hau ezin sinhetsizkotzat idurituko zaiela, zeren bisaja batean hirur presuna diferenten iduriak edo imajinak ezin pintaditezken, zerentariak egundaino ezbaita izan hain pintore habilik bisaja batean hirur presuna diferenten iduriak edo imajinak elkharrekin nahastakatuak zein zeindiren ezagutzendirelarikan athera ahal izatu tuenik, ez Apeles pintore guztien buruzagi hark berak ere eztuediren sekeretu hau, ez eta bertze hitzkuntzek ere, xoilki Eskuarak dirudi dela dohatua abantail eder hunetaz halako maneraz, non iduritzenbaitzait, erranditekela, Numquid sapientia non clamat, & prudentia dat vocem suam? Erran nahida, zuhurtzia, eta prudenzia ojhuz daude Eskualdunen ahotik; eta Aristotelek erranbazuen ere, Nemo est natura sapiens; nihor eztela sortzen jakinsun, guztiarekin ere jakin izanbalu Eskuara, uste dut, erranenzuela, Cantabrismus est natura sapiens, (et doctus indoctus). Eskuara da irakatslerik, eta Eskola nausirik gabe jakinsuna, eta jakina (eta ikhasia eta miresteko den gauza da, nola erresort hauk hunela jokatzen tuen, eztituelarikan, bi koniugazino baizik ossorik, zeinak baitira Naiz, eta dut, eta oraino hautarik batez dudatzeko da ea defektiboa ala ez, haukien gainean dohazi bertze gainerako berbo guztien koniugazinoak, latinez deitzen diren berbo anomaloez eta defektiboez kanpoan).

 

aurrekoa hurrengoa