www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuararen hatsapenak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»
(c. 1718)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Obras vacongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), Joannes d'Etcheberri (Julio Urkijoren edizioa). Geuthner, 1907

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUARA GUZTIETAN BAT DA

 

        Hitzkuntzen edo lenguaien arteko differentzia heldu da, zeren batak bertzea ganik sinifikantzak, deklinazinoak, konjugazinoak eta mintzatzeko manerak baitituzte differentak: eta zenbatenaz-ere bada hauk baitirateke differentago, hanbatenaz hitzkuntzak halaber elkharren artean izanen dirateke hastanduagoak, eta atzeagoak, eta elkharren iduri gutiagokoak; Hala nola Hebreoa, Grekoa, latina, eta Eskuara baitira mueta differentetakoak, zeren hautarik bakhotxak baititu bere hatsapenak ossoki difierentak.

        Ordea halaber kontrara, Philosophoen artean errezibiturikkako errefin haren eredura: contrariorum contraria est ratio; erran behar da, zenbatenaz-ere zimendu hauk baitirateke elkharren iduritakoagoak, hanbatenaz hitzkuntzak-ere diratezkela bere ethorkian, eta izaitean partalertasun, eta batasun, gehiago dutenak: Italianoa, Gastelania, eta Franzesa diren bezala, zeren haukien arteko izenen deklinazinoek, eta berboen konjugazinoek elkharri baitarontsate, eta hala haukien artean kausitzen da batassun handiago, ezen ez Hebreoaren, Grekoaren, Latinaren, eta Eskuararen artean.

        Orai bada konsidera badetzagu Eskualdunen arteko sinifikantzak, izenen deklinazinoak, berboen konjugazinoak, eta mintzatzeko manerak, kausituko tugu, batzuek beraktsu (sic) direla Eskual-herrian, zeinek egiten baitute hitzkuntzaren izaitea eta batasuna. Vnitas est indivisio rei in se, et divisio a qualibet alia re. Hautxe da Lojikoek batasunaz emaiten duten definizinoa, zeina hagitz ongi heldu baitzaio Eskuarari: halatan beraz erran behar da: Cantabrismus est sermo indivisus in se, et divisus a quolibet alio. Eskuara bere baitan bat dela, eta bertze zein nahi hitzkuntzetarik berezia.

 

aurrekoa hurrengoa