 |
LAURGARREN GALDEA ZERTAKO DENTZ ESKUARA
Hau da Aristotelesek zenbait gauzaz tratatzerakoan egiten duen laurgarren galdea, bai halaber nik-ere obra hunen hastean zimendutzat ezarririk segituko nuela prometaturikkakoa.
Ordea galde suerte hunek badirudi alferrikkakoa dela; zeren batbederak baitaki, hitzkuntza guztiak (Babiloniakoez kanpoan), direla gizonek bilhaturikkako imintzione batzuek, eta elkharren artean asmaturik, bere nahiara moldaturikkakoak, eta arrozoinamenduz ezin athera ditezkenak, eta hauk ezin ikhas ditezke eta ez jakin baizik entzunez eta izenen sinifikantzak ikhasiz; hargatik dio Aristotelesek-ere: Sor, edo Gor sortzen dena, bai eta-ezbada mutu izanen dela; lib. 1. de interpretatione. Zeren Gizonak ezin adiaraz ahal baitetzake gogoan tuen gauzak, ez eta-ere adi ahal bertzek gogoan tuztenak, non lehenbizirik eztiren sentsuetarik iragaiten. Nihil est in intellectu quod prius non fuerit in sensu. Hargatik bada hizkuntza (sic) da lanabes bat zeinaren bidez Gizonak aditzen baititu bertzek hitzez erraiten tuzten gauzak, bai halaber adiarazten-ere berak gogoan tuenak. V. Gomendioz. carta, pag. 1, 28 y 29.
Eginbide hunetako bereko da bada gure Eskuara ere, zeren hunen bidez adiarazten baitugu, aditzera eman nahi dugun gauza; eta bide beraz aditzen baitarokute erraiten duguna.
|
 |