www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuararen hatsapenak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»
(c. 1718)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Obras vacongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), Joannes d'Etcheberri (Julio Urkijoren edizioa). Geuthner, 1907

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUARA NOBLEA DA

 

 

§ 1

 

        Badira presunaia batzuek zeinek uste baitute egiazko noblezia dagoela urre, zilhar, eta ontasun franko izatean; Bertze batzuek gorputzeko sendotasunean: eta finean bertze batzuek buraso noblenganikkako ethorki xoilean, eta hala azkeneko arrozoinamendu hunen eredura, ene aippamenak badirudi ja frogatua gelditzen dela, zeren Eskuara Tubal Prinze handi haren umea, eta alaba baita.

 

 

§ 2

 

        Ordea Apulejo gizon jakintsun hark bertzerik dio: Si laudas virum, quia dives, hoc fortunæ debetur; si quia fortis ægritudine debilitatur, seu fatigatur; si quia nobilis, non ipsum sed parentes ejus laudas. Baldinetariak presuna bat laudatzen baduzu zeren aberats den (egungo egunean gerthatzen den bezala) hori zor zajo fortunari; Baldin zeren sendoa eta azkarra den, eritasunarekin flakkatzen, eta herbaltzen da: Baldin zeren sortzez noble den, eztuzu hura bera laudatzen, baina bai haren burasoak, eta aitzineko egokiak: Ouidiok-ere hala erran zuen: Nam genus, et proavos, et quæ non fecimus ipsi, vix ea nostra voco. Bere ethorkia, eta leinua, arbasoak, eta berak egin etzituen gauzak, etzituela bereak deitzen. Senekak ere gauza bera dio bere ethorkiaz bantatzen direnez; Qui genus jactat suum, aliena laudat. Halakoak bertzeren gauzen laudatzen hari direla: behar bada ustez ezen Birjilioren erranaren eredura.

 

                Qui viret in folijs venit a radicibus humor

                Et patris in natos abeunt cum semine mores.

 

        Burasoen merezimenduak, eta eginbide ohorezkoak umetara iragaiten direla, hala-nola arbolak erroez lurretik edoskitzen duen urina baithoa hostoetara; hau hala lizelarikan, erran ahal jenezake, munduan eztela hain zorthe dohatsurik, nola noble sortzea, zeren noble sortzen denak bere baithan ediren bailetzake bere aitzineko egokien, eta burasoen merezimendu guztiak, bera bere partetik bathere entsejatu eta premiatugabe.

 

 

§ 4

 

        Xrisostomo Sainduak bertze hitzkuntza batez usatzen du, gauza hunetaz mintzo denean: Neque nobilitas censetur, eo quod magnatum sanguine sis prognatus, sed ipse efficiaris magnus. Chrisostom. ennar. in Isaiam. Dio Dotor handi hunek ezta noble izaitea, zeren buraso nobletarik sorthu zaren, zeroni egin zaitea noble: erran nahi du bat-bederak eztuela zer loriatu xoilki bere aitzinekoen eginbide, eta merezimenduetan, non hek bekala ongi entsejaturik, eta ohorezki enplegaturik, ezten beztitzen berthutearen plumai ederrez; Hargatik Satisberiok-ere erran zuen: Nihil miserius, quam in alieno fulgore gloriari, et eo constat, esse inopem debitorem, qui solutionem celebrare non potest. Satisberius. cap. 19. Dio, ezta gauza dohakabeagorik, nola baita bertzeren abantaillez, eta ohorez beztiturik, hetaz loriatzea, ezen handikan ageri da, halakoa erromes dela, eta eztela gai bere eginbideari erantzuteko, eta ihardesteko, eta hunelakoez erraiten du Zirilo Sainduak-ere Vanum est extolli de bonis prædecessoribus, et deficere ab eorum virtute. S. Cyril. in Catena aurea. Ergelkeria da buraso prestuez hantatzea, eta hekien eginbide ohorezkoetarik hastantzea eta apartatzea; zeren Aristotelesek dioen eredura: Nobiles ij demum videntur esse, in quibus majorum virtus inest, et copia lib.5. de Republ. cap. 1. Nobleak dira, zeinen baithan kausitzen baitira aitzinekoen berthute, eta eginbide ohorezkoak. Hemendik beraz ageri da, egiazko nobleziak behar duela izan berthutetik ethorria, jajoa, eta sorthua, zeren Philosopho beraren errana baita: Nobilitatis principium, idest honoris, qui solus est præmium virtutis. Berthutea da nobleziaren ethorkia eta hatsapena, zeina xoilki baita berthutearen errekonpentsa: halako moldez non hau gabeko noblezia, xoilki deit baititeke izenezkoa: ezen nork-ere uste baitu noble eta Aitonen-Seme dela eta apartatzen, eta hastantzen baita aitzineko buraso ohoratuen eginbide ohorezkoetarik, egiazki halakoa enganatua bizi da, zeren berthute gabeko nobleziak baino ohore gehiago egin bailezoke berthuteak. Hau da perla, eta joja balios bat diruz erosten eztena, eta adiskidek emaitzaz ezin eman dezaketena, xoilki merezimenduen bidez ardiesten da, eta ez bertzela: Eta bertzela uste izatea da Anbrosio Sainduak diona; coronam exigis, antequam vincas? S. Ambr. lib 4. in Luc. de recessu diaboli. Khoroa galdegiten duzu merezitu baino lehen? jakin zazu bada eztukezula, kuk nahi zenduke berthutearen arrosa arantzerikgabe eskuetara; ordea hori ezin dateke, zeren arrosa arantzepean sortzen, eta loratzen baita: Gisa berean berthutea-ere arantzetsu da, zeren trabailuen, eta merezimenduzko obren bidez bere arrosa, eta lili ederrak errepartitzen baititu egia hau ezagutirik (sic) erran zuen Boezio autor handi hark: Virtus ex eo vocata est, quod suis viribus nitens non superatur adversis. 3 de Consolat. pros. vlt. berthutea deitzen da berthute, zeren bere indarrez, eta bothere guztiez ensejatuz ezbaita bentzutua etsajez. Beraz arrozoinamendu hunen eredura, noble izanen denak behar du izan bere merezimendu propialez beztitua.

 

 

§ 5

 

        Lege hau segitu du gure Eskuarak, zeina hanbat mendez mantenatu eta mantenatzen baita, bere indar propialez entsejatzen delarikan: egundaino izan eztuelarikan gramatikkako, eta zientzietako laguntzarik, beure zuhurtzia, eta antzea baliatu zaizko, munduko bi etsairik borthitzenen kontra, zeinak baitira denbora eta indarra, zeren denborak gauza guztiak sentitugabe emeki emeki, eta eztiro baitaramatza, eta azkenean ezjeusetara ekhartzen baititu.

 

 

§ 6

 

        Halaber gorajak-ere bere menekoei nahi duena onhets-arazten deraue: Data est opera, ut civitas Imperiosa non solum jugum, verum etiam linguam suam domitis gentibus per speciem societatis imponeret. D. August. 19. de Civitat. Dei. cap. 19. Exenpluak baitugu bertze hitzkuntzetan, zeinak denborarekin baitohazi ganbiatuz, eta bethi ploma itzuli izatu dute garaitiarraren alde: Hebreoa Babiloniako gathibutasunean hirurhogoi, eta hamar urthez (lehen erran den bezala) ganbiatu zen eta hartu zuen Kaldeoa bere etsajena.

 

 

§ 7

 

        Grekoak-ere denboraz eta nausi zeino, iraun zuen: baina gero denborarekin ethorri zen ganbiadura hartzera. Erromako Enperadoreoak iraun zueino, Latinak-ere on eduki zuen, baina botherea eta manua faltatzearekin, hunek-ere bere distiadura galdu zuen, hargatik erran zuen, Lipsiok ere: Ingenium, et natura ipsa ita fert, ut flectant se omnia ad mores, cultumque victoris. Lipsius. cap. 3. de recta pronuntiatione linguæ latinæ. Arrozoinak, eta oraino naturalezak berak-ere onhesten du, bentzutuek amor eman dekoten garaitiarren usantzei, hazturei, eta egiramuei; halako gisaz non baiterrakegu hala egin izatu dutela bertze hitzkuntza hauk.

 

 

§ 8

 

        Ez ordea Eskuarak, eta hau heldu da, zeren bertze hitzkuntza hauk ganbiarazi tuzten etsajak ezbaitira aski botheretsu izan Eskuararen ganbiarazteko, eta hunen iraupenaren ethentzeko; pontu hunen gainean eztugu zer ibili froga berriketan, zeren ja aitzintxean ikhusi baituzu, Eskuarak hirur hogoi eta hamar urthez eztuela mudantzarik bathere errezibitu, aitzitik bere indar propialez mantenatu dela, denbora izan arren gauza guztiak sentitugabe, eta eztiro ezjeusetara ekhartzen tuena, urreaz kanpoan.

 

 

§ 9

 

        Ezta bada zer erran, Eskuararen kontra garaitia batere botheretsuago izatu dela, ezen Espainian izatu direlarikan nausi hainitz jendaki arrotz, eta bereziki Erromarrak garaitiar, eta nausi zirenean, heltzen ziren lekhuetan entsejatzen ziren bere hitzkuntza Latinaren sar-araztera, eta hedaraztera, asko lekhutan egin izan zuten bezala: eta bide hunetaz iraungiarazten zituzten kausitzen zituztenak, zeren lehen erran den bezala, gauza guztiak garaitiarraren alde jokkatzen baitira: ordea halarikan-ere ezta ageri gure Eskuarak batere jautsapenik egin dioela jende arrotzen garaitiari, aitzitik amorik emangabe bethi on eduki du, eta orai-ere bere hatsapenetan, eta garbitasunean dago, aitzineko kapituluan frogatu dudan bezala: halako moldez non arrozoin hau dela kausa dudatzeko baita, ea Erromarrek, edo bertze zenbait jendaki arrotzek izan othe duten garaitiarik Eskual herrian? ezen Silio Italliarrak ere badio: Cantaber ante omnes hyemisque, æstusque, famisque invictus. lib. 3. Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikkakoa: Nahi dut, zenbait abantail appur ardietsi ahal zuketen zenbait lekhu bakkarretan; ordea halarikan-ere sinhesteko da denbora gutiz gozatu ahal zuketela, eta hekien loria iraupen gutitakoa izatu zela, baldin egia bada Horazioren errana: Cantaber indoctus ferre juga nostra. Eskualdun gure uztarriaren erabiltzen ikhasi gabekoa. Arrozoin haukien eredura, erran dezaket beraz, jendaki arrotzek etzutela izan bothererik aski, Eskualdunaren hitzkuntzaren ganbiarazteko, eta halatan zillegi ikanen zait erraitea Boezioren eredura: Cantabrismus est, qui suis viribus nitens non superatur adversis. Eskuara da hitzkuntza guztien artean bere indar propialez entsejaturik, etsajez bentzutugabekoa; hargatik arrozoinekin erran duket, Eskuarak ongi merezitua duela nobleziazko kalitatea.

 

 

§ 10

 

        Eta baldin ongi konsidera badetzatzu Silio Italiarrak, Horaziok, eta bertze hainitz Autorek Ezkualdunez erran tuzten gauzak, ikhusiko duzu, orai aippatu dudan noblezia hau bera kausitzen dela Eskualdunetan, zeren hauk baitira Erromarrei, eta Erromako Enperadorei hanbat ekhai, eta egiteko eman zioten jendaki suhar eta azkar hura, eta Autor, eta Istorio guztiek boz batez hanbat laudorio emaiten diotena, hala bere balentasunaren, eta kuraja suharraren kariaz, nola izpirituko habilezia miragarriaz. Hemendik ordea jelosia, eta inuidia harturik, hainitz jendaki arrotz, eta bereziki Erromarrak eta Erromako Enperadoreak gutiziatu izan ziren, bortxaz, edo amodioz jendaki hunen beretzera, halako moldez non gutizia edo desirkunde hunek berak mugidarazi baitzuen Zesar Enperadorea Eskualdunen, eta Asturianoen kontra harmen hartzera. Cæsar parum in Hispania per ducentos annos actum intelligens, si Cantabros atque Astures duas fortissimas gentes Hispaniæ suis vti legibus sineret, aperuit Jani portas, atque in Hispaniam ipse cum exercitu profectus est. Orosius. lib. 6. cap. 21. Dio Orosio gizon handi hark: Zesar Enperadoreari gauza appurra, eta gutia zitzajon berrehun urthez Espainian egin zela, baldinetariak Eskualdunak, eta Asturiarrak, Espainiako bi jendaki hagitz borthitzak uzten bazituen bere libertatetan gozatzera, halatan gerla deklaratu zuen, eta bera bere presunaz harmadarekin partitu zen Espainiara.

 

 

§ 11

 

        Oraino bertze-alde banituke hainitz autor arrotz ene aippamen hunen fagoretan deitzeko; ordea nola guztien huna ekhartzea bailizateke zure, eta ene nekhearen berretzea, halatan bada kontentatuko naiz hetarik guztietarik zenbaiten ekhartzeaz eta lehenbizirik, D. De Ivigne Brossiniere abokat handi hura, zeinak erraiten baitu bere hitztegi Istoriozkoan:

        Biscaye est vn quartier d'Espagne costoyant la mer oceane vers l'occident pres le Bearn; le Ciel y est, fort doux, et temperé a cause qu'estant toute entourée de montagnes, elle n'est incommodee, ni par le grand froid, ni bruslée par les ardeurs du Soleil: Elle est chargée d'arbres propres a batir Navires, abonde en animaux terrestres, maritimes, et volatiles, comme aussi en toutes sortes de fruits, excepté de vin: Il s'y fait vn grand trafic, a cause des marchandises qui y viennent de France, Angleterre, Pays bas, et autres endroits, ayant a cet effet des havres fort commodes. Les habitans estoien jadis appelles Cantabres, Valcons, Vasques, Basques, et Biscains, recommandez par leur valeur entre tous les peuples d'Espagne: Elle estoit anciennement comprise sous le Royaume d'Aquitaine, mais qui depend maintenant pour la plus part de la couronne d'Espagne: et l autre partie contenant les villes de Bayonne, de S. Jean de Luz, et quelques autres jusques au fleuve d'Iron (sic) qui en fait la separation, appartient au royaume de France. Les Biscains son (sic) ingenieux politiques, et adroits a manier toutes sortes d'armes, gaillards au reste, et propres. Les jeunes filles Biscaines ne coupent ny couvrent leurs cheveux jusques a ce quelles soient mariees. Plin. lib. 4. c. 20: Mercator en son Alas (sic).

        Bizkaia da Espainiako parte bat itsaso Ozeanoaren kosta bazterrari dagokala, iguzki sartzeko aldetik, Biarnoatik hurbil, hango airea eztia eta emea da, zeren mendiz inguratua baita guztia, ezta hotzegia, ez beroegia untzi egiteko arbola fixoz bethea da, lurreko animaliez itsas-arrainez, eta hegastinez naharoki konplitua da, baihalaber zernahi fruitu suertez, arnoaz kanpoan. Frantziatik, Angeleterratik, Ollandatik eta bertze lekhuetarik ethortzen diren marxandizak direla kausa egiten da merkatalgoa handi bat. Hango jendeak noizbait deitzen ziren Kantabresak, Valzontarrak, Vaskotarrak, Baskotarrak, eta Bizkaitarrak, Espainiako populu guztien artean famatuak bere balentasunaz; lehenago Gienako erresumarekin bat zen, baina orai gehiena Espainiako khoroaren azpiko da; eta Franziako erresumakoa da bertze gainerakoa, zeinetan baitira Baionako hiria, Donijoanekoa, eta zenbait bertzerik Irungo hibaiarainokoan, zeina zerbitzatzen baita mugarritzat. Bizkaitarrak (erran nahi da Eskualdunak) izpiritutsuak dira, bizitzen dakitenak, edo kortesak, eta zernahi harma suerteren erabiltzen trebeak, alegerak edo umore onetakoak, fixoak, eta ongi eginak, neskatxa gazte bizkaitarrek ezkon artean eztute buruko illea mozten, ez estaltzen. Plin. lib. 4. c. 20. eta oraino autor hunek berak badio bere hitztegi istoriodunean, Kantabres hitz hunetan.

        Les Cantabres estoient d'un tel courage qu'ils se donnent (sic) voluntairement la mort pour eviter quelque peril eminent, mesme les meres mourtrissoient leurs enfans, et les enfans leurs parens de peur de tomber entre les mains de leurs enemis. (Estant vne fois poursuivis par l'Empereur Auguste, et reduits a l'extremité) apres s'estre mis a faire bonne chere, ils se deffirent eux-memes au milieu du festin, les vns par le fer, les autres par le feu, les autres par le poison (qu'ils portoient ordinairement auec eux pour advancer leur mort en semblables occasions) et ainsi se delivrerent de la captivité dont ils estoient menacez. Flor. lib. 4. chap. 12. Ils se voüent aussy fort voluntairement a la mort pour leurs amis, voir mesme estant au supplice ils avoient coutume de chanter le Pæon. Alex. d'Alex. lib. 1. chap. 26.

        Kantabresak (erran nahi da Eskualdunak) hain ziren kuraja handitakoak, non erortzeko hain hainean ziren periletarik eskapatzeagatik, bere buruak bere nahiara hiltzen baitzituzten, baita Amek-ere bere haurrak, eta haurrek bere burasoak etsajen menera eror zitezin beldurrez. Behin Augusto Enperadorea zerrajelarikan, eta azkeneko hesturara ekharriak zeduzkan denboran, eta assetzen jarri ziren ondoan, elkhar hil zuten, erdi assexe zirenean, batzuek harmaz, bertzeak suaz, bertzebatzuek pozoinaz (zeren berekin baitzerabilaten halako okasinoetan bere buruei biziaren laburtzeko) eta gisa hunetan libratu ziren erortzera zihoazin gathibutasunetik. Flor. lib. 4. c. 12. Adiskideak gatik halaber bere buruak bere nahiara hiltzera emaiten zituzten, eta hiltzerako puntadan usantza zuten kantatzeko bere arteko kanta bat.

 

 

§ 12

 

        Luis Moreri gizon handi hark-ere erraiten du bere hitztegi istoriozkoan, Baske hasten den izenean:

        Les Basques sont renommes par leur adresse, par leur fidelité, et par leur intelligence dans le commerce qu'ils font auec les Espaignols (sic).

        Leur langue est toute particuliere. Ludovicus Moreri dans son Dictionnaire Historique au mot Basque.

        Eskualdunak famatuak dira bere agudeziaren eta leialtasunaren kariaz, eta Espainolekin egiten duten tratuko ezagutza dela kausa. Hekien hitzkuntza bere gisakoa da.

 

 

§ 13

 

        Orai dugun entzun D. Sebastian de Kobarrubias Orozko Erregeren kapillan eta Kuenkako Kalonjeak erraiten darokuna.

        Vascuña por otro nombre dicho Gascueña, y por otro Lypuzcoa, y Cantabria comprehende en si los pueblos de Vizcaya y parte de Navarra, la lenyua de los de esta tierra llamaron vascongada, tienese por cierto que la primera poblacion de España fue la de esta tierra por Tubal nieto de Noe, y es cosa admirable que asta nuestros tiempos se aya conservado sin mezcla de otra alguna, excepto algunos vocablos, que por la comunicacion de los demas pueblos se avran introducido. Esta gente asta la predicacion del Evangelio vivio en la ley de naturaleza, adorando un solo Dios verdadero. La Cantabria, Guipuzcoa, Alava, Vizcaya, y las demas partes de el Reyno de Navarra que han participado, y participan desta lengua, es dela gente mas antigua, y más noble y limpia de toda España D. Sebastian de Covarruvias Orozco, capellan del Rey catolico, Maestrescuela, y Canonigo de la Santa Iglesia de Cuenca, y Consultor del Santo oficio, en el tesauro de la lengua Castellana, fol. 203, p. 2.

        Baskueña bertze izenez Gaskueña, eta bertzela Ippuzkoa eta Kantabria hedatzen da Bizkaiako, eta Naffarroako zenbait populuetara herri hetako hitzkuntza deitzen da Eskuara: gauza segurtzat dadukate Espainiako lehenbiziko populua izan zela herri hunetakoa Tubal Noeren illobassoaganik, eta gauza miragarria da (dio) nola gure denboraraino mantenatu den bertze zenbait hitzkuntzarekin nahastekatugabe, zenbait hitzez kanpoan: zeinak bertze jendakiekiko hantazinotik sarthu baitirateke. Jende hau Euanjelioa predika ziteken artean, bizi ikan zen naturalezaren legean, adoratzen zuelarikan egiazko Jainko bat. Kantabria, Ippuzkoa, Alaba, Bizkaia, eta Nafarroako parterik gehiena, hitzkuntza hau dadukatenak, dira Espainiako jenderik zaharrenetik, noblenetik, eta garbienetik.

 

 

§ 14

 

        Bertze-alde Erromarrek nolako estimua egiten zuten Eskualdunaren kuraiaz eta Balentasunaz, hemendik juja dekakezu, zeren eginbiderik borthitzenetan, eta athearik perilosenetan Eskualduna ezartzen baitzuten: lekhuko da Tazito, Erromarrek Anglesen, Alemanen, eta hekien Kapitain jeneralaren kontra izan zuten gerla hartan, bitoria etsajetarat erortzera zihoana, Eskualdun tropelak estrosadaren min minean ethorririk Erromarrak garaitiar eragin zituztela.

 

 

§ 15

 

        Eta hauk hunela aippatu eta ondoan, Oihenartok dioen bezala, daritzat badagotela aippatzea Eskualdunen eta Karlo Magnoren harmadaren artean gerthatu ziren gauzei, jakiteko, harmada hunek Oierriagan izan zuen odol issurizko sarbaskia, eta mundu guztian hanbat habarrots eginikkakoa, zazpi ehun, eta hirur hogoi, eta hemezorzi garren urthean.

 

 

§ 16

 

        Eskualdunek Erromarrekin konserbatu zuten libertate ossoa, eta Suebiarren Godoen, eta Sarrasinen kontra anhurik egin gabe sostengatu zutena: Karlo Magnorekin galdu bezanbatsu zuten, noiz-eta-ere baitzihoan Espainiarat harmada handi batekin, Ibnabala deitzen zen errege Sarrasina hartaz deithua, iragaiten zelarikan bada Eskualdunen, eta Nafartarren eremuetarikan, batzuek eta bertzeak bere meneko, eta azpiko, trebutari eta billau eragin nahi izan zituen Iruiñea Eskualdunen hiri buruzagia, murraillak urraturik, eta aurthikirik kontra altxa etzekioen amoreagatik, bas-herritzat egina utzi zuen: Lekhuko dira Ejinhardo, eta mende hartako bertze Istoriolari Karlo Magnok eginikkako gauzez iskiribatu dutenak.

 

 

§ 17

 

        Eta nola jende sentikor hau bere baithan minberatua baitzegoen errezibitu zuen bidegabeaz, eta laidoaz mendekatzeko parada bilha zebilan, eta hargatik Franziako harmada gibelat itzultzen zelarikan, haren gibel aldeko soldadueriari kurajozki ekhin zitzaien Pirineoko atheketan: soldaduz eta harmaz gutiago izan arren, estrosada dohakabe batez garaitu zituzten. Halatan beraz dugun entzun Eginhardo Erregeren Gortheko Notaria, eta Karlo-Magnoren gauza gehienen ekagutza izan zuena, zeinak Prinze hunen bizitzearen gainean xehero iskiribaturik moldatu zuen liburuan, zer passatu zen Espainiako estrosada hunetan, deklaratzen baitaroku hitz hautaz: Ipse per bella memorata, primo Aquitaniam, et Vasconiam, totumque Pyrenæi montis jugum, et vsque ad Iberum amnem, qui apud Navarros ortus, et fertilissimos Hispaniæ agros Secans & ita perdomuit, ut eas tributarias efficeret.

        Lehen aippaturikkako gerla hetaz, bere menera, eta azpira zituen lehenik Giena eta Eskual-herria, bai halaber Mendi pirineoaren gaindegi guztia Hebrorainokoan (sic), zeina Nafarroan sortzen baita, eta Espainiako kanpo fruitutsuak arrasatzen zituelarikan, halako gisaz hezi zituen, non trebutari eragin baitzituen.

 

 

§ 18

 

        Oierriagako estrosada heriotzetsu hartaz mintzo da gisa hunetan: Nam cum agmine longo, vt loci, et angustiarum situs permittebat, porrectus iret exercitus, Vascones in summi montis vertice positis insidijs (est enim locus ex opacitate Sylvarum, quarum maxima est ibi copia, insidijs ponendis opportunus) extremam impedimentorum partem, et eos qui novissimo agmine incedentes, subsidio præcedentes tuebantur, de super incursantes in subjectam vallem deijciunt: consertoque cum eis prælio, vsque ad vnum omnes interficiunt: ac direptis impedimentis, noctis beneficio, quæ jam instabat, protectisumma cum celeritate in diversa disperguntur. Adiuvabat in hoc facto Vascones, et levitas armorum, et loci, in quo res gerebatur, situs. E contra Francos, et armorum gravitas, et loci iniquitas per omnia Vasconibus reddidit impares. In quo prælio Egartus Regiæ mensæ præpositus, Anselmus Comes Palatij, et Rutlandus Britannici littoris præfectus, cum alijs compluribus inferticiuntur. Neque hoc factum ad præsens vindicari poterat, quia hostis re perpetrata ita dispersus est, vt ne fama quidem remaneret vbinam gentium quæri potuisset.

        Nola harmadako jende tropela baitzihoan herronkan hedatua, lekhuko paraia hestuak permetitzen zuen eredura, Eskualdunak estrosada preparaturik mendi mehaka gainean (zeren hartako lekhu ona eta behar bezalakoa baita, hango saroi, eta oihan itsuak direla kausa) oldartzen zitzaitztelarikan gain-aldetik bagaierien azken parterainokoan, eta aitzineko jende tropelaren pausuen begiraletzat gibeletik heldu zirenei jazarririk, irioarazi zioten mendia behera haren hegalean den haran batetara, eta hekin guduztaturik eta gathazkaturik, guztiak hil zituzten, batere utzigabe. Eta hekien tresneria, eta bagaieriak harturik, gabaren laguntzarekin batean, zeren arratsa hurran baitzen, berehalaxe lehiadura handirekin banatu ziren bata horrat, eta bertzea hunat, bata baterat, eta bertzea bertzerat, guztiak lekhu diferentetarat. Egiteko hunetan Eskualdunak laguntzen zituen harmen arintasunak, eta gathazkako lekhuaren parajak: eta kontrara Franzesak harmen pisutasunak, eta lekhuaren paraia gaitzak eragin zituen Eskualdunen azpiko. Gerla hunetan hil ziren Egarto Erregeren mahainzaina edo despensaria, Alselmo Palazioko Kondea, Errolan Bretoiniako kostetako Kapitain jenerala, bertze hainitzekin. Egiteko hunetaz etzen mendekatzeko biderik, zeren etsaja bere kolpea egin eta, banatu baitzen, halako moldez, non nihork esbaitzeakien norat galde.

 

 

§ 19

 

        Ejinbardo berak, edo Ademarok, edo nor-ere baita Karlo Magnoren, eta Luis Pioren istorioen iskiribatzaillea edo Autora, hainak estrosada dohakabe hau, hitz gutiz aditzera emaiten daroku gisa bunetan, mintzo delarik Karlo Magnoz: Pompelonem revertitur. Cuius muros ne rebellare posset, ad solum vsque destruxit, ac regredi flatuens Pyrenæi saltum ingressus est. In cujus summitate Vascones, insidijs collocatis, extremum agmen adorti, totum exercitum perturbant magno tumultu. Et licet Franci Vasconibus tam armis, quam animis, præstare viderentur, tamen & iniquitate locorum, & genere imparis pugnæ inferiores effecti sunt. In hoc certamine plerique aulicorum, quos Rex copijs præfecerat, interfecti sunt, direpta impedimenta, & hostis propter notitiam locorum statim in diversa dilapsus est. Cujus vulneris accepti recordatio, magnam partem rerum fæliciter in Hispania gestarum in corde Regis obnubilavit. Dio, itzultzen da Iruiñera, zeinaren murraillak, erreboltaturik altxa etzekion amoreak gatik, aurthiki baitzituen lurrerat, eta deliberatu ondoan Franziarat itzultzeko, sarthu zen Pirineoaren athekan zeinaren kopeta kukuilloan Eskualdunak estrosada preparaturik ekhin baitzitzaizkon gibeleko tropelari: hilu bulu handi batekin nahas-arazi zuten harmada guztia, eta Franzesek iduri arren Eskualdunak baino fixoagoak zirela, hala harmaz nola kuraiaz, guztiarekin ere lekhuaren paraja gaitzaz, eta gerlako manera diferentaz egin ziren Eskualdunen meneko: Gudu edo estrosada hunetan Gortheko presunaja gehienak Erregek harmadako Agintari egin zituenak, hillak gelditu ziren, eta bagaieriak galduak, eta nola etsaiak baitzeakien lekhuetako berria, berehala horrat hunat banatu zen. Kolpe hunen orhoitzapenak Erregeren bihotzean goibelarazi kuen lehen Espainian dohatsuki gerthaturikkako gauzen parte handi bat.

 

 

§ 20

 

        Oraintxeon iduritzen kait frogantzarik aski ekharri dudala, erraiteko Eskualduna noble dela, zeren Balduino legetako autor famatu hark erraiten darokunaren arauera: Perfecta autem nobilitas est generis cum animi magnitudine decorata. In lib. nobiliores. C. de commer. et Marc. Egiazko noblezia baitago kurajan, eta balentasunean, zeina egundainotik edireten baita eskualdunetan: Nec vitam sine Marte pati: quippe omnis in armis lucis causa sita est, damnatam vivere paci. Silio Italiarrak Eskualdunaz mintzo delarikan erraiten du; Eleakikela Eskualdunak bizitzen, non ezlituen harmak eskuan eta halatan dirudi naturalezaren Autorak-ere ezarri duela burdina eta altzairu meappean, bere baitharikkako naturalezaren eredura, hetaz baliatzeko, eta harmatzeko; ezen non egiten da hanbat burdina, nola Eskual-herrian?

 

 

§ 21

 

        Hunarainoan jeneralki minlzatu naiz Eskualdun guztiez: ordea nola eskoletako erregela baita: Doctrina communis neminem doctum facit: halatan orai hetarik zenbait bat banazka nahi nituzke izendatu: lehenbizirik hasten naizelarikan, aitzineko mendetan Eskual-herritik ilkhi izatu diren presunaja ohoratu, eta ospe handitako hetarik: badakit ordea erranen darotazula, hainak aspaldi hillak direla, eta mundu hunetako aldia eginik, ja ahantziak bezala daudezila? egia da hori, eta hala da, baina ezta axola: aitzitik egun hetaz hemen mintzo naizenean, erran dezakezu begien aitzinean tutzula, eta orai-ere bizi direla, Nizeto Xronistak dioenaren arauera. Haud abs re liber viventium appellabitur historia rerum gestarum descriptio, tubæ languor, quo iam olim mortui, velut e sepulchris excitati in medium producuntur. Nicet. Chroniates. Aitzinekoen eginbide ohorezkoez zenbait istorio, eta aippamenen egitea deitzen da bizien liburua, istorioak jujamenduko tronpetak bezala (dio) ja hillak, eta ahantziak daudezinak, bere hobietarik berriroki pitz-arazirik bezala, deitzen tu Gizon jakintsunen izpirituetan jujatuak izaitera. Beraz arrozoin dut, eta arrozoin-ere handia hetaz mintzatzeko, bataz zor diotegun errespetua dela kausa, bertzeaz zeren hekien aippamena bera gure ohoratzeko eta alegeratzeko aski baita, Pliniok dioen bezala: Et enim si defunctorum imagines domi positæ dolorem nostrum levant, quanto magis et in quibus non modo species, et vultus illorum, sed honor, et etiam gloria refertur. Plin. lib. 2. epist. 7. Baldinetariak gure aitzineko zirenen pinturen ikhuste xoillak gure bihotz-mina arintzen, eta konsolatzen badu, zenbat ezgenetzake gehiago konsola, eta boz, hekien ohorearen, eta loriaren aippatzen entzuteak? hartarakotz bada nondik, edo norenganik hasiko naiz izendatzen, eta batbederari bere merezimenduen, eta kargen eredurako herronkaren emaiten ?

 

 

§ 22

 

        Ordea beldur naiz, bata baino, bertzea lehenago izendatzeaz, huts egin dezadan, zerenetariak beharbada zenbaitek usteko baitute batbederaren merezimenduen eredura herronka hau moldatu dukedala; ordea hau dateke gauza bat zeinetan nik ezagutzarik hartu nahi izatu eztukedana, eta halatan, ahalaz entsejatuko naiz bat-bedera bere adineko edo mendeko herronkaren eredura izendatzera.

        D. Antonio Okendo Almirante Jenerala, eta bere seme D. Migel Okendo Jenerala; eta halaber hunen seme D. Migel Karlos Okendo Sanmiliango Markesa, eta haukien bertze aitzineko hainitz.

 

 

§ 23

 

        Hemendik, konsideratuko duzu nolakoak izan ziren lehenagoko Eskualdun ohoratu hek: ordea hekien ondokoek-ere eztute hekinganikkako ethorkiaz ukhatu ez hekien ohorea eta loria bathere gibelatu; zeren egungo egunean-ere kausitzen baitira hanbat presunaja handi, batzuek Eskualdun fin eta natural garbiak, eta bertzeak Eskualdunen leinu ohorezkotik eta arraza garbitik ethorkia dutenak: hala batzuek nola bertzeak bere merezimenduen bidez baitaude-ohorez, errespetuz, eta ontasunez gaindi eginak, hala nola baitira:

                Lardizabal ippizpikua.

                D. In. de Idikez (sic).

                D. Thomas de Idiakez.

                D. Armendariz.

                D. Fran. de Enparan.

                D. Gabriel de Zuloaga.

                Los General

                Eskalona.

 

 

§ 24

 

        Eta azkenean hauk guztien khoroatzeko, erranen dut, Eskual herriak izan tuela bere Erregeak: Ad Joannem Cantabriæ Regem aufugavit: Jonius in Elogio Valentini Ducis. Bernardinus Gomesius. lib. 8. de gestis Regis Jacobi. Ihes egin kuen Joannes Eskual-herriko Erregerengana; ordea hemendik erran nahi dana da, Errege hek Eskualdunak zirela ezen istorioen eredura Eneko, eta Semeno Nafarroako Errege izan ziren, zeinen izenek aski klarki aditzera emaiten baitarokute Ekualdun izenak direla: Eta oraino bertze alde erranen dut, Tubal Eskualdunak hemendik aitzinago hedatu duela bere xedea, noiz-eta-ere igan baita munduko bi khoroarik, eta Erresumarik handienetara; hartarakotz frogantzak begien aitzinean tugu; zeren mundu guztiak dakien bezala egundainotik Iruñea deithu, eta deitzen baita Iruñea, zeina, egiazki baita Eskuarazko izena, eta hala hiri noble hura izatu da Eskual-herriko hiri buruzagia Zelio Augustoren arauera: Navarræe fines ingressus ad Pompelonam Cantabrorum regni caput castra posuit. Celius. Aug. Curio. lib. 1. de hist. sarracenica, et lib. 2. Sarthu zen Naffarroako eremuetan, eta setiatu zuen Iruñea Eskualdunen hiri buruzagia: eta hala lehen erran dudan bezala, hau da Tubalen lehenbiziko Gorthe hautu, eta ohoratu hura, egundainotik eta bethi eskualdun izatu dena; non hiri hartako familia zahar, eta ohorezkoenak bethi izatu baitira Eskualdun fin garbiak, eta kalitate hunetaz estimu handi egin izatu dutenak.

 

 

§ 25

 

        Bertze-alde Doña Katalina Iruñeko alaba, Naffarroako Erregina zenaz geroztikan, ezta dudarik hura-ere Eskualduna zela, ezen Eskual-herriko umea zer ahal dateke baizik Eskualduna? hala nola Parisko umea, Paristarra? Madrilgoa, Madriltarra? eta hala gisa hunetan frogantza klara da, Tubal Eskualduna munduko bi khoroarik handienetara igan dela, ezen gauza jakina da, zeren munduan asko habarrots egin baitu, LUIS gure Errege handiak Erregina handirenganik ethorkia baduela, eta handikan deitzen dela: Ludovicus XIIIJ. D. G. Francorum, et Navarræ Rex. Franziako, eta Naffarroako Errege: zeren Henrri laurgarrena Andre haren Illobasoa baitzen, eta Henrrirena LUIS gure Errege handia; manera berean Philippe kinto, LUIS handiaren Illobasoa, eta Espainiako Errege dena da leinu, eta ethorki beretikkakoa: halako gisaz non baiterraket, Noek Japhet bere semeari eman zioen benedizino profeziazko hura, hemen konplitu dela: Dilatet Deus Iaphet, & habitet in tabernaculis Sem, sitque Chanaam servus ejus. Genes. 9 Jainkoak hedaraz dezala Japhet, eta demola hainitz eremu, eta Erresuma, bai halaber egin dezola garazia haren Eliza Sainduan bere egoitzaren egiteko, eta Xanaam biz haren muthil, eta zerbitzari.

        Profezia hau konplitu da ossoki, noiz-eta-ere Tubal Eskualduna bi Errege handi eta Elizako Semel (sic) fidel, eta leial haukien Majestateari juntatu baitzaje; hargatik beraz egun arrozoin du Iruñeak handirozki loriatzeko, zeren den munduko bi Monarkha handienen Ama, bai halaber Espainiako, eta Franziako Erresumen artean Erregiña bezala. Eta hala erran bezate jendaki eta nazione guztiek, Samaritarrek erran zutena: Non propter tuam loquelam credimus: ipsi enim audivimus, et scimus. Joan. 4. v. 4. 2.

 

 

§ 26

 

        Hunarainokoan ekharri tudan frogantzak, athera tut, ikhusi duzun bezala Eskualdunak bere balentasunaren bidez ardietsi izatu tuen merezimenduetarik. Ordea Klaudino gizon handi hark dioenaren eredura, badirudite oraino eztirela aski: Gaudet enim virtus testes sibi jungere musas. Zeren balentasunak duen atseginik, eta loriarik handiena baita letrak lekhukotzat berekin juntatzea: halatan bada nahi dut erakutsi, Eskualduna letretako eginbidetan-ere eztela, harmetan baino merezimendu gutiagokoa: Marianak zernahi derran arren, mintzo delarikan Eskualdunaz gisa hunetan: Gens enim agresti rudique ingenio; quæ plantarum instar translata, tamen terræ bonitate mitigatur, & montanis inaccessa locis, externi imperij jugum, vel admissit penitus nunquam, vel excussit quamprimum atque cum antiqua libertate veterem gentis atque communem Provintiæ sermonem conservatum fuisse fide non caret. lib. 1. cap. 5. Jende salbai, burugogor, eta har-airagaitzetako hau, zuhaitz eta belhar landareak bezala birlandaturik, lurraren naturaleza onarekin batean gozatzen eta ematzen da.

 

 

§ 27

 

        Egiazki hemen Marianak aurthikitzen dio Eskualdunari, aurthik ahal zezoken harri ukhaldirik borthitzena, edo ahappaldirik gogorrena: zeren Aristotelesek dioen eredura, Gizonari hitzez egin eta eman ahal dakioken laidorik handiena baita, izpirituz labur eta eskas dela deitzea: Vt hominis decus est ingenium, sic ingenij lumen est eloquentia: zeren gizonaren ohorea eta noblezia (Zizeronek dioen bezala) baitago adimendu izatean, eta ongi mintzatzen jakitean, bide hunetaz gizona differentziatzen da abre mutuetarik, eta egiten Jainkoaren iduritako zeina baita naturalezak ardiets ahal dezaken abantaillik handiena.

 

 

§ 28

 

        Zentzuz eskas direnez erraiten du Platonek, halakoek ezin duketela ohorerik, ez eta ere fortuna egiazkorik: eta hunen arrozoina emaiten du zuhurrak. Natus stultus est in ignominiam suam. Prov. 17. § 21. Izpirituz eskas den burugogor erhoa bere buruaren laidogarri sorthu da; zeren hau baita bat-bederak ahal dukeen baiarik handiena, eta Gizonari erran ahal dakioken ahapaldirik itsussiena, eta erantzukirik ukigarriena: hargatik dio iskiribu sakratuak-ere: Qui dixerit fratri suo racha, reus erit consilio, qui autem dixerit fatue, reus erit gehenæ ignis. Math. 5. § 22. Nork-ere koleraz, mendekuz edo herraz erranen baitioke bere anajari buru arina, merezi du jujamendua, baina deitzen badu zoroa, hainak mereziko du sekulako sua.

 

 

§ 29

 

        Beraz arrozoin dut eta arrozoin ere handia Marianari errefertatzeko eta barkhamendurekin eziagutzera emaiteko, egiazki enganatu zela.

        Ordea halarikan-ere ezin sinhets dezaket, Mariana hain gizon jakinak Eskualduna Raxa deithu nahi izatu zuela, eta oraino are gutiago Fatue: lehen erran nezake, Eskualdunen, eta Eskual-herriko berririk jakingabez, eta bertzetarik entzun ahal zituzken ajerupenezko kontairei sobera fede emanik: aitzinatxe iragan zela. Ezen segur naiz etzela hain aitzina iraganen, baldin Eskual-herriko berri jakin izan halu, eta Eskualdunak ezagutu, eta oraino are gutiago baldin gogora balitzajo Aristotelesen errana: 0ptima enim temperies non solum corpori, verum intelligenti homini prodest. (Erran nahi du) tenperamendu eta sasoala eztela xoilki gorpputzekotzat progotxatzen baina bai oraino Gizonaren adimendutsu eragitzeko-ere.

 

 

§ 30

 

        Baldin dastatu balu bada Marianak Eskual-herria ikhusikko zuen aski emea eta eztia dela izpiritu habilen, eta adimendu haltoen emaiteko: ezen ezta beroegia, hala nola baita eguberdiko partea, ezeta-ere hain hotza, nola Nortea: hargatik erran zuen Galenok-ere, Nortearen azpian egoitza dutenak adimenduz eskas direla: baina northearen, eta Egerdiaren artean direnak, hagitz direla prudentak, eta izpiritutsuak zorthe hunetako da Eskual-herria, zeren Nortearen, eta Egerdiaren artean baitago jarria, eta halatan erran behar da izpiritu, eta adimendu agudoen emaiteko dela lekhu ona, eta bebarbezalakoa, eta baldinetariak baldin baliz oraino nihor hain burugogorrik egia hunetaz dudatzen luenik, hainaren sinhetsgogortasunaren bentzutzeko, ekharrikko diotzat lekhuko herri hautako arbola ferde fruitutsu eta hagitz ederrak, ithurri gozo garbiak, itsassoko, eta ur eztietako arrain ozteak, hegastina, eta ihizi arinak, eta abre mutu tropelak; zeinek aski klarki, nik erran dudana egia dela erakusten baitute.

 

 

§ 31

 

        Eskual-herriaz mintzatu eta ondoan, zer erranen dut bada orai, Eskualdunez? baizik bere sort-herriaren naturaleza, ela trenpu berekoak direla, eta hargatik direla hain kolore, eta iduri ederretakoak, habilak eta gorpputz thaillu onetakoak: ezen eztira hain iharrak, eta meheak, nola egerdi-aldekoak, ezeta-ere hain haragitsuak, nola northekkoak; hargatik ordea dira zientzietakotzat ere hain gai onak, ezen badio Hipokratesek: Conducit etiam ad sapientiam, vt minime carnosi sint, nam ad carnis bonam habitudinem ardoris inflammationem fieri necesse est. Ez haragitsu izaitea on dela jakintsun izaitezo; Eta oraino bertze-alde gauza huni berari dagokala dio Hipokrates Autor berak: Si ignis, et aqua in corpore temperamentum acceperint, fit anima sapientissima, et memoria valentissime prædita, si vero ignis superetur ab aqua fit tarda: Erran nahi du, adimendu eder baten izateko, eztela halakorik, nola gorpputz tenperatua, edo trenpu onetakoa, ezen hotza baldin garai bada, adimendua pisu, dorppe, eta gogor izanen baita. Arrozoinamendu hunen eredura ezin erran diteke beraz Eskualduna burugogor eta har-aira gaitzetakoa dela, baina bai gai ona, eta Eskoletakotzat behar bezalakoa; egia hau Exenpluz hala erakutsi izatu dute Eskual-herritik herri arrotzetarat ilkhi diren bakotxetarik hainitzek, hala nola D. Navarro Baztan Aspilkoeta Semeak; Aita Elizalde Jesusen Konpainiako Jesuistak eta halaber Etxelarko semeak: Aita Jeronimo Exenike Urdakubiko konbentukoak, eta Erratzuko semea.

 

 

§ 32

 

        Horra beraz Eskuarak eta Eskualdunek kalitate ederra franko, non hainitz bertzerik gehiagoren kausitzea, gaitz bailizateke Saindutasunaz kanpoan. Ordea hortaz bezanbatean ere, nahi nuke iakin othe den munduan herririk, edo probintziarik hain fermuki on eduki duenik Saindutasuneko bidea (zeina baita Jesu Christo gure Jaunaren lege Katholika Saindua) nola izatu baita Eskual-herria? edo dela egundaino nihork aditu othe du ukhorik egin dioela fede saindu huni? edo gibella (sic) eman dioela Xristoren bikarioari? menturetan Eskual-herrian izan da den herririk xumerenik on eduki eztuenik, eta fede katholikaren amoreagatik odola azken xortarainokoan gogotik, eta bihotz onez issuri etzakenik? Jainkoari beraz eskerrak emaiteko diotzagu: zeren begiratu baitgaitu eresia eta seta gaixto guztietarik, hargatik egundaino ezta aditu, ez iskiribuetan kausitu: Mahometek, Kalbinok, ez Lutherok, eta ez nihork bertzek-ere kreditik aski izan dutela Eskual-herrian ostatatzeko: aitzitik bethi behatu diote Eskual-herriari hekien kontrako gaztelu hagitz gogor, eta borthitzari bezala: Eskualdunekin eztute nahi izatu hantazinorik, ez egitekorik; zeren ezaguturik hekien fermutasuna, baitzeakiten progotxurik, ez irabazirik etzuketela, salbatzaillearen erranaren arauera: Et portæ inferi non prævalebunt adversus eam. Math. 16. § 18.

        Hargatik bada Eskual-herria bethi izatu da xahu, eta garbi, orai-ere da, eta Jaunaren garaziarekin batean aitzinarat-ere bai izanen: halako gisaz non Kalbinok, Lutherok, Mahometek eta Moistarrek erran baitezakete, Horaziok erran zuena: Indoctus cantaber ferre juga nostra. Hergaitz, eta moldegaitz ediren dutela Eskualduna bere seten uztarriaren azpian hezteko: egiazki eztute kausitu, ez eta-ere kausituko lurraren gainean jendakirik hekien alderat hain higintza, eta nakhaizdura handia duenik, eta gogotikkago zainetako odola hekien kontra issur lezakenik, nola baita Eskualduna; non arrozoinekin erran baititeke hau dela Noeren profeziazko benedizinoaren effetua, eta ondorea: Dilatet Deus Iaphet, et habitet in tabernaculis Sem. Gen. 9. v. 27.

 

 

§ 33

 

        Oraino bertze alde Jainkoak-ere Deabruaren mandatari, eta Eskolen madarikatu hekin kontra, Eskual-herritik hautatu, eta athera tu millaka hanbat presunaja bertutetsu eta lege sainduaren kridari, eta sostengari: Ignazio Loiolakoaren eta Franzisko Xabierko bi Saindu haukien presunetan: bata Jesusen konpainiaren fundatzaillea eta bertzea Indietako Apostolua, eta Naffarroako Patroina: Hauk dira bi eskualdun, bi izar argi, eta bi Aingiru zerutik igorriak Jesu Christoren lege sainduaren hedarazteko, eta heresien iraungitzeko.

 

 

§ 34

 

        Ordea nola ni sarthuko naiz itsas hondargabe hunetan? eta ezin athera naiteken egitekoan? Saindu dohatsu haukien laudorioen aippamenean? berak dira bere buruz asko gora mintzo: berak dira bere baithan asko klar, eta ozen. Hobedut beraz, utz detzadan, hutsik eztagidan; Elizako Dotor, eta Saindu handi hark-ere badirudi gauza bera burutara emanen darotala Nepoziano appezaren tonbaren gaineko iskiribua: Magnas materias parva ingenia sustinere non possunt, et cum eas tractare nituntur, in medio itinere oneris depressa magnitudine cadunt, & quo major res est, quam explicandam suscipiunt, eo magis obruuntur, eo quod verbis rerum magnitudinem æquare non possunt. Izpiritu xumek, eta flakoek ezin sostenga, eta soporta detzakete egiteko, eta ekhai handiak, zeren hei ekhiten zaitztenean, karga garajarekin, edo kargaren pissutasunarekin bidearen erdian erortzen baitira: eta zenbatenaz handiagoa baitateke explikatzeko, eta adiarazteko hartzen duten gauza, hanbatenaz kausitzen dira penatuagoak, eta egitekoetan nahasiagoak, zeren gauzen handitasuna hitzez ezin neurt eta nibela baitezakete.

        Baldin hau badio hain bokkantza eta Saindutasun handitako Dotor hunek appez baten laudorioez mintzatzerakoan, zer erranen dut bada nik, zeinak hartu baitut Eskualdunei dagozten materietarik loriosena, eta miragarriena? zein izpiritu, zein bokkantza, zein indar liratezke aski hain presunaja sainduez, eta noblez mintzatzeko? zeinen Saindotasunak xitzen eta iragaiten baititu gizonen izpirituak: aithortzen dut egiazki eta garbiki, ni enaizela gai hain eginbide handieri ekhiteko.

 

 

§ 34

 

        Ordea halarikan-ere orai parada hunetan ene zentzu appurraren eredura betaz ez mintzatzea iduritzen zait lizatekela ezagutza gabeko markka, zeren zordun bainaiz hekien alderat, hekien semeen eskoletan Musatik ergorainokoan ene gaztetasunean errezibitu tudan eskola, eta hazkuntza onen kariaz: halatan beraz dut obligazino, ene antze appurraren eredura ene eginbidearen parte baten bedere satifatzeko, edo beren baratzeko arbolaren fruitua, edo berenganik errezibiturikkako loretarik flokka bat bederen ofrendatzeko, esperantzarekin zernahi eskasia, huts, eta falta ene aldetik izan dadin, hek guztiak haukien karitate handiak estaliko tuela.

 

 

§ 35

 

        Itzultzen naizelarikan bada lehenbiziko hartu nuen abiadurara, zeinetan erran bainuen; Bi Saindu dohatsu hauk direla bi Eskualdun, Elizako bi izar argi, eta bi Aingiru; Diot bada orai-ere gauza bera; zeren hauk baitira bi izar handi munduaren bazter zabaletara berthutearen issuriak, eta arraioak naharoki hedatzen tuztenak, ezen iskiribu Sainduak dio: Fecit duo luminaria magna, vt vnum præesset diei et alterum nocti. Jainkoak kreatu zituela bi izar handi, bata egunazkotzat, eta bertzea gabazkotz: ordea hautarik bakotxak egunaz, eta gabaz argitzen, eta distiratzen du: eta erran diteke beraz Saindu dohatsu hautaz: Fecit duo luminaria magna: Gure Jainko Jaunak athera tuela Eskual-herriko bi familia prestu, eta ohorezkoetarik bi izar argi iguzkiak, eta ilhargiak baino gehiago distiratzen dutenak, hala zeruan, nola lurrean, hala gabaz, nola egunaz, iguzki ilkhitzetik, iguzki sartzeraino, eta iguzki sartzetik iguzki ilkhitzerainokoan: halako gisaz non, Deuteronimoarekin (sic) batean erranen baitut: Estis hodie sicut stellæ cæli; Deuter. cap. 1. Zuek karetela egun zeruko izarrak bezala, munduko bazter urrunetara Xristoren lege Sainduaren distiadura, eta arraioen issuriak naharoki hedatzen tutzuenak.

 

 

§ 36

 

        Eta nola batzuetan iskiribu sainduak Aingiruak deitzen ohi baititu izarrak, arrozoinekin bi Saindu izar eder hauk ere deit ditezke Aingiruak, Anbrosio Sainduak dioen eredura: Quia non solum Episcopos ad tuendum gregem Dominus ordinavit, sed etiam Angelos destinavit. lib. 2. cap. 2. Jainkoak eztitu xoilki Ippizpikuak eman Elizaren mantenatzeko, eta sostengatzeko, bainabai Aingiruak-ere; eta hala arrozoin hunen eredura, hauk dira bi izar eta bi Aingiru Eliza Katholikaren hedaratzailleak, eta sostengariak: Angeli, qui Regnis, et Nationibus præsidebant. Glos. interlinealis. Munduko Erresuma, eta jendaki guztien artean Xristoren lege Sainduaren hedarazteko aitzindaritzat zebiltzan Aingiruak: eta oraino bertze alde hautaz erran diteke Zaxariak dioena: Isti sunt, quos missit Dominus vt perambulent terram. Zachar. 1. num. 10. Hauk dira Jaunak igorriak munduaren bazter zabaletan lege sainduaren kridatzeko, eta finkatzeko, eta hala hauk bere denboran hanbat ontasun Elizarat garrajatu dute, eta oraino egungo egunean-ere nork eztaki gauza bera egiten dutela? bere ondoko seme berthutetsuen bidez? zeinek bihotz gori, eta karitate khartsu batekin Jainkoaren ohoretan emaiten baitituzte bere biziak asko orduz ikhusi izan den bezala: eta oraino egungo egunean-ere ikhusten den eredura; eta hala nor da munduan gure hertar (sic) Saindu dohatsu haukien alderat aldez, edo moldez, zordun eztenik? haukien seme arthaduriek eta Dabiten dorrearen sostengatzeko bethi zentinelan eta guardian atzarririk daudezinek, egiten tuzten fagore, eta enpleguak direla kausa? Batzuek haur gaztei hazkuntza, eta eskola onak emanez: Bertzebatzuek bere exenplu onen, eta predikuen bidez bekhatoreak gonbertituz eta infidel salbai barbaroak Elizara tropelaka garrajatuz: halako gisaz, non erran baitezaket, hauk direla, Ignazio gure hertar Eskualdun, kapitain hagitz suhar, eta balent hark Higanot, Luterotar, Heretiko, Idolatra eta bertze gainerako seta madarikkatuen kontra, Elizan utzi darozkigun soldadueriak, edo Eskoadronak, Gure Eliza Ama Saindu Katolikoak lorioski kantatzen darokun bezala: Quando Lutherus diram tot Hæresum labem per Germaniam evomit, beatissimum Cantabriæ decus Ignatius a Loyola suæ societatis instituta, et milites, præparabit, qui adversus perfidum illum Heresiarcham, et ejus sequaces, et verbo, et scripto, vt faciunt, et fecerunt semper acriter, et fæliciter decertarent.

        Luterok bere heresiaren hazi pozoatua Alemanian erain, eta hedatu zuenean: Ignazio Loiolakoak, Eskual-herriko edergaillu dohatsuak preparatu zituen bere konpainiako ordenantzak, eta soldaduak, heresiaren Buruzagi traidore, fedegaixtotako haren eta haren banderizakoen kontra, hala hitzez, nola iskiribuz bethi, garrazki, eta dohatsuki ihardukitzeko, zeinek egin, eta egiten duten bezala. Beraz arrozoinekin erran dút, Saindu dohatsu hauk direla bi izar argi, eta bi Aingiru: Qui erudiunt, ad justitiam multos, fulgebunt quasi stellæ; Daniel. 12. vers. 3. Dio Daniel Profetak, irakasteko eginbidean enplegatzen direnek distiratuko dutela, izarrek bezala: Gauza bera iduritzen zait erran dezakedala haukien ondoko semeez-ere; ezen non kausituko dira irakasteko eginbide hunetan hanbat presunaja, hala gazte, nola zahar, eta adin oneko enplegatzen direnik, nola baitira Jesusen Konpainian? halako maneraz non baitirudi Abraham Patriarka handi haren presunan gure Jainkoak promes eman zioela Ignazio bertze Patriarka huni: Multiplicabo semen tuum sicut stellas. Gen. 22. §. 30. Multzutuko, eta berretuko zituela haren umeak, zeruko izarrak bezala. Eta nola (aitzintxeon erran dudan bezala) batzuetan eskritura sainduak Aingiruak deitzen baititu izarrak, halaber iduritzen zait hautaz-ere erran ditekela: Sed sunt sicut Angeli in Cælis. Hauk direla gure Elika Katholika Sainduan, Aingiruak zeruan bezala. Halatan beraz Eskual herriak egun arrozoin du Joandoni Paulorekin erraiteko bozkariozko hitz hek: Gaudium meum, et Corona mea. Ad Philipens. cap. 4. num. 1. Saindu dohatsu hauk direla Eskual-herriko bozkarioa, eta khoroa.

 

 

§ 37

 

        Baina zer diot nik? hauk direnez geroztikan: Ez xoilki Eskual-herriko, baina oraino arrokoinekin, deit ditezke Espainiako, Franziako, Italiako, Alemaniako, Amerikako, eta antipodetako zuzi eta argi biziak?

 

 

§ 38

 

        Ordea hemendik eztezazula pentsa, mintzo naizela Eskualdun bezala passionez, ez eta-ere lausenguz: zeren gauza hala denak lausengurik, ez itxurapenezko bernizadurarik ezbaitu onhesten: aitzitik egiteko hunen gainean batbederak baluke materiarik aski, hainitz liburu handiren iskiribatzeko, lekhuko dira Europa guztia, Asia, Afrika, eta Amerika. Halatan beraz Theophilotek erran zuena nik-ere Eskual herriarekin erraiten dudalarikan, akhabatzen dut perpaus hau. Ob eam causam lætor quod sitis corona mihi, et corona glorificationis, hoc est splendidæ gloriæ. Theophilat. in. 1. ad Thesal. cap. 2. Atsegin eta plazer dut Saindu dohatsuak, zeren zuek zareten bezalakoak izanez zareten Eskual herriko khoroa, eta loria: Gaudium meum de quorum fide, et opere gaudeo, et corona mea in futuro, idest per quos etiam in præsenti, et in futuro coronabor. Eta hala nola orai presenteon bozten, alegeratzen fagoratzen eta ohoratzen baitgaitutzue, esperantza dugu gisa berean gero bizitze hunen ondoan-ere, zuen bitartekotasunez, zeruan khoroatuak izanen garela: Jainkoak hala nahi duela.

 

aurrekoa hurrengoa