www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erlisionearen ixtorioa
Laurent Diharasarri
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Erlisionearen ichtorioa laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre baithan, 1890.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN ZATIA

 

Elizak pertsekuzioneak garhaitzen ditu

 

34garren URTHETIK ETA
314garren URTHERAINO

(280 urtheren heina)

 

        1. Zer egin zuten Apostoluek Jesus Jauna zerurat igan ondoan?

        Jesus Jauna zerurat igan ondoan, Apostoluak bildu ziren berritz azken afaria Salbatzailearekin, egin zuten barne bererat; Ama Birjina berenkin zuten. Han, othoitzik khartsuenean, igurikatu zuten Jesusek agindu Izpiritu Saindua. Han oraino, Jondoni Petrik liburu sainduen arabera hala behar zela frogaturik, hamabigarren apostolu bat hautatu zuten Judas traidorearen orde; hautatua izan zen san Mathias.

 

 

IXTORIOA

Izpiritu Sainduaren jaustea

 

        Hamar egun hartan, Apostoluak erran den barnean bilduak zagotzin. Mendekoste egunean goizeko bederatzi orenen gainera, harrabots handi batek, haize hazkar bat iduri, iharrotzi zuen hek ziren etxea. Izpiritu Saindua agertu zen suzko mihiha bazuen itxuran, eta jautsi apostolu bakotxaren buruaren gainera. Ordutik heien izpirituan ez zen ilhunberik gelditu, eta argi bethean ikusi zituzten Jesus Jaunaren irakaspen guziak. Izpiritu Sainduak bertzalde mintzaira guziak irakatsi ziozkaten, eta bihotzean piztu zioten izigarriko khar eta lehia bat, Ebanjelioaren mundu guzian predikatzeko. Egun hartan baziren Jerusalemen alderdi guzietarik ethorririkako Juduak. Jende oste handi bat bildu zen Apostoluen ingururat. Eta Jondoni Petri, xutik bere hameka lagunekin, mintzatzen abiatu zen, ziolarik: «Judeako gizonak, eta zuek, Jerusalemen zaudezten guziak, adi zatzue ongi nere hitzak. Egun gertatzen dena, profetek aspaldi erran zuten gertaturen zela. Jesus Nazarethakoak zer-nahi ikusgarri eta mirakuilu egin du zuen artean, eta zuek hil arazi duzue. Bainan Jainkoak piztu du, eta gu, haren pizteaz lekuko gare.» Jondoni Petri bere erdaran mintzo zen, eta bizkitartean guziek, nork bere mintzairan, zer zion aditzen zuten. Harritua, xoratua, jendea Apostolueri galdeka zagon: «Zer egin behar dugu?» Eta Jondoni Petrik ihardetzi zioten: «Egizue penitentzia,, eta zuetarik bat bedera bathaiatua izan bedi Jesu-Kristoren izenean, bere bekhatuen barkhamenduaren ardiesteko. Bada, egun hartan, hiru mila arima bathaiatuak izan ziren.»

 

        2. Judu guziak itzuli ziren-a Jesu-Kristoren erlisionerat?

        Judu hainitz konbertitu zen; bainan gehiago izan zen Apostoluen hitza arbuiatu zuenik; eta hauk giristinoak egin ahala pertsekutatu zituzten. Jondoni Extebe diakrea harrika hil zuten. Jondoni Extebe izan zen lehenbiziko martira, erran nahi da, harrek lehen lehenik nahiago izan zuela bere bizia galdu, ezenez Jesu-Kristoren erlisioneari ukho egin.

 

 

IXTORIOA

Jondoni Paulo konbertitzen da

 

        Jondoni Extebe hiltzen hari zutelarik, haren hiltzailen arropak atxikitzen zituen Saul Farisauak. Saulek herra bat handia bazuen Jesu-Kristoren baithan sinhestea zuten guzientzat. Aphez handiaren manuz, Damaseko hirirat gan beharra zen, hango giristino guziak preso alxaturik Jerusalemerat ekhartzeko. Abiatu zen beraz lagun multzu batekin; bainan bidean zohalarik, betbetan zerutikako argi batek inguratu zuen. Lurrerat erori zen, eta entzun zuen boz bat, zioena: «Saul, Saul, zertako pertsekutatzen nauk?— Jauna, nor zare zu? dio Saulek.— Ni nauk hik persekutatzen dukan Jesus,» ihardesten du bozak ikhara daldaran, Saulek dio: «Jauna, zer nahi duzu egin dezadan? Xuti hadi, dio bozak, eta oha Damaserat: han jakinen duk zer egin.» Xutitu zen Saul; bainan itsutua zen, eta lagunek eskutik ereman zuten Damaserat. Han hiru egun egon zen, ez jan ez edan gabe. Jainkoak igorri zion orduan Ananias bere zerbitzaria. Ananiasek eskuz ukitu zueneko, begiak ideki zitzaizkon Sauli, eta bathaiatua izan zen. Handik harat, Saulek, Paulo izen berritzat harturik, giristino legea lehen higuin zuen bezen maite izan zuen; pare gabeko lehia irakutsi zuen Jesus Jaunaren ezagutza, eta amodioa bazter guzietan hedatzeko. Juduak bizitartean ez ziren gelditzen giristinoen pertsekutatzetik. Paulo Jerusalemerat ethorri zen Jondoni Petrirenganat, eta ordutik hamahiren orde, Apostoluak izan ziren hamahiru, Ebanjelioaren nazione guzieri predikatzeko. Jesus Jauna zerurat igan eta zonbait denboraren buruan, Apostoluak elgarretarik berexi ziren, Ebanjelioaren mundu guzian barraiatzeko.

 

        3. Zer egin zuten Apostoluek, elgarrenganik berexi edo urrandu baino lehen?

        Bazter guzietan Ebanjelioaren predikatzeko elgarrenganik berexi edo urrundu baino lehen, Apostoluek egin zuten Sinbola edo Seinalea, erran nahi da othoitz bat, hamabi artikulu edo pondutan, erlisioneko egia premiatsuenak dakharzkena. Othoitz hura deitzen da bai Apostoluen Seinalea, bai fedearen Seinalea: apostoluen Seinalea, Apostoluek egina delakotz; fedearen seinalea, hartarik ezagun delakotz bat bederak baduenez egiazko fedea. Ezen hartan direnak sinhesten ez dituena, ez da giristinoa. Huna othoitz hura:

        1. Sinhesten dut Jainko Aita bothere guzia duenaren baithan, zeruaren eta lurraren kreatzailean;

        2. Eta Jesu-Kristo haren Seme bakar gure Jauna baithan;

        3. Zoin kontzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren bertutez, sortu zen Maria Birjinaganik;

        4. Pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, gurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten;

        5. Jautsi zen ifernuetarat; hirugarren egunean jeiki zen bizirik hilen artetik;

        6. Igan zen zeruetarat, non jarria baitago Jainko Aita guziz botheretsuaren eskuinean;

        7. Handik ethorriko da bizien eta hilen jujatzerat;

        8. Sinhesten dut Izpiritu Sainduaren baithan;

        9. Eliza katoliko Sainduan, Sainduen partaliertasunean;

        10. Bekhatuen barkhamenduan;

        11. Haragiaren piztean;

        12. Betiere iraunen duen bizitzean.

 

 

IXTORIOA

Ama Birjinaren heriotzea

 

        Bere-Seme Jesus, zerurat iganez geroztik, Ama Birjina bizi izan zen oraino hogoi eta bi urtheren heina, Jondoni Joani Apostoluaren etxean; Jerusalemen hil zen. Mariak ez zuen bekhatu orisinalik izan, eta behinere ez zuen huts den mendrenaz bere arimako garbitasuna histu; horrengatik haren gorphutza ez zen hobian usteltzen hasi ere. Bertzalde ez zen hobian luzaz egon. Maria hil eta laster, haren arima eta gorphutza batetaratu ziren, eta aingeruek, atseginezko eta laudoriozko kantu errepikaz, beren erregina ereman zuten zeru gorenetara. Andre-dena Mariaren, arima eta gorphutz, zerurat altxatzea ez da fedezko artikulu bat, bainan gauza segura da, Elizak irakasten daukuna; eta, Elizak gertakari miragarri horren orhoitzapena eginarazten dauku Andredena Maria aboztukoaren bestan, hilabete harren hamabortzean.

 

        4. Zer erlisione zuten Apostoluek konbertitu behar zituzten nazionek?

        Apostoluek konbertitu behar zituzten nazionek, bereziki bi aiphatuenek, Grekek eta Erromanoek, ez zuten egiazko Jainkoa ezagutzen. Egiazko Jainkoaren orde, adoratzen zituzten berek asmaturikako eta eginikako jainko faltso batzu, harriz, zurez, zilharrez edo urhez eginak; hekieri ziozkaten beren sakrifizioak eskaintzen. Beren erlisioneko bestetan, ez zuten maizenik itsuskeriarik eta tzarkeriarik baizik egiten.

 

        5. Zer egin zuten Apostoluek nazione heien konbertitzeko?

        Nazione heien konbertitzeko, Apostoluek egin zuten Jesus Jaunari berari egiten ikusi ziotena, Jesusek bertzalde egiteko manatu ziotena. Gan ziren nazione guziak jotzeko gisan, nor bere eskualderat, eta, Izpiritu Sainduak argiturik, predikatzen ibili ziren egun toki batean, bihar bertze batean, jendearen beharraren arabera. Hiri batetarik urrundu gabe, eliza bat han egiten edo establitzen zuten; erran nahi da hiri hartan aphezpiku bat eta aphezak uzten zituztela, giristinoak Jainko legean argitzeko eta jarraikarazteko. Giristinoen artean zerbeit makur edo aharra altxatzen zenean, Apostoluek ardura letrak edo epixtolak igortzen ziozkaten, behar ziren argien eta xehetasunen emaiteko, eta elgar maitatu behar zutela orhoitarazteko. Xede beraz, lehenbiziko giristinoen argitzeko, Jesus hil eta urthe multxu baten buruan, lau Ebanjelioak iskribatu zituzten, san Mathiu eta Jondoni Joani Apostoluek, san Lukek eta san Markek. Bertzalde san Lukek Elizaren hastapenak ezagutarazi derauzkigu izen hau: Apostoluen egintzak, dakharken liburu Sainduan.

 

        6. Erran diezaguzu hitz laburrez zer egin zuen Jondoni Petri, Apostoluen buruzagiak?

        Juduek ez zuten nihor Jondoni Petri apostolua bezenbat pertsekutatu. Herodes erregeak preso altxarazi zuen, eta jadañik haren hil eguna berexia zen eta hartua; bainan aingeru batek libratu zuen. Jerusalemen Eliza establitu ondoan, han berean bertze Apostoluekin, eta heien huruzagi bezala, egin zuen lehenbiziko Kontzilioa [Elizako buruzagien bilkura]; gero Antioken establitu zuen Eliza. Hiri hartan lehenbiziko aldikotz, Jesu-Kristoren erlisioneari jarraikitzen zirenak izendatu zituzten giristinoak [Edo Kristinoak, Kristauak; erran nahi da Kristoren haurrak]. Azkenekotz, 42garren urthean, Erromarat ethorri zen. Erroma zen orduan munduko hiri nausia. Han Jondoni Petrik finkatu zuen bere Alki Saindua, erran nahi da han bere egoitza hartu zuela betikotz. Handik munduko giristino guzieri manatzen zioten; handik misionestak, Ebanjelioaren predikariak, igortzen ziozkaten nazione guzieri. Han martirioa jasan zuen Jondoni Paulorekin.

 

 

IXTORIOA

Jondoni Petriren eta
Jondoni Pauloren martirioa

 

        Salbatzailearen sortzetik 64garren urthean, bazen jadanik hainitz giristino Erroman. Egun multxu bat iraun zuen su batek hiriaren erdia suntsitu zuen. Erromako enperadore zen orduan odol egarri zen gizon bat, Neron. Erran den su hori Neronek giristinoen gain eman zuen, eta hasi zen pertsekutatzen. Nork erran zonbat hilarazi zuen! Hiru urtheren buruan, Jondoni Petri eta Jondoni Paulo hartuak izan ziren eta preso ezarriak. Hiruetan hogoi eta zazpian, presondegitik athera zituzten eta hiltzerat ereman. Hiritik kanpora zirenean, elgarrenganik urrundu baino lehen, elgar samurki besarkatu zuten. Paulori lephoa moztu zioten. Petri gurutzefikatua izan zen. Bainan, sobra ohore zitzaiolakotz Jesus bere Nausia bezala hiltzea, galdegin zuen gurutzefika zezaten buruz behiti, eta hala egin zuten.

 

        7. Geroztik nola deitu zituzten, bai Erroman Jondoni Petriren ondoko izan zirenak, bai bertze Apostoluen ondokoak?

        Geroztu, Erroman Jondoni Petriren ondoko izan zirenak deitu zituzten Aita Sainduak. Jondoni Petri Apostoluen buruzagia zen bezala, Aita Sainduak dire Eliza guziaren buruzagiak, giristino guzien aitak eta argitzaileak. Bertze apostoluen ondokoak deitzen dire aphezpikuak. Aphezpikuek ez dute Aita Sainduak bezala, arimeri buruz, Eliza guzian manatzen; bainan aphezpiku bakotxak manatzen du, diosesa deitua den, Elizaren parte batean. Aita Sainduak emaiten dio aphezpiku bakotxari bere diosesa; eta, beti eta gauza guzietan, aphezpikuak Aita Sainduaren azpiko eta eskuko dire.

 

 

IXTORIOA

Jerusalemeren funditzea

 

        Jondoni Petri hil eta laster funditua izan zen Jerusalemeko hiria. Hiruetan hogoi eta hamarrean, Titus, Erromako enperadorearen semea, ethorri zen hiri horren setiatzera. Nola Juduek ez baitzituzten hiriko atheak ideki nahi, Titusek bere baithan egin zuen, gosearen bidez amor emanaraziro ziotela. Hanbatetarainoko gosetea izan zen hiri barnean, non oinetakoak eta harmetako larru uhalak jaten baitzituzten. Ama batek bere semea hil zuen eta errerik jan. Halarik ere Juduak gogor egon ziren sei hilabetez. Bainan azkenean Erromako tropak sartu ziren hirian, eta han oraino karriketan, guduak, gudu izigarri batek iraun zuen bortz egunez. Titusek Tenploa osorik utzi nahiko zuken; bainan soldadu batek ileti piztu bat artiki zuen harat norapeit, eta zen guzia suntsitu zen inguruko etxekin. Bertzalde hiri gehiena erre zen. Hola bethe baitzen Jesus Jaunaren aspaldiko hitza! Ezen Salbatzaileak nigarrez errana zuen, funditua izanen zela Jerusalemeko hiria, eta Tenploko harri bat ez zela bertzearen gainuen geldituko. Desmasia hortarik lekora, Juduak norat-nahi barraiatu ziren, eta, geroztik, Jesus Jainko Jauna hil zuen populu hura munduaren lau bazterretan hedatu da: bainan sekulan gehiago ezin bildu izan da nazione baten berritz egiteko, eta bizkitartean ez da osoki suntsitzen. Bizi da beti, Jesu-Kristo gure Jaunaren Jainkotasunaren lekuko bezala.

 

        8. Zenbat denboraz pertsekutatu zituzten giristinoak?

        Giristinoak pertsekutatu zituzten hiru ehun urthez. Apostolu guziak martir hil ziren; Jesu-Kristoren dizipulu guziek, lehenbiziko Aita Sainduek eta lehenbiziko aphezpikuek, nahiago izan zuten beren bizia galdu, ezenez eta beren fedea ukhatu. Alderdi guzietan, edo-zoin adinetako, edo-zoin ethorkitako, edo-zoin ofiziotako martirez leher izan zen: denetarat, hamabietarik hamabortz milihunetarako arte hori.

 

 

IXTORIOA

Zenbat pairatu zuten lehen giristinoek

 

        Zer-nahi egin eta asmatu zuten giristinoeri jazartzeko. Beren herriko lurra galarazten zioten, khentzen ziozkaten beren ontasunak, hilarazten zituzten oinazerik ikharagarrienen erdian. Bai zer-nahi on zen giristino gaixoen kontra: Hindaxak, hetan loturik eta bortxaturik zapartarazteko; burdinazko orraze batzu, haragien xirtxikatzeko; sua, suan gorritu krisailak, olio irakitua, berun urtua. Batzu bestieri janarazten ziozkaten: bertze batzu bizirik larrutzen zituzten edo erretzen; erhotik khentzen ziozkaten begiak, hortzak, behatzak. Giristinoek gorde behar zuten mezaren entzuteko, eta gainerako bertze zeremonietan aurkhitzeko. Biltzen ziren, edo oihanetan, edo zonbeit etxetan, edo maizenik lurpean. Lurpean ezen egin zituzten zilo edo harne handi batzu, hirietako karrikak edo plazak iduri, han beren hilak, bereziki martirak ehorzteko, han heren bilkuren atxikitzeko. Lurpeko barne hek deitzen dire Katakonbak. Katakonbarik aiphatuenak dire Erromakoak. Hautan hereziki kausitu dituzte aldareak, kofesa-lekuak, mezaren erraiteko eta komuniatzerat emaiteko gauzak, hitz batez, aphezek eta fededun xoilek behar dituzten guziak. Bertzalde, Katakonbetako paretetan diren pintadarek garbiki irakusten dute, orduko Eliza oraiko Eliza ber-bera zela, orduan oraiko sakramendu berak zirela; ezen pintadura hetan aurkhitzen dire sakramendu guzien seinalerik ederrenak eta ukigarrienak.

 

        9. Zergatik horrela pertsekutatzen zituzten giristinoak?

        Giristinoak, Ebanjelioko manamendueri jarraikiz, garbitasunean bizi ziren; urrun zagotzin paganoen josteta lohi eta ahalkegarrietarik. Hekien bizitzeak kondenatzen zuen beraz paganoen bizitzea, eta horrengatik hauk gezurrez erraiten zuten, giristinoek gizon guziak higuin zituztela; eta giristinoeri kalte egin nahiz, hedatzen zuten bertze asko gezur tzar eta kanore gabeko. Bertzalde, giristinoek ez zituzten enperadoren nahi zuzen kontrakoak onhartzen eta bethetzen; bereziki, nihola ere giristinoak ezin bil zituzten jainko faltsoen adoratzera, eta hekieri sakrifiziorik egitera. Enperadoreak, hekientzat ez baitzen beren buruaz bertze Jainkorik, khexatzen ziren, hasarretzen eta errabiatzen; eta egin ahalak egiten zituzten heien nahiari oldartzen ziren giristino atrebitu hek suntsitu beharrez. Bertzalde oraino, debruak ez zezaken jasan, hainbertze jende Jesus Jaunari eta haren Elizari jarraiki zadin; eta, nahiz giristinoek ez zuten bazter guzietan ongirik baizik egiten, Satan, etsai amarrutsuak, paganoak ekhartzen zituen heien pertsekutatzera.

 

        10. Jesus Jaunak ez zuen-a aintzinetik erran, pertsekuzione horiek guziak izanen zirela?

        Bai Jesus Jauna pertsekuzione horietaz, eta Elizak, munduak diraueno, jasan beharko dituen bertze guziez mintzo zen, noiz eta ere baitzioten bere Apostolueri eta dizipulueri: «Igortzen zaituztet bildotxak otsoen artera bezala. Ni pertsekutatu nauten bezala, zuek ere gizonek pertsekutatuko zaituzte. Gaizki ekharriko eta ibiliko zaituzte nere izenarengatik; eta zuek hilaraziz, usteko diote Jainkoari atsegin eman.» Bainan, elhe garratz horien ondotik, Salbatzaileak erran zuen: «Ez beldurrik izan; mundua garhaitu dut, eta ez zaituztet eskutik utziko.»

 

        11. Zer ondorio ekharri dute, zer argi eman daukute pertsekuzionek?

        Pertsekuzionek garbiki irakutsi dute giristinoen erlisionea Jainkoarenganikakoa dela; eta hori bi gisaz. Lehenbizikorik: nork, Jainkoaz kanpo, emaiten ahal zioten martireri hainbertze oinaze, tantitu gabe, eta gehiago dena, lorietan jasaiteko indarra. Bigarrenekorik: nola hanbat etsaiek alderdi guzietarik, trufatzen, belzten, jotzen, lehertzen zuten denboran, nola iraun, nola bereziki, egin den bezala, hazkartu behar zuen eta hedatu giristirioen erlisioneak, Jesu-Kristoren erlisioneak, ez balu Jesu Kristok berak, erran nahi dut Jainkoak, bizirik atxiki eta indartu?

 

 

IXTORIO

Martir aiphatuenak

 

        Izan ziren segidan hamar pertsekuzione, guziak Erromako enperadorek manatuak. Apostoluen eta lehen dizipuluen ondotik, martir aiphatuenak izan ziren; Inazio, Antiokeko aphezpikua, Erroman bestiek bizirik jan zutena; san Saturnino, Frantzia Tolosako aphezpikua, burua lehertua izan zuena eta gorphutza zatikatua; san Denis Pariseko aphezpikua, zoinari burua pikatu baitzioten; san Polikarpo, Jondoni Joaniren diszipulua, bizirik erre zutena; san Pothin, Frantzia Liongo lehenbiziko aphezpikua, azote ukhaldika hilarazi zutena; santa Blandina esklabu [1] gazte bat, giristino lagunak harritu zituena bere ezin kordokatuzko indar sainduaz; san Irene, san Pothinen ondotik Liongo aphezpiku izan zena, eta bertze hemeretzi mila giristinorekin hilarazi zutena; san Xipirine, Afrika Kartagoko aphezpikua, lephoa moztua izan zuena; Jondoni Laurendi, Erromako lehenbiziko diakrea [2]. Hau lehenik izigarriki azotatu zuten, odola purrustan zariola, eta gero su arin baten gainean erisaila batean ezarri, emeki emeki erre zadin. Jondoni Laurendik ez zuen errenkuratzeko hitz batere athera, eta azken hatseraino othoitzean haritu zen bere burregoentzat. Azkenean aiphatu behar ditugu Tebako lesioneko [3] soldaduak. Soldadu haukien aintzindaria zen san Maurizio. Nola ez baitzuten beren giristino fedea ukhatu nahi, enperadoreak hamarretarik bati lephoa motzarazi zioten; gero, ustez izituko zituen, bertze hamarretarik bat hilarazi zuen; bainan ikusirik beti hitz eta urhats beretan gogor zaudela, azkenekotz guziak garbiarazi zituen.

 

        [1] Esklaboak ziren gaxo batzu, bertzen azpiko zirenak, bainan nola? Osoki eta zer[...] jendeak izan ez balietz bezala, azienden pare. Halako hainitz bada oraino Afrikan.

        [2] Diakreak ziren aphezpikuek hautatzen eta kontsekratzen zituzten gizon batzu, komuniatzerat emaiteko, Elizako ontasunez arta hartzeko, jende beharraren laguntzeko, eta katiximaren egiteko.

        [3] Lesioneak Erromako tropetan ziren, garetan erresimenduak bezala, bainan hainitzez handiagoak. Lesione bakotxean bazen 6.600 gizonen ingurua.

 

        12. Nork geldiarazi zituen giristinoen kontrako pertsekutzioneak?

        Giristinoen kontrako pertsekuzioneak geldiarazi zituen Konstantin enperadoreak. Berak bathaioa errezebitu zuen san Silbestre Aita Sainduarenganik. Osoki libro utzi zuen Eliza; gehiago dena, sustengatu zuen, eta handik harat giristinoak agerien jarraiki ahal izan ziren beren erlisioneari.

 

 

IXTORIOA

Konstantin enperadorearen konbertsionea

 

        Gerla zuen Konstantin enperadoreak, eta bere tropekin bazohan etsaiari buruz. Betbetan, airetan, iguzkia baino gorago, gurutze distirant bat agertu zitzaion, hitz haukiekin: «Hunekin garhaituko duk etsaia.» Gurutzea eta hitz horiek, enperadoreak bezala, ikusi zituzten haren tropa guziek, eta ez ziren guti harritu. Biharamunean Konstantinek gurutzea ezarrarari zuen bere banderen gainean, eta gero borthizki jokatu zitzaion etsaiari. Xahutu eta lehertu zuen; eta ezaguturik Kristori esker baizik ez zuela bere etsaia hala garhaitu, guzien jakinean giristino egin zen, eta, harren aintzineko enperadorek bezala erlisionea persekutatzeko orde zaindu zuen eta handizki lagundu (313).

 

aurrekoa hurrengoa