www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erlisionearen ixtorioa
Laurent Diharasarri
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Erlisionearen ichtorioa laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre baithan, 1890.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERLISIONEAREN IXTORIOA

 

        Zer irakasten dauku erlisionearen ixtorioak?

        Erlisionearen ixtorioak irakasten dauku, Jainkoak zer egin duen gizonentzat, eta gizonek zer egin duten Jainkoarentzat.

        Zoin liburutan kausitzen da ixtorio hori?

        Ixtorio hori kausitzen da gehienik Testament zaharreko eta Testament berriko liburuetan.

        Nork eginak dire liburu hek?

        Asko gizonek; bainan gizon hek guziek ez dute liburu hetan eman Izpiritu Sainduak emaiteko manatu diotena baizik. Beraz, funtsera gan eta, Izpiritu Sainduak eginak dire liburu hek guziak; guziak dire Izpiritu Sainduaren, Jainkoaren beraren hitza; hartakotz deitzen dire Liburu Sainduak.

        Izpiritu Sainduak erran edo erranaraz othe dezake hala ez denik?

        Ez, segurki; eta horra zertako, ala Testament zaharrean, ala Testament berrian, ez den egiarik baizik.

        Zoin denbora hartzen ditu Testament zaharrak?

        Testament zaharrak hartzen ditu munduaren hastapenetik eta Jesu-Kristoren sortzeraino iragan diren denborak; geroztikako denborak Testament berrikoak dire.

        Noiz artio iraunen dute Testament berriko denborek?

        Iraunen dute munduaren akabantzaraino.

 

aurrekoa hurrengoa