www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erlisionearen ixtorioa
Laurent Diharasarri
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Erlisionearen ichtorioa laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre baithan, 1890.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRUGARREN ZATIA

 

Jainkoaren populua Ejiptoko lurretarik
athera zenetik, eta erregeak
buruzagitzat izan zituen arteraino

(420 urtheren heina)

 

        1. Zertako Israeldarrak athera ziren Ejiptotik?

        Bi xedez athera ziren Israeldarrak Ejiptotik: lehenbizikorik, hanbat pairarazten zioten Ejiptoarren azpiko gehiago ez egoiteko; bigarrenekorik, Jainkoak Abrahami, Isaaki, Jakobi eta hunen ethorkiari hitzeman zioten Khanaango herrirat gateko, eta hartaz jabetzeko.

 

 

IXTORIOA

Job Saindua

 

        Beraz, Israeldarrak bertze populu guzietarik berex bizi ziren; hek bakarrik zuten egiazko erlisionea begiratu. Bertze populu guziek jainko faltsoak, urhezko, harrizko edo zurezko jainkoak zituzten adoratzen; osoki deboilatuak eta galduak ziren. Han hemenka bizkitartean, populu itsutu eta galdu hekien artean ere, jende banaka batzuek egiazko Jainkoa ezagutzen zuten eta zerbitzatzen; hala nola Job sainduak Job Idumean. Huseko eskualdean bizi zen. Jainkoaren beldurra bazakarken bihotzean; gaizkirik ez zuen egiten, eta etsenplurik hoberena emaiten zioten bere zazpi seme eta hiru alaberi. Hainitz aberatsa zen, eta alde hetako jende guziek jaun handi bezala zuten ohoratzen Joben bertutearen frogatzeko, Jainkoak utzi zion debruari gizon saindu harren jotzeko eskua. Egun batez beraz, Jobek galdu zituen bere ontasun guziak, eta egun hartan berean haur guziak, beren etxeak gainerat eroririk, lehertu zitzaizkon eman zen Jainkoaren oinetan, ziolarik: «Guziak Jainkoak emanak nituen, Jainkoak dauzkit guziak ereman; benedikatua izan bedi Jainkoaren izen saindua» Ontasun bat bizkitartean gelditzen zitzaion oraino; osasuna. Bainan zauri izigarri batek oinetarik buru gorphutz guzia hartu zion, eta bizi zen ongarriaren gainean etzina. Orduan bere adixkideak eta bere emaztea bera trufatzen zitzaizkon; irriz zagozkion haren pazientziari eta Jainkoaren baithan zuen fidantziari. Bainan Jobek ixilarazten zituen, erranez: «Guziak Jainkoarenganik heldu dire; Jainkoak eman ontasunak gogotik hartzen ditugu; zertako ez ditugu hartu behar igorri nahi dauskigun gaitzak?» Horra zer humiltasun eta pazientziarekin onhartzen zuen Jobek Jainkoaren nahia. Azkenean Jainkoa urrikaldu zen bere zarbitzariaz, eta eman ziozkan osasuna, umeak eta lehen baino bi aldiz ontasun gehiago.

        Irakaspena.— Joben ixtorioak irakasten dauku behar dela, zer nahi gerta, Jainkoa zerbitzatu; irakasten dauku Jainkoak gaitzak eta atsegabeak igortzen dauzkigula, gure bertutearen sustatzeko, eta gero gure sariztatzeko.

 

        2. Zer gertatu zitzaioten Israeldarreri, Jainkoak agindu herrirat zohatzilarik?

        Itsaso gorritik iragan ondoan, Israeldarrak, Moise aintzindari, abiatu ziren Khanaango herri alderat, mortuan barna. Jainkoak, aita on batek bezala, hetaz artha zuen. Bidearen irakusteko, hedoi iduri bat igorri zioten, beti hekien aintzinean zabilana, egunaz ilhun eta gauaz argi-argia; goiz guziez zerutik erortzen zitzaioten mana deitzen zen hazkurri bat, ahotik ezin utzia; Moisek, ur eskasia zutelakotz, harroka bat jo zuen bere makilarekin, eta ura ethorri zen ausarki.

 

        3. Jankoak ez zion-a lege berezi bat eman bere populuari?

        Bai Jainkoak lege berezi bat eman zion bere populuari. Sinako mendian, ximixta ximixtaren gainean hari zelarik, eta ihurtzuria ihurtzuriaren gainean, Jainkoak harrizko bi mahainen gainean iskribatu zituen hamar manamendu. Bertzalde Moisi ezagutarazi ziozkan Jainkoak, Jesu-Kristo gure Jauna ethorri arteraino Israelgo populuak segitu behar zituen legeak.

 

        4. Jainkoak Moisi eman zion legean, bazen beraz manamendu aralde bat baino gehiago?

        Bai, Jainkoak Moisi Sinako mendian eman zion legean baziren bi mandamendu aralde: alde batetik, harrizko bi mahainetan iskribatuak ziren hamar manamenduak; bertze aldetik, Israeldarrek Jainkoaren agerian ohoratzeko segitu behar zituztenak.

 

        5. Zoin dire harrizko mahainetako hamar manamenduak?

        Huna Jainkoaren hamar manamendu hek:

        1. Ez duzu nitaz bertze Jainkorik adoratuko.

        2. Ez duzu Jainkoaren izena beharrik gabe aiphatuko.

        3. Jaunaren eguna begiratuko duzu sainduki.

        4. Aita amak ohoratuko ditutzu, bizi zaiten luzeki.

        5. Ez duzu nihor hilen.

        6. Ez duzu bertzen emazterik gaizki bilhatuko.

        7. Ez duzu ohointzarik eginen.

        8. Ez duzu lagunaren kontra lekukotasunik emanen gezurrez.

        9. Ez duzu bertzen emazterik gutiziatuko.

        10. Ez duzu zuzenik gabe bertzen etxerik, idirik, astorik, ez berze deusik gutiziatuko.

 

        6. Zer egin behar izan zuten Israeldarrek, Jainkoaren agerian ohoratzeko?

        Jainkoak Israeldarreri irakatsi ziozkaten eta manatu, harren ohoratzeko egin beharko zituzten zeremoniak. Eginarazi zuen Tabernaklea; establitu zituen sakrifzioak eta besta multxu bat.

 

        7. Zer zen Tabernaklea?

        Tabernaklea zen bizkarka ibil zitaken etxetto bat, hainitz aberaski berregindua. Gainetik behereraino jausten zen oihal eder batek bi barne egiten ziozkan. Lenbibiziko barnea deitua zen: Toki saindua; bigarrena, Sainduen saindua. Sainduen sainduan aurkitzen zen alientzako (adixkidetasuneko) arka. Hura zen kutxa aberats bat dena urhe; eta kutxa hartan ezarriak ziren Jainkoaren legea zakharkaten harrizko bi mahainak, eta untzi bat manaz bethea.

 

        8. Zer ziren sakrifizioak?

        Sakrifizioak ziren Jainkoari egiten zitzaizkon eskaintzak edo emaitzak. Eskaintzen zitzaizkon bai fruituak, bai animaleak; animaleak hiltzen ziren, eta aldare gainean erretzen.

 

        Irakaspena.— Lege zaharreko sakrifizio guziak ez ziren Jesus Jaunak gurutzean, bere buruaz egin duen sakrifzioaren seinaleak baizik.

 

        9. Zoin ziren Israeldarrentzat erlisioneko besta handienak?

        Israeldarrek bazituzten urthean erlisioneko lau besta handi: Bazko, Ejiptoarren eskuetarik nola libratuak izan ziren orhoitarazteko;

        Mendekoste, nola Sinako mendiaren gainean Jainkoak bere legea eman zioten orhoitarazteko;

        Tabernaklen besta, orhoitarazteko nola Israelgo populuak mortuan tabernakleak [Tabernakleak ziren, orai soldaduek gerlan dituzten bezalako, oihalezko etxe edo etxola ttiki batzu] zituen egoitzatzat;

        Penitentziazgo besta, populuak egin huts guziez barkhamendu galdetzeko;

        Bertzalde, aste bakotxean, Israeldarrek Sabbataren eguna (gure igandea) begiratu behar zuten, eta sainduki iragan.

 

        10. Zoin aphezek egin behar zituzten Israeldarren zeremoniak?

        Israeldarren zeremoniak egin behar zituzten aphez guziak Lebiren tributik ziren. Jainkoak berak hautatu zituen. Lehenbiziko aphez handia edo nausia izan zen Aaron.

 

        Irakaspena.— Giristinoen bilkura deitzen da Eliza; Israeldarren Eliza deitzen zen Sinagoga.

 

        11. Zer egin zuten Israeldarrek, Moisek ekharri ziotenean Jainkoak eman legea?

        Moisek ekharri ziotenean legea Jainkoarenganik, Israeldarrek hitzeman zuten lege hura begiratuko zutela beren bizi guzian; eta gero berritz ere abiatu ziren Khanaango herriari buruz. Bainan maiz eta ardura, nahiz Jainkoak hainbertze mirakuilu egiten zuen hekien onetan, erasiaka hari ziren, eta Jainkoari jazartzen zitzaizkon, ziotelarik: «Ez bagine bederen Ejiptotik athera!» Jainkoa hasarretu zen hekien eskergabetasunaz, eta gaztigutzat eman zioten, mortuan berrogoi urthez itzulika ibiltzea, agindua zioten Khanaango lurrean sartu baino lehen.

 

        Irakaspena.— Israeldarreri Khanaango lurra agindu zioten bezala, Jainkoak zerua agintzen diote giristino on guzieri, eta nola Israeldarrak mortuan ibili baitziren, hala guk ere ibili behar dugu mundu higuin huntan barna, zerurat, gure egon leku goxorat, heldu baino lehen.

 

 

IXTORIOA

Heren-Sugea

 

        Behin, Israeldarren gaztigatzeko, Jainkoak igorri zioten sugez leher; suge heien asikiek erretzen zuten, eta hainitz jende hiltzen zen oinazerik minenen erdian. Populua bildu zen orduan Moisengana, eta erran zion: «Hobendun gare Jainkoaren eta zure aldera; othoitz zazu Jainkoa suge hautarik libra gaitzan.» Othoitz egin zuen Moisek; gero, Jainkoaren manuz, heren suge bat ezarri zuen haga baten puntan, eta suge harri behatzea zioten guziak sendatzen ziren.

 

        Irakaspena.— Heren-sugea hagaren puntan bezata, izan da Jesus Jauna gurutzearen gainean altxatua. Nork ere fede bizi batekin eta amodiorekin behatzen baitio Jesus gurutzefikatuari, eta harri sendatzen zaizko arimako gaitzak, debruak eginikako asikiak.

 

        12. Noiz hil izan zen Moise?

        Moise ehun eta hogoi urthetan hil izan zen, Khanaango lurrean sartu ahal izan gabe. Zorion hortaz gabetua izan zen, Jainkoaren hitzaren gainean behin fede eskas bat izan zuelakotz. Hil baino lehen Moisek, Jainkoaren nahiaren berri jakinik, bere ondokotzat hautatu zuen Josue.

 

        13. Zer egin zuen Josuek?

        Josue Moisen ondorio jarri zenean, akabatzera zohan Israeldarrek mortuan egin behar zuten berrogoi urtheren penitentzia. Jainkoak Josueri eman zion Khanaango lurraren eskuratzeko baia, eta lan hortan lagundu zuen zer nahi mirakuiluz: behin, Israelgo populua Jourdaineko ibaiaren alde batetik bertzera gan zen zangorik busti gabe; bertze behin, etsaiak beren ustez osoki gerizan eta segurean zagotzilarik Jerikoko hirian, hiri hartako paretak, oihuka eta tronpeta soinuz, leherrarazi zituzten Josueren soldaduek, eta hirian alde guzietarik sartu ziren errexki; bertze behin oraino, Josuek iguzkia geldiarazi zuen, erran nahi da, Josueren othoitza entzunik, Jainkoak eguna luzatu zuela Israeldarrek beren etsaiak suntsitu arterainokoan. Denbora laburren barnean, Israeldarrak jabetu ziren Jainkoak agindu Khanaango eskualde guziaz. Erran dugu jadanik Israelgo populuan bazirela hamabi tribu edo jende-aralde, guziak Jakoberen ethorkitik zirenak. Hamabi tribu hekieri zatitu zioten Josuek Khanaango herria. Hil izan zen ehun eta hamar urthetan, populuari juramentu eginarazi ondoan, beti jarraikiko zela Jainkoaren legeari.

 

        14. Josue hil eta, zoin buruzagi izan zituzten Israeldarrek?

        Josue hil eta, ez zioten Jainkoak Israeldarreri buruzagirik eman; bera izan zen bere populuaren buruzagi. Jainkoaren nahia egiten zuten bada Israeldarrek, Jainkoak bereziki laguntzen zituen eta ontasunez gainditzen. Hala hala Jainkoarenganik urruntzen zirenean, Jainkoak ere ez zituen gehiago laguntzen, eta etsaiek garhaitzen zituzten eta beren azpiko ezartzen. Bainan urrikitzen zirenean, barkhamendu galdetzen zutenean, Jainkoak berritz ere urrikari izaiten zituen, eta norbeiti emaiten zion etsaien eskutik hekien libratzeko lehia eta indarra. Israelgo populuaren libratzaile edo salbatzaile hek deitzen dire jujeak. Izan zen asko juje; aiphatuenak dire: Gedeon, Jefte, Santson, Heli eta Samuel. Samuelek, populuak othoizturik, gantzutu zuen eta kontsekratu Saul, Israelgo lehen erregea.

 

 

IXTORIOA

Santson

 

        Israelgo populua, Jainkoaren manuak hautsirik, Philistindarren azpiko eta meneko zen. Santson hasi zen bere populua libratu nahiz. Izigarri hazkarra zen. Hemezortzi urthetan, eskuan phitsik gabe, jokatzen zitzaion lehoin gazte bati lotu zitzaion, eta zatikatu zuen. Geroxago, nola etsaiek hiri batean hetsi baitzuten, hiri hartako atheak bizkarrean harturik beren burdineriarekin, ereman zituen mendi kasko batetara; bertze behin, asto matraila batekin hil zituen mila Philistindar. Nihork ez zakien nondik heldu zitzaion hainbertzetarainoko indarra. Bainan berak egun batez erran zion Dalila deitzen zen emazteki bati, ileak pikatzen balin baziozkaten, ez zuela bertzek baino indar gehiago izanen. Emazteki harrek enganatu zuen eta saldu Santson: lo zegolarik, ileak pikatu ziozkan, eta etsaiez harrarazi zuen. Philistindarrek begiak lehertu ziozkaten, eta bardin gathez loturik eman zuten preso. Heak luzatzearekin, indarrak ere berretzen hari zitzaizkon Santsoni. Egun batez, besta handi bat batzuten Philistindarrek, Dagon beren jainko faltsoaren ohoretan. Trufatzeko, ekharrarazten dute Santson beren tenplorat. Baziren han hiru mila arima, gizon eta emazte. Santson itsua zelakotz, haur batek zabilean eskutik; haur harri erraiten dio, ereman dezan tenploa xutik zaukaten bi pilarren erdirat. Harat denean, Jainkoa othoizten du, galdetzen dio lehengo indar bera, eta gero, pilarreri loturik, egin-ahala iharrosten ditu. Tenploa lurrera badoha, eta bere azpian lehertzen ditu Philistindar guztiak, eta Santson bera ere heiekin.

 

aurrekoa hurrengoa