Maitasunaren magalean
Arantxa Urretabizkaia

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1982

 

 

(7)

 

zintzelaz landuko dut zure ahoa

irripar hori puskatu arte

masaileko kabi intsultante horien

soinua agortu bitartean

madarikatua zure zorionak

nere magalean uzten duen kolorea

odol piska bat, faborez

besoak berotuko badira

kristalezko bola zuri bat

estomaguan bueltaka

malkoak alperrik galtzen

beltzegia naizelako

kopetan tximeleta lehertua

harramaskaz maitatua

eta haizearen pausoen ritmoa

nerekin lurperatzen bazara

zulo bat instalatu dezaket

arbola bakoitzaren gainean

gauero lan egiteak lotsa ematen ez badit

soinu bat konstruitu dezaket

nere izenaren ordez

hotzak nahi badu

deitzen ez banauzu

ez dadila inor etorri

umeen abotsa entzuten den bitartean

lokatzik ez, umeen usaina galdu bitartean

egurra eta goroldioa

kometak eta champagnea

ez gara sekula ausartuko

gabardina zurien ikurraren atzetik

malkoz itoko ditut

zure ileen kiskur guztiak

bularrean hain ile gutxi duzulako

lepoaren aldean itzal bat

eta gero besterik ez

hainbeste urte gerran

eta gero hegoa besterik ez

 

Maitasunaren magalean
Arantxa Urretabizkaia

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1982