Maitasunaren magalean
(10)
ez dizut utziko
atzera begiratzen
horretarako magalean
biolentzia guztiak babestu behar baditut ere
ez dizut permitituko
geroan esperantzarik izaten
nundik dira esperantzagarri
morearen eta berdearen zapore garratzak
ez dizut barkatuko
harrapatuko gaituztela susmatzea
ikusi bai, agian
baina nundik jasoko du munduak
gure hondamendi garratzaren berri
nundik
ez badu gure boterearen sustrai dardarti sendoa ezagutzen
gure eskuetan dagoenik
imaginatzeko ahalmena ere ez badu
Maitasunaren magalean |