Maitasunaren magalean
(2)
gero, aurkitu ditudanean
azalaren azpitik sustrai bakoitza
mutur muturreraino kendu dudanean
estirpatu
hortzekin odola egingo dizut
saihetsak urdinez estali arte
haizeak altxatu dituen mendi guztiak ito arte
nerekin bazatoz
kopetan tximeleta errebelatua
bizkarrean xagu kantaria
kontatuko dizut
sekreto bat, deskubrimentu bat
batzutan
ahalegin guztiak egin arren
ez dut oraindik asmatu zein diren kondizioak
mania zaharrak sendatu egiten dira
mundua lehertu baino lehen
pistolaren soinuak ordena
eman baino lehen
goraka
flashetan bezala igo egiten dira
hegan ikasi arte
sendatu edo urrutiratu, berdin zaio
ez du inporta hasieran
ezer sentitzen ez baduzu
ere
txistuak hotz piska bat
besterik ematen ez badizu ere
aingura gorrotatzen ahaztu bazaizu
batzuk
zuk eta nik adibidez
une askotako lana behar dugu gazte izaten ikasteko
aspalditik esana dagoenez
Maitasunaren magalean |