|
Hainbat izarrik gabe...!
NON DA AITATXO?
Non da aitatxo? Bidaian, maite, bidaian. A bai, lan bidaian; kontatuko ipuin bat? Nekatuta nago, maite, nekatuta. Ama, beldurra, iluna. Lasai, maite, lasai, itxi begiak har zaitzan loak Zotin itoa izara heze... ez aitatxo, ez ipuin, ez ezer.
* * *
Ahaz nazazu jo, bota, bazter edozer baina... egin ezer!
* * *
Ez egin negar aurkitzen ez baduzu norabidea; itxasoak ez du helmuga ez eta zeruak, garrantzitsuena bilatzen dihardutea bait da.
* * *
Beste batena zu nitaz pentsatzen duzularik; beste batena ni zugan nauzularik.
Hainbat izarrik gabe...! |