Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

ZOAZENERAINO LAGUNDUKO ZAITUT

 

Zoazeneraino

lagunduko zaitut;

bidea izan bedi luzea,

jabe naza nekeak,

ez, ohar naukazula atzean;

jo nazate hostoek,

draga zuloek,

itsu lainoek...

eta egarria dudanean

bustiko naute

zure izar tantek:

azala lehor dudanean

urratuko naute

zuk zapalduriko

harri koskorrek;

baina...luzea bada ere

zoazeneraino

lagunduko zaitut;

eta bidea bukatzean

ohartuko zara:

begira atzera, zer duzu?

Ez txoririk, ez hostorik,

ez urratsik...

...ni baino.

 

Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989