Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur
Euskaltzaindia / BBK, 1989
ETA...
Eten luzearen ondoren
itzuliko zara
eta barnea guztiz minduta,
txoriek
krabelin artean habiak
egiten bait darraite,
keak
eguzkirainoko bidea
oraindik bait dagi,
gaztainek
auzoari ilunabarrez
gozo usaina ematen
bait dihardute,
aldegingo duzu.
Txoriak, kea, gaztainak
ez bait dira ohartu
iadanik ez zinela zu,
zugan ez zen bezala
ez txoririk, ez kerik, ez gaztainarik
urrun zinenean.
Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur
Euskaltzaindia / BBK, 1989