Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

NON DIRA GOGORAPENAK?

 

Herbestera joanik

zein ezberdin!

Zenbat bide, jende, lilura berri...!

Lotzen zintuen oro

orain aske;

baina... arratseko zazpiak

eta zer nolako tristura!

ez duzu zure herria entzuten,

kanpai hauen soinuak

gogorapenik ez dakar.

 

Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989