|
Hainbat izarrik gabe...!
OLERKI NAHASIAK
Zu eta ni eta itsasoa. Zu eta ni. Zu eta itsasoa. Ni eta itsasoa. Zu. Ni. Itsasoa.
* * *
Zu uhin. Ni haize. Hurbiltzen natzaizu. Zaitu beste batek.
* * *
Galduko zintuzket berriz aurkitzekotan; bilatuko nindukezu berriz galtzekotan.
* * *
Edonon aurkituko nauzu! Benetan nahiduenak berak bilatzen du.
* * *
Duzu zarelako; duzulako zara; ez nauelako zaitut; zaitudalako ez naiz.
* * *
Bat gehi bat hiru. Zu, mundu bat; ni, mundu bakar; Zu eta ni, mundu hiru: zu, ni eta gu.
* * *
Kaiolaren ertzean txoria dago isilik; zu joanez gero ez du oihartzunik.
* * *
Gauero eta soilik zaitudan arren nitzat, jan behar nau egunez edonor duzun espak.
* * *
Hosto pila bat lorerik gabe; hori izan da nire bizia zu ezagutu arte.
* * *
Arantza bat daukagu bihotzean zintzilik; lore bat joan zaigu, besteak daude txirpil.
* * *
Zenbat izen ezkutatzen zure sabelak ote? Erakutsiz aurpegi bare familietara nahigabe.
* * *
Zer da maitasuna? Eman eta eman eta jasotzeko gura.
* * *
Ez! Ez gehiago biluztu! Zure arima ere agertzen da hain huts...
* * *
Ez zarela aldatuko diostazu denboran zehar; denbora ere denboraz aldatuz doa.
* * *
Itsasertz aratzeko harea jasotzean aurkitu genuen lehor hondaturiko ametsa.
* * *
Ez duzu egiten negar galdu nauzulako, beste batek aurkitu nauelako.
* * *
Nahi duzun hori olatoetan aurkitzeak zenbait arrisku dakar; ez alferrik, datozen bezala doaz.
* * *
Edonon edonorekin edonortaz hitzegiten nitaz ezik.
* * *
Negar egiten duzu trenak aldegitean, ihesa galerazteko ezer egiten ez duzun bitartean.
* * *
Nik maite zaitut! Ez da egia; benetan maite duenak dio; maite zaitut!
* * *
Oro amets, nahi, gogo hareko aztarna; itsasgora abiatuz gero hutsune txit aratza.
* * *
Olerki guztien artean esanez bat hautatzeko jakin nuen tristeki inoiz ez nauzula ulertuko.
* * *
Hitzegiten isilik, tristuraz farre egiten, maltzurkeria ugari munduan ertzez ertz.
* * *
Nire eza nabaritu arte ezingo nauzu behar bezala maite.
* * *
Negar dagizu besteak daramalako izarra eta soilik zuk dakusazu distira.
* * *
Olatoak lasai jolastuz itsasoan dabiltzan bitartean, zu eta ni ezabatzen ontzien antzera puntuetara murriztuz ertzetik aldegitean.
* * *
Bada ezberdintasuna zu eta hodeien artean: mugikortasun bera izanik zuri ezin alda eitea.
* * *
Nire begietan zure galdera ororen erantzuna aurkituko bazenu nik ezingo nuke zureetan ezer aztertu
* * *
Udaberriak erakutsi. Udak utzi. Udazkenak mehatsu egin. Neguak ebatsi.
* * *
Nik galdegin. Zuk ihardetsi. Guk intziri. Itsasoa isilik.
* * *
Ni igo eta igo, zu artean gorago zioen zuhaitzak ilargiari lauso.
* * *
Ni mugituz mugituz, zu tinko harro zioen ilargiak zuhaitzari mantso.
* * *
Iraganaren mina, begirada garbia, barne txit tristea; horra malenkonia.
* * *
Udazkenero hostoen erorpenak ematen digun goibeltasuna, udarako zaratari ihes eginez isiltasun hutsarekin topatzea besterik ez.
* * *
Udazken geltokian ahaztu zitzaidan bizi gura gehien maite nuena, gehien eta ia bakar, arrats haisetsu hartan atzean uztean; nire oinak oharkabe hosto iharra azpian hartzen zuen eran geltoki triste hark harrapatzen ninduen niregana bultzatuz oroipen tristeak.
Hainbat izarrik gabe...! |