|
Hainbat izarrik gabe...!
Nere gurasoentzat
EZ, EZ NAIZ GEHIAGO IZANGO...
Ez, ez naiz gehiago izango...
Eta izango da elurra neguko teilatuetan; eta izango da dardara zuhaitzen adarretan.
Ez, ez naiz gehiago izango...
Eta izango da tristura herriko kanpaietan; eta izango da soinua piano tekletan.
Ez, ez naiz gehiago izango...
Eta izango da hostoa udazken bideetan; eta izango da malkoa neguko beiretan.
Ez, ez naiz gehiago izango...
Eta izango da edonor leiho haren aurrean baina ez da inor izango leiho haren atzean
zeren, ez, ez bait naiz gehiago izango...
Hainbat izarrik gabe...! |