Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

ITXOIN

 

Gaueko isilean

itsasoa eta harea

bat egitean

...itxoin

 

Zeruko ilunpean

izarren bat

doanean jaiotzera

...itxoin.

 

Gure bihotzetan

ez dagoenean

iadanik itxaropena

...itxoin.

 

Itxoin...

Itxoin...

Noiz arte itxoin?

 

Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989