|
Hainbat izarrik gabe...!
ZURE BAKARDADEA
Gehiegizko maitasunak bakardaderik izugarrienarekin egiten du topo beste haurtxo bat zure anaia, diote; zer ote hori? hitz potoloa nonbait! mundura etortzean.
Harrez gero zenbat borroka —negar-orro-oihu-malko— besteen begiradak zure gain jartzearen truke —truke hutsa— ez alferrik begiradak bestearengana doaz.
Zer ote gauza txiki horrek dirudienez zuk ez duzuna?
Saiatzea okerragoa. Hobetzen ahaleginduta ere bide guztiak okertuz doaz.
Egiten duzula egiten duzulako. Ez duzula egiten egiten ez duzulako.
Ez da asma erraza. legezko jokabidea arauak batetik bestera aldatuz doazenean.
Joan eta etorri egunak, gauak, urteak...
Inoiz izan ez duzun maitasunik ezak behin eta. berriro zarama zure bakardadera.
Hainbat izarrik gabe...! |