Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

KANPOAN... EURIA ZEGIEN ETA ZEGIEN

 

Kanpoan

euria zegien eta zegien.

 

Nire izena

zure gogorapenetan

amilduz

piskanaka piskanaka

...ezabatu arte;

zure maitasuna

zirrararik ezean

kikilduz

beste izen batek

...nork berpiztuko;

eta bitartean kanpoan

euria zegien eta zegien.

Itxaropen hauskor

begi lehor

sentikortasun agor

lilura ikol

errealitate gogor

etorkizun doilor

norabiderik gabeko zidor;

 

gauzak amaitzear,

konponbide izpi,

amaitutakoan

eguzkirik gabeko ihintzi;

 

eta kanpoan artean...

euria zegien eta zegien...

 

Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989