Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

BAKARRIK

 

Bakarrik.

Olatoak indarraz ertzaz

nola jabetzen diren,

gero bera olatoak

saiatzen da jaten.

 

Bakarrik.

 

Borrokan olato eta ertz

dakuskizu so egile,

ezin hartu parte;

beraien gauza da,

ezin sartu barre.

 

Bakarrik.

 

Orain olato bat,

beste bat, bestea...

zaituzte zorabiatzen

heriotzarekin dabiltzan

bitartean jolasten.

 

Bakarrik.

 

Hainbat izarrik gabe...!
Arantxa Aldalur

Euskaltzaindia / BBK, 1989