Egiaren egarriz USTE ZINUEN Sortu zira Uste gabean, Maitasunaren baratzean Loratu lore, Edo zuhurtzi gabearen Zori txar, Berdin bortxakeria baten Ondorio, Zuk uste gabean, Etorri zira Mundu huntara, Zuk uste gabean, Egin zaituzte Biziaren jabe, Bainan, Maitatua edo Halabeharraren izenean Onartua, Edo hastiatua bainan Jasaiten zaituztena, Hor ari zaizkizu Hezten, Behar omen baituzu Nortasun bat bildu, Zure ustez, Zure biziaren jabe, Bainan kasu, Zure seaskan zaudeno, Gose izaiteko eskubidea, Hiru orenetarik duzu, Nigar egin nahi duzunean, Ttuttia dauzute laster, Emaiten murtxatzera, Zuk kaka egiteko ere, Tenoreak badituzte, Nahi edo ez, Untzixkaren gainean, Ipurdia dauzute kolokatzen, Gorputza estekaturik, Ez dezazun alde egin, Zuk egin nahi ez duzun kaka, Haiek nahi dutenean Egin arte, Xatarretan ez egin, Behar duzu ikasi, Nahi duzunean Ez nahi ukaiten, Behar zaituzte hezi, Herrestan zabiltzanean, Oraino xutik erabiltzen Ez jakinarren, Kasu nun zabiltzan, Xoko bat beiratzen dauzute Korlexka batean, Ez ditzazun hunki, Zuk hunkitu nahi dituzunak, Behar duzu ikasi, Nahi duzunean, Ez nahi ukaiten, Solas egiten doi-doia Hastera zoaz eta, Milesker erraiten, Behar duzu ikasi, Zuri jostagailu bat Eman dauzun emaztea, Itsusia baldinbazaizu Eta beldurgarria, Edo jostagailua Ez baldinbada ere, Zure gostukoa, Milesker Erran behar duzu, Behar duzu ikasi, Behar zaituzte hezi, Uste gabean etorria, Zure ustez, Zure biziaren jabe, Gero eskolara zoaz, Behar baitituzu ikasi, Haiek ikastea nahi dituztenak, Badakit nahiago zinuzkela, Oihanean, Xorien kantua entzunez, Kanpoko aberastasunak Zure baitarik aurkitu, Zure eskuekin moldatu, Abar izerditsu batekin, Uda berrian xirula bat, Zure beharriek Entzun nahi dituzten Doinuen xixtukatzeko, Xorien kantua lagun, Badakit nahiago zinukela, Goizean eskolaratekoan, Kabi batetarik eroria Ikusi duzun papugorri umea, Zure hatsaz berpitzarazi, Zure papuan berotuz, Bainan ez, Bihotza ilun, eta Zure nahigabea iretsiz, Bazoaz, Behar baituzu, tenoreko Eskolan izan, Han, eta han bakarrik, Ikasteko haiek nahi dutena, Hezi behar zaituzte, Jakin dezazun, Nahi duzunaren Ez nahi ukaiten, Ikas dezazun, Haiek ikastea nahi dutena, Bi eta bi lau direla, Nahiz zuretzat, Kaiolako xori bakartiaren Kantua tristea izan, Eta lagun multxo baten Bozkarizko jolas eta irriak, Alaiak, Bainan ikasi behar duzu, Bi eta bi lau direla, Hezi behar zaituzte, Izan zadin denak bezalakoa, Ikasi behar duzu, Marra baten gainean, Hitzak moldatzen, Ez goregi, ez beheregi, Eta esku eskuinaz gainera, Nahiz ezkerrarekin Trebeago izan, Ikasi behar duzu, Denak bezalakoa izaiten, Zure ustez, Zure biziaren jabe, Bainan ez, Marrari segi, Zure onetan, Egun batez, Sendituko duzu, Zure gorputzean ikara bat, Pilpira goxo bat, Norbaiten soak, Zure soa aurkitzean, Odola irakiten bezala, Hautemanez zainetan, Farrasta ezti batek Berotuko dauzu gorputza, Norbaiten soak, Zure soa aurkitzean, Bainan malerusa, Otoi begiak apal, Eta itzul burua, Satan dago Zuen artean, Kasu! Jakin behar duzu, Nahi duzunaren Ez nahi ukaiten, Badakit nahiago zinukela, So zoragarri hortan, Zure soaz murgildu, Eta zuen gorputzen Farrasta eztia, Fereka amultsu batez goxatu, Altzairuaren otantza bezalako Indar misteriozko batek, Bat bertzearen gana Deitzen zaituztenean, Bainan Satan dago, Zuen artean, Eta begia zorrotz, Bihotza ere ilun, Bazoaz baztertuz, Behar baituzu ikasi, Nahi duzunaren Ez nahi ukaiten, Uste gabean etorria, Zure ustez Zure biziaren jabe, Bainan bazoaz, Urteak zehar, Begia zorrotz eta Bihotza ilun, Satanen beldurrez, Bakartasunean, Atsegin gabe, bainan Baketsuzko bakartasunean, Bazoaz, Bainan nora zoaz? Ez al dakizu, Mutxurdin egoitea Itsusi dela, Eta guziz irri-gai? Nork zer erran ere, Behar zinuke ernatu, Adinean harat zoaz eta, Hantxe balaike bat Zuretzat pollita, Zuk behar bezalakoa, Etxalde ona ere du, Bainan errekara doa, Fama onekoa da, Zintzoa eta hoin langilea, Euskaldun garbia, Fedez kartsua ere, Eta debota, Behar zinuke ernatu, Eta nola hezia zaituzten, Nahi duzunaren Ez nahi ukaiten, eta Nahi ez duzunaren Onartzen, Huna nun kaiola batean Sartu ziren, Ohorezki eta laudagarri, Orai badituzu Eskubideak, Orai haizu duzu, Ba badakit, Zure lehengo Farrasta eztiak, Ez du zure barnea Ikaratzen, Bainan orai haizu duzu, Lehen Satan zagon lekuan, Orai Jainkoaren grazia, Ba naski, Ezkontzako sakramenduak Benedikatu zaitu eta, Zer gerta ere, Jainkoaren grazia Hor duzu lagun, Jainkoaren graziak Haziko du zure maitasuna, Hori da hori zoriona, Uste gabean etorria, Egin zaituzte Biziaren jabe, Zure ustez, Zure biziaren jabe, Bainan hezia zaituzte, Eta ikasia duzu, Bertzeak bezalakoa izaiten, Bertzen bizia bizitzen, Eta zurearen ukatzen, Ikasia duzu, Egin-bideak betetzen, Umilki ta ixiltasunean, Uste gabean etorria, Zure ustez Zure biziaren jabe, Ikasia duzu, Nahi duzunaren Ez nahi ukaiten, Eta nahi ez duzunaren Onartzen, Ikasia duzu, Hezia zaituzte, Zer? Zure uztarria Ezin jasana duzula? Bakartasunean, Eta zuhaurek, Arduratu nahi duzula, Bizitzeko gelditzen zaizun Zure biziaz ? Burutik joan ote zira? Zu hain zintzoa, Eta estimagarria, Denetaz maitatua Eta laudatua, Hoin untsa hezia, Familiaren urguilua, Burutik joan ote zira? Eta, Uztarriaren estekak Moztu dituzu, Menpetasunaren unadurak Erdoildu kaiolaren atea, Errotik jalgi duzu, Eta bazoaz Bakartasunean, Badakit badakizula, Mundu huntan ez dela, Maitasunik, Amentsetan baizik, Edo maitasun itxuraz Baliatu behar dela, Gizarteak nahi dituen Haur batzuen egiteko, Gizartearen morroi, Gizartearen meneko, Lanari emanez Beren indarra, Kanoieri emanez Beren haragia, Badakit orai Badakizula, Maitasunik ez dela, Amentsetan baizik, Maitasun itxura bat, Gizartearen meneko, Plazer lizuntsu iturri, Irrigai Edo ohoretsu Bainan maitasuna, Zorion iturri, Ez zaio komeni, Gizarteari, Eta bazoaz, Bakartasunean, Zu hain zintzoa, Hain untsa hezia, Ikusi duzu, Nun den egia, Eta bazoaz, Bakartasunean, Zuhaur arduratuz, Zurea duzun Biziaz, Zer? Zer diozu berriz orai? Zure maxkorrezko axala Hautsi duzula, Eta ikusi Iguzki dirdiragarria ? Farrasta eztiak Berotu dizula Zainetan odola? Zure ondoan Sortu direla Lore ezagun gabeak, Usain zoragarri bat Barreatuz zure inguruan? Zure maxkorrezko azala Hautsi duzula, Eta aurkitu, Maitasuna zure ondoan? Maitasuna zure baitan? Eta zoriontsu zaudela? Zoriontsu diozu, Zure osotasunean? Ba ikusten zaitut, Zure arpegian, irriparrak Argitzen du, Iguzkiak, egun-sentian Gaua haizatzean bezala, Zure urratsek, Dantza batean dabilate Zure gorputza, Eta zure abotsak, Abesti bat dirudi Zure ezpainetan, Ikusten zaitut zoriontsu, Zure osotasunean, Zoriontsu, Maitasunean, Ikusten zaitut, Bainan zure zoriona, Ez zaio komeni Gizarteari, Eta gizartearen Meneko dauden, Zure ondoko, Orai arte Maite zintuztenek, Hetsi dauzute Beren atea, Zure zorionak Kitzikatzen baitu Haien lasaitasuna, Zure zoriona Baitzaie Beldurgarria, Entzun itzazu Haien arrangurak, Adinez omen zirezte Ez berdinak, Eta elgar Ez aski ezagunak, Gainera nundik dator Zure laguna? Ez omen da ere Euskalduna! Eta ez dea bada Ahalgegarria, Elgarrekin bizitzea, Izenpetu gabe, Elizaren eta herriaren Baimena? Nun erori zira? Malerusa! Ez zuena ikasia, Nun zen zure bidea? Eta baztertu zira, Zuhaurek hautatu Bidexketan gaindi, Iragaiteko Malda eta zelaiak, Iturri fresko ta garbietan Goxatuz, Zure egarriak, Ba, badakit, Maitasunak zuretzat, Ez du aberririk, Ez eta ere mugarik, Zure zorionaren Eremua da, Zure lagunaren Izaite guzia, Haren ezpainetako sukarrak Zaitu berotzen, Haren so argiak Zaitu argitzen, Haren gorputza da Zure pausa tokia, Bere abotsak, Haize ezti bat iduri, Zaitu airestatzen, Haren beso sendoek, Kabi bero eta legun bat Dauzute eskaintzen, Ez, zuretzat maitasunak, Ez du aberririk, Eta zaude zoriontsu, Zure osotasunean, Zoriontsu orai, Bizia xortaka xortaka, Ixurtzen den bezala, Zure zoriona Xortaka xortaka, Duzu edaten orai, Maitasunaren iturrian, Nork galdatzen dio Iturri bati, Agortuko den ala ez, Bere ur gozotik Edan aintzin? Halaber zuk ere, Zure zoriona duzu edaten Orai, Xortaka xortaka, Eta zaude zoriontsu, Uste gabean etorria, Hezia zintuzten, Ikasia zinuen, Nahi zinuenaren Ez nahi ukaiten, Eta nahi ez zinuenaren Onartzen, Ikasia zinuen, Maxkor hertsi batean Gorderik egoiten, Bainan maxkorra Hautsi duzu, Eta zaude zoriontsu, Ba, ikusten zaitut, Zoriontsu, Ikusten zaitut, Bizi, Ikusten zaitut...
Egiaren egarriz |