Egiaren egarriz IZAR NIGARRA Argi xirrinta Ikusi orduko, Zu ihintzari so. Izar nigarra, Lore urdinean, Ahapetik mintzo. Goiza da fresko, Ortzia garbi. Zure begiak Izar nigarrari so, Mundu osoa Agertzen dizula, Miraila batean bezala. Izar nigarra Lore urdinean, Oparitzat daukazu, Datorzkizunean Eskaintzeko. Oraindik ere hor dago, Lore urdinean, Ahapetik mintzo. Goiza da fresko, Ortzia garbi. Bainan eskergabeak, Gauaz dira etorri.
Egiaren egarriz |