Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa

 

KRISTALA PORROSKAN

 

Eskola hartan kristalak

Margoz ziren estaliak

Lore ta ximeletez

Zoin polliki apainduak

Iguzki bat han xokoan

Xoriak ere baziren

Eskola hartan kristalak

Margoz ziren estaliak

 

Zuk ere zure lehioa

Margoz duzu estalia

Aurpegian irripar ta

Ahoan ele eztia

Bainan zure bihotzean

Tinke daukazu egia

Erakutsi dauzute ta

Gordetzen zure bizia

 

Kristala hautsiko dut

Ukomiloan zauri bat

Bainan kristala porroskan

Lurreratzen denean

Zure iguzki beroak

Berotuko nau barnean

Ukomiloan zauri bat

Bainan kristala porroskan.

 

 

Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa