Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa

 

GURE BARATZEAN

 

Ateak hetsi dauzkigute

Gure baratzean arrosek

Ez dutelakotz arantzerik.

 

      Gure orenkaria beti lo dago

      Eta ez dugu egutegirik

      Bihar eginen duen denboraz

      Ez dugu kezkarik

Bainan gure baratzean arrosek

Ez dute arantzerik.

 

      Ez dugu bihotzean herrarik

      Ez ere ele zuririk

      Ez dakigu ikustatez

      Egiten irriparrik

Bainan gure baratzean arrosek

Ez dute arantzerik.

 

      Haurrak ez dabiltza

      Larderiaren katinez loturik

      Heien gorputzak ez du jastatu

      Azotearen sumintasunik

Bainan gure baratzean biltzen dituzte

Arantze gabeko arrosak.

 

      Eta ateak hetsi dauzkigute

      Gure baratzean arrosek

      Ez dutelakotz arantzerik.

 

 

Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa