Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa

 

EGIAREN EGARRIZ

 

Zure harriari

Kaska kaska kaska

Egunak urteak

Kaska ta kaska

Fereka eta kaska

Egunak urteak

Kaska ta kaska

Atzo moldatu xilopi hartarik

Odola ere dario

Xortaka xortaka

Zure odola dario

Ezagutzen dut

Eta zu zure harriari

Kaska ta kaska

Munduak gorde nahi luken

Poesiaren arnasa

Zure harriari eman arte

Egunak urteak

Kaska ta kaska

Fereka eta kaska

Odola ere dario

Orai xilopia bakoitzetik

Xortaka xortaka

Eta azkenean

Zure egiaren egarriz

Eta bakartasunean

Munduarentzat duzu

Zure harrian kokatu

Betiko

Hilgarri ez den

Bizia.

 

 

Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa