Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa

 

GIZAKI HAU

 

Gizaki hau

Gizakien zer esana gaitik

Gorputz hil bat bezala dabila

Gizaki itxuraz apaindua

Gizakien artean

 

Gizaki hori ere

Gizaki hunen beldurrez

Gorputz hil bat bezala dabila

Gizaki itxuraz apaindua

Gizakien artean

 

Gizaki horiek ere

Gizakien beldurrez

Gorputz hil batzuk bezala dabiltza

Gizaki itxuraz apainduak

Gizakien artean

 

Gizaki hau

Gizakien zer esana gaitik

Gorputz hil bat bezala dabila

Gizaki itxuraz apaindua

Gizakien artean.

 

 

Egiaren egarriz
Henriette Aire

Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa