www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Alkar
Pedro Mari Otaņo
1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Alkar, Pedro Mari Otaņo. Buenos Aires, 1904

 

aurrekoa hurrengoa

Eder bati

 

Triste ikusten zaitut,

Mirabe garbiya,

Beti izan zerana

Lagunen argiya.

Nora joan zaizu, non da

Lengo far-irriya?

Zer gertatutzen zaizu,

Aur maitagarriya?

 

Izar ederrak diz-diz

Nola egiten duban,

Odeyik gabe urdiñ

Daguen zeruban,

Zuk oraindaño ala

Egiten zenduban,

Arantzen bat aldezu

Biyotz saminduban?

 

aurrekoa hurrengoa